AUKEA: ixe urtebete lanien Mondraueko deportie bateraketan

1988ko apirillen 29xen sortu zan AUKEA: Arrasateko Udaleko Kirol Erakunde Autonomoa.
Zertarako sortu zan? “Kirol munduko erabaki eta egitasmoak bateratzeko kirol elkarteen partizipazio zuzenarekin”. Hainbat proiektu eukien ordureko, eta batzuk egindde: Antoña pabilloie inaugurau euen 1989ko urtarrillien eta kiroldegixen barrikuntzak egin zittuen (bestuarixuek, klimatizaziñue, elektrizidadie…). Esku artien eukien proiektu harrigarrixena, barriz, hauxe zan: Garagartzan belodromue egittie!

Kirol elkartiek oso pozik euzen erakunde barrixekin, oso lagungarrixe zalako: “Orain badaukagu leku bat gure beharrak planteatzeko, eta jestioan zuzenki parte hartzeko aukera dugu, lehen gertatzen ez zena”.

15-437-ArrasatePressGOI Press

Aurrekuekin lotute, AUKEA sarixek banatu zien lelengo aldiz. Bestiek beste, Axperi eta Caballerori emun eutzien sarixe, aurreko urteko Seuleko Joko Olinpikuetan parte hartu euelako.

Press 2

Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx soziolinguistari entrebistie egin eutzien.
Euskeraz egitteko motibaziño faltie nabarmendu euen, jeneralien, eta batez be politikuen artien: “Ditugun alderdiak, edo erdaldunak dira erabat, edo sasi-euskaldunak. Denok dute erdara nagusi. Egoera hau aldatzen ez den bitartean, ezin daiteke euskararen izenean mintza (…) euskararen bizitza kolokan eta arriskuan orain dago”.

AEDren lana nabarmendu euen: “Euskal Herrian beste alternatiba baten bila dabiltzanen eredu eta exenplu da”.

Press 1

Asteko enkuestie eutanasiaren gaiñien egin euen. Hiru ados, eta bat kontra, zaharrena: “Esperantzaren bat beti dago”.

Press 1

(7. zenbakixe / 1989-01-20)

Mondraueko barientien lanak martxan jarri zittuen barriro be

Bariantie geldi

Gipuzkuako Diputaziñuen eta Altuna-Uria enpresaren artien tira-birak egon zien Mondraueko barientien lanak ziela-eta; horren ondorixoz, obrak geldi euzen.

Ordureko buketute egon biher euen bariantiek, baiñe hainbat problema egon zien: alde batetik, esplosiñuek peligrosuek zien inguruko etxiendako eta enpresendako; bestetik, Labeko-kobaren aurkikuntzie eta Aranzadi elkartekuek bertan eginddeko lanak euzen; eta azkenik, proiektuen beraren problema teknikuek.

Aukera bi euzen mahai gaiñien: batetik, Altuna-Uria enpresiekin kontratue bertan behera ixtie. Baiñe horrek asko atzeratuko euen bariantien konstrukziñue. Eta bestetik, presupuestue 149 milloi pezeta haundiketie. Eta hori erabaki euen, baiñe enpresa horrek beste lan-plan bat aurkeztu biher izen euen.

Gaiñera, Umezaintzak kejie ipiñi euen Udalien, leherketa baten ondorixoz San Josepe kalera harrixek jausi zielako.

15-436-ArrasatePressGOI

Tabernen ordutegixekin bueltaka!

Izen be, orduen, eta gaur egun be, kalien bolo-bolo ebillen tabernak ixteko ordutegixe. Horrekin lotute, kaleko enkuestie be horren gaiñien egin euen: Zer deritzozu tabernak ixteko ordutegiari?

Betiko kontue, zelan ez: zeiñei pregunteu, erantzune bata edo bestie. Gaztiek eta tabernarixek, ordutegixe luzeketien alde; eta nausitxuauek, lo lasai be egin biher dala…

15-436-ArrasatePressBEHE

Bernardo Atxaga: “Ez dut sinesten inork erregelarik jar dezakeenik”

Laugarren zenbakixen, gas naturalaren kontuek hartu euen portadie.

Press

Izen be, aspaldi-aspaldiko kontue dala emuten dauen arren, orduen hasi zien herrixen gas naturala sartzen. Orri biko reportaje baten, haren bentajak eta desbentajak azaldu zittuen, eta baitte gas-sarie etxebizitzekin lotziek eukiko euen kostue be: 7.746 pezeta. Hiru urtien herri osuen jartie zan asmue, epe bitten banatute.

