Kategoriaren artxiboa: zenbakiak
Zelan egitten euen ‘Arrasate Press’ 1993en?
Bernardo Atxaga: “Izena presio izugarria da bizitzeko”
200. zenbakixe, zortzi zutabetan
Jose Antonio Arana Martija: “Herriko pertsonaiarik inportanteena da Juan Carlos Gerra”
Sebero Altuberen lagun haundixe izen zan Jose Antonio Arana Martija; gaiñera, harro euen, Altubek itxitteko postue bete euelako Euskaltzaindian.
Mondrauera etorri zan Arana Martija, Jokin Zaitegiren omenez organizauteko ekintzetan parte hartzeko, eta Mondraueko hiru persona inportanteren gaiñien berba batzuk egin zittuen: Juan Carlos Gerra, Sebero Altube eta Jokin Zaitegi. Hamen, labur, harek esandako batzuk:
“Arrasateko pertsonaiarik garrantzitsuena da Juan Carlos Gerra; Arrasateko historia ezagutzeko, Gerra ezinbesteko gizona da; eta bere garaiko euskaltzale guztiekin harremanak zituen”.
“Sebero Altubek proposatzen zuen hizkuntza ikasterakoan sintaxia eta gramatika ikasteaz gain, tonologia ere ikasi behar dela.
“Zaitegik, euskararengatik, euskara defendatzeagatik edo euskara ikasteagatik jesuita izateari utzi zion”.
Cum laudie emun eutzien Jose Antonio Mendizabal Tonino mondrauetarrari, Elkarte anonimo laboralak gizarte-ekonomiaren testuinguruan tesixagatik.
Jose Luis Agotek erregalo ederra ekarri eutzien Press-ekuei, Marruekosetik: Macintosh IIci barrixe!
Nolakoa da gaur egun euskararen egoera Arrasaten? Galdera horren bueltan batu zien Nati Abasolo, Edurne Erauskin, Jose Felix Diaz de Tuesta, Julen Arexolaleiba, Mikel Lezamiz eta Jose Mari Velez de Mendizabal.
Simon Arregi harrapau euen Famauen ahotik atalerako: “Sasoi baten Ziorlako zerrie inguruko inportantiena zan”
Enkuestako galderie: Zer deritzozu autodeterminazioaren inguruan sortu den eztabaidari? Galdera bat, eta lau erantzun.
San Agustin egune zan, Zarugalde kaleko patroien egune, 1953ko agostuen 28xen; zarugaldetarrek ugarixo-harrapaketie organizau euen.
Gutxi ibilli zien ugarixuek harrapetan, baiñe jente pillue batu zan, Muxibar ondoko rotondan: argazkixen dauena Aramaio errekie da. 1970eko hamarkada bukaeran tapau euen hor ikusten dana, baitte eskumakaldien ikusten dan presie; presaren azpixen, angilak, zarbuek, ezkailluek, kangrejuek-eta harrapetan zittuen jentiek.
Ur haundixekin, Muxibarko Esteban Etxabek ezkaillutan urteten euen eta Lagunilla tabernako Baratillo-k kañaberiez harrapetan zittuen ugarixuek.
Teillatuez tapaute Zarugaldeko labaderue dau; sasoi baten, hara jueten zien arropie garbiketan.
(48. zenbakixe / 1990-01-19)
Andoni Zubizarreta: “Ez dut ulertzen sektore batzuek nire aurka duten erreakzioa”
Laugarren tenporadie egitten ebillen Andoni Zubizarreta atxabaltarra Bartzelona futbol taldien, eta, Atotxan jokaketan euen bakotxien, Donostian, danetik entzun biher izeten euen: “Madrilen, Zaragozan-eta beti hartu izan naute gaizki, baina ohitu egiten zara. Donostiara heldu, etxera, eta hango gaizