Aurtengo ikasturtean hasi berri diren neska-mutikoen lehen emanaldia plazan. Aurrez ihauterietan parte hartu zuten arren, oraingoa izan da dantzari jantzita plazara irten diren lehen aldia. Urduritasunak urduritasun eta plaza txiki geratu arren txukun moldatu dira gaztetxoak jaiei ongi-etorria ematen.

Oinarin dantza taldeko kide ez diren arren, udaletxeko alkate eta zinegotziak ere izan ditugu plazan dantzari beste urte batez. Ahalegin mardula egin dute beste behin San Juan bezperan plazaratu ohi dugun soka-dantza zuzen dantzatzeko, eta… MEREZI IZAN DU! AUPA ZUEK!