Ekainak 19, Oinaringo neska-mutikoentzat ikasturte honetako azken irteera. Goiz xamar elkartuta, eta azken uneko bajak izanda ere, talde ederra abiatu ginen Antzuolatik Arrasate aldera. Karapaixoarekin indarrak hartu eta Soraluze eta Markina-Xemeingo taldeekin batera alaitu genituen bazterrak; binakoa, eskudantza, txankarrankoa, arkudantza… agerikoa izan zen kideek astero-astero talde hauekin egindako lana, ZORIONAK!
13:30etan haurrak bazkaltzera bidean utzi genituen, eta arratsaldeko alardean elkartu ginen berriz. Erakustaldi ederra eman zuten plazan bildutako haur guztiek (500 inguru!), eta larrain-dantzarekin amaitu genuen giro paregabean. Musika eta dantza ez ziren amaitu Arrasaten, baina etxerako bidea hartzeko ordua iritsi zen guretzat. Hurrengoan ere itzuliko gara!
Utzi erantzuna