Laino ilunen azpian ikurrina bizkarrean hartuta hasi dugu eguna. Autobusean bazen ilusioa dantzarako, eta nola ez, aurretik egin ohi den hamaiketakorako. Hasiera batean ateri eutsi dio, lanbro eta ostarteak tartekatuz. Argi-une batean abiatu gara kaleak dantzaz alaitzeko asmoz, eta dantza pare bat orduko euri-beldurrez frontoira jo dugu, lehorrean dantzatzeko asmoz. Besteak beste Ikurrin dantza eta agurra plazaratu ostean Legazpiko elkarte batera bazkaltzera joateko aukera izan dute haurrek eta jubilatuen etxera arduradun eta txistulariek. Bazkalostean Legazpiko dantza taldeek antolatutako jolasez gozatzeko parada izan dute haurrek, eta energia denak guztiz agortzeko arratsaldeko dantza saioari ekin diogu, berriz ere frontoi barruan.