Urtero bezala Lizarrako Larrain Dantza egiteaz gain (bestela dantza gutxi egiten dugu eta), Bailarako dantzari egunerako ikasi genuen Kortes dantza plazaratzea otu zitzaigun. Sorpresa modura Kalebarrenen hasiera eman eta Plazara bideratu genituen herritarrak. Bertan, beroa lagun, dantzariz jantzitako jaietako azken emanaldiari ekin genion. Justu antzean bukatu genuen arren, herrikoia dugun Lizarrako Larrain Dantzarekin eman genion bukaera aurtengo jaietako gure ekinari. Beste urte batez plaza bete lagunek jardun genuen jauzi eta biraka, eta benetan pozgarria eta ikusgarria izan zen plaza honela ikustea.

Beste behin, Mila esker Antzuola!