Mondrauen kontzertue emun ostien egin eutzien entrebistie Imanol kantarixei.
Euskal kantagintza ze moduz euen pregunteute, danetik euela erantzun euen harek: “Hiruzpalau nahiko ondo gabiltza, Benito, Oskorri, neu, Laboa ere bai nahi duenean… (…) 45 emanaldi izaten dut urtero Euskal Herrian eta beste 15 edo kanpoan (…) Ikastetxeetan ere aritzen naiz (…) Eta azkenik diskoak; hamalau baditut eginak dagoeneko…”.
Kanturen bat españolez kantau eta grabaute euken: “Euskal kantaria naiz, baina atea beti zabalik uzten diet beste estetika batzuei. Eta alde honetatik hizkuntzak ere estetika dira”.
Heterodoxue zala onarketan euen, ez jakolako gustetan normalidadie: “Exilioan nengoela, Telesforo Monzonek gonbidatu ninduen afaltzera. Eta postrera iristean esan zidan berak idatzitako kantu batzuk nik kantatzea nahi zuela. Esan nion barkatzeko baina kantu haiek ezin nituela kantatu, ez zitzaizkidalako gustatzen. Geroago, Pantxoa eta Pellok kantatu zituzten eta oso famatuak egin ziren”.
Asteko enkuestan galdera zuzena egin euen: “Zer deritzozu ehizari?”. Erantzunek danetarikuek izen zien…
AEDren urteko balanzie egin euen Juan Luis Arexolaleiba Gatxi-k.
Maxi Eroski zabaldu euen Mondrauen, eta portadan agertu zan albistie.
Ez ebillen ondo Copreci kooperatibie, eta, hori konponketako, kanbixuek etozen alde danetatik; horretxek tratau zittuen Press-ek orri biko reportajien: Moldatu ala desagertu.
Podiuma atalien, Ander Landaluze agertu zan. Motorra, bizikletie, mendixe… Deporte pillue egitten zittuen mondrauetarrak.
Famauen ahotik atalien, Antonio Uribesalgokin egon zien: Zerrajerako anbulantziaz ibillitteko azken txoferra.
Ziklismo profesionala ixteko asmue euken Fagorrek, baiñe beheko ekipuei eutsitte. Eta esan euenez, 1991n barriro bueltetako asmue eukien, Toshiba ekipuekin elkartute, lelengo maillako ekipue egitteko.
Pedro Muñoz ibilli zan ekipuen 1985etik 1988ra, eta orduan fitxau euen momentuko ziklistarik onena: Stephen Roche, urte birako. Hala be, segiduen hasi zien gauzak okerketan: Rochek korredoreren bat gure euela, irlandesak lesiñuek euki zittuen… Gauza onik ez Fagorrendako.
(40. zenbakixe / 1989-11-10)