Press 2 Press 3

Aparkamentuen arazue be tratau euen, 9. orrialdien. Erresidentiendako aparkamentuek egittie euken Udalak esku artien.

Press1

Obabakoak publikau barri, Bernardo Atxaga Mondrauen egon zan berbaldixe egitten, eta entrebistie egin eutzien Press-ekuek. Bestiek beste, Euskaltzaindiaren gaiñien egin euen berba: “Ez zait batere gustatzen gramatika. Ingalaterran ez dago Euskaltzaindiarik eta bakoitzak nahi duen bezala idazten eta pronuntziatzen du”. Bere ezizena nundik datorren be kontau euen, eta Kornelio Atxaga izen biherko leukela esplikeu!

Press4

Arrasate 88 lehiaketako sarituen izenak be publikau zittuen, eta hainbat izen ezagun dauz tartien: Andoni Urzelai, Julen Arriolabengoa, Jon Andueza…

Press

Santamas eguneko ferixie desagerketako puntuen egon zan

Hirugarren zenbakixen, Santamasak ekarri euen portadara.

1

Juanito Leibarrengana jo euen orduko Press-eko kazetarixek, eta harek esandakuek eta 1970ien Leibarrek berak eta Jose Letonak eginddeko Mondragon liburue kontuen hartute, orri biko reportajie egin euen. 1988xen, nobedade moduen, kuadrilliek herrittarrei eskatu eutzien Santamasetan basarrittar jantzitte urteteko. Hala be, 70eko hamarkadan, Santamas egune lanegune zan, eta ferixie desagerketako puntuen be egon zan. 80ko hamarkadan, baiñe, indderra hartu euen barriro. Oin dala 25 urte be sinbolo nagusi bi eukien jaixok: txistorrie eta txarrixe, zelan ez.

10 11

Debagoieneko alkatiek Dolores Ruizekin batzartu zien, Osasun sailburuordiekin, Mondrauen beste ospittale bat egittien gaiñien berba egitteko.

6

Radio Euskadikuek zuzenien egin euen programa bat Mondrauetik, eta, bestetik, Monterronen ezkontza zibillak egitten hasi zien.

9

Laugarren denporaldixe zan Jon Igoa mondrauetarrandako Sanse taldien. 22 urte zittuen eta ordureko pare bat partidu jokatute euken Realakin. Batzuek esaten euen John Toshack entrenadorien “ume mimaue” zala. Igoak klaru euken gatxa zala Realien jokaketie: “Ezin da lasaitu, jo eta ke jarraitu behar egunero”.

19

Ruper Ordorika: “Inoiz esan dut ni Rock-a gabe idiota izango nintzatekeela”

Press-en bigarren zenbakixek titular hori ekarri euskun, bestiek beste. Abenduen 9xe zan. Egun bat gerueu orduko Amaya antzokixen jo biher euen kontzertua aprobetxaute, hiru orriko entrebistie egin eutzien oñatiarrai. Horreik patillak horreik…

16 18 17

Hala be, zenbaki hartan, gai inportantiena Zaldibarko frontoie tapetako asmue izen zan. Aspaldittik etorren frontoie tapetako kontu hori, baiñe udalbatzak esan euen ordue zala behin betiko erabakixe hartzeko. Pelota elkartiek frontoi bat egin gure euen eta azken berbie, barriz, Udalak euken; partido politikuek, baiñe, askotariko iritzixek eukien. Portadie, bi orriko erreportajie eta baitte kaleko enkuestie be eskeiñi eutzien; hor, gehixenak tapetien kontra agertu zien.

1 5 8 9

Juan Martin Elexpuru bergararrak Canovasen hilketa artikulue egin euen. Zelan hil euen Angiolillok.

10

Urte hartan bertan izen zien 1989xen jokatu biherreko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako kanporaketak, Antzuolan eta Errenterian, bestiek beste. Danel Goikolea, Felix Iñurritegi, Jon Iñaki Isarzelaia, Arantzazu Loidi eta Aitor Sarasua ez zien klasifikau, eta finalien ordezkari bakarra euki euen Debagoienak: Jon Sarasua (argazkixen).

14

Zeuk sortua atala be baeuen, eta P. Mokordo izeneko batek orri osoko Azken eskutitza idatzi euen. Hori bai, P. Mokordo hori zein zan… Auskalo.

BITXIKERIXAK

-Portadan aurkibide moduko bat sartu euen, barruen albiste batzuk ze orritten euzen jakitteko. Ba… bakarra bete zan. Izen be, 17. orrialdien Arriola udaltzain bertsolarixei eginddeko entrebistie ei euen, baiñe ez zan agertu entrebistie, ez 17. orrixen, ezta beste orriren baten be. Ordorikaren entrebistien eta Orain eta hemen ataletako albistien paginaziñuek be ez etozen bat barruen euenakin. Izen be, orri bik txuri urten euen, 12. eta 21. orrixek. Ez zien inprimau. Eta horrek ekarri euen orrixen desfasie.

-Ez dakit gertutasune emuteko edo beste zerbaitegaittik izen zan [;-)], baiñe holan urten euen Juan Luis Azkarate eta Begoña Zubia kazetarixen izenak:

Juanlu-1

25 urte bete dittu gaur ‘Arrasate Press’-ek

Gaur bertan bete dittu 25 urte Arrasate Press-ek. 1988ko abenduen 2xe zan. Oin dala gutxi Juan Luis Azkaratek (@jlazkarate) tuit hau bota euen: “Lehen numerue gaupasa eindde atara gauen, 1988ien, tartien nik neuk”. Bai, gaupasa egindde, orduen gauza asko egitten zien moduen.

Ba, urteurren hori aprobetxaute, Arrasate Press-en gaiñeko bloga sortu dou, eta asteleheneko Goiena papelien be eukiko dau bere tartetxue euskeraz idatzitteko lelengo herri aldizkarixek.

Urteurren borobil hau ospaketako, zelan ez, 24 orriko lelengo zenbakixe ekarriko dou gogora. Aukeraketie egin, eta orduko 11 orri ekarri dittugu hona. Irudixetan klikaute haundittu zeikie orrixek.

Hamen dauketzue portadie, Kaixo Arrasate ongietorrixekin.

Press 4

Hamen dauketzue, barriz, orduko lantaldie, Joxe Aranzabal zuzendari zala (@joxearanzabal). Jose Mari Velez de Mendizabalek aurkeztu eutzien mondrauetarrei ume jaiobarrixe. Eta begittu, hasiera-hasieratik kolaboradore izen zienetako batzuk ondiokan be kolaboretan daue Goienakin: Mikel Irizarrek (@mikelirizartopa), Juan Martin Elexpuruk… Erredakziño kontseilluen, barriz, Jose Felix Diaz de Tuesta (@joxefetuesta), Harry Zaraia eta Iñaki Mendiguren euzen.

Press

Asteko taupadak atalien, astien ziher gertatuteko notiziak jaso euen: juzgaue Pablo Urangara, orduko BBV Olartera… eta argazkixen, On Jose Maria Arizmendiarrieta!

Press 1

Eta hamen dauketzue lelengo kale-enkuestie. Ahalegindduko gare ahal dan eta kale-enkuesta gehixen hona ekarten, honeik ikusi gure izeten dau-eta jentiek. Publizidadie be asko euen orduen. Begittu… Sokoa eta Biona tabernak, gaur egun ez dauzenak gure artien…

Press 2

Udalak be baeuken lekue orduko Press-en: obrak, bankuen gaiñekuek, batzordiek…

Press 3

Amaya eta Gurea zine-antzokixen arteko trukie zan orduen aktualidade. Xabier Zubizarreta orduko alkatiek, baiñe, atzeratu egin euen trukie. Bestetik, musika konserbatorixue egitteko proiektue be aittatu zan…

Press 4

Eta hamen dauketzue askondako sorpresie izengo dana: zeiñei egin eutzien lelengo entrebistie? La Otxoa-i! Eutsi horrei! Transformismue, feministak… eta beran izena nundik datorren be irekurri zeikie entrebistan.

Press 5

Juan Luis Arejolaleiba be agertu zan lelengo zenbakixen, euskeraren gaiñien berba egitten. Gazte-gazte…

Press 6

Eta orduen egitten zana: ETBren programaziñue orri oso batera ekarri euen. Charlie Brown, Dallas, Sandibeli, Katu kale… eta betiko saiuek: Kirolez kirol, Gaur egun, Meza santua…

Press 7

Ruper Ordorika gaztiek be kontzertu egin euela Mondrauen. “… kantari disdiratsua, Mugalaris talde bikainarekin…”. 300 pezeta entradak! Eta Eresin be erosi zeiken. Akordetan zarie Eresikin? Musika-dendie.

Press 8

Bukaketako, Ez dakizula atala, Mondrauen gaiñeko hainbat datukin. 26.376 mondrauetar! Gaur egun baiño 3.000 inguru gehixeu. Eta “Atzerrian jaiotakoak ez dira estatistiketan sartzen, ejem”. Kar, kar!

Press 9