Helduen dantza taldearen urteroko zita garrantzitsuenetakoa heldu da aurten ere. Egunak gaina hartzeko puntuan direla hasi dira entseguak ere, baina aurten ilusioz dantza berri bat ikasteko erronkak entseguak nabarmen ugaritu ditu. Azken emaitza, plazan gustoz dantzatzearen gozamena. Goizeko saioan ez zen posible izan plazan dantza egitea (txingor zaparrada tarteko), baina hala ere Kortes dantzatzeko erronka gaindituta pozarren jo genuen bazkaritara. Bazkal ordua ere ez zen ahaztekoa izan. Oñatz dantza taldeko kideek alaitu zuten kafe ordua antzezpen polit eta adar-jotzaile batekin. Arratsaldean Oñatiko plazan dantza egin ahal izan genuen. Tarteko izan zen gure herriko dantza bereizgarrietako bat den Arku dantza, kasu honetan 17 dantzarik plaza hartuz. Plaza kontuak amaituta ez genuen amore eman, eta poteo orduan ere izan genuen nahikoa kale-animazio.

Aupa taldea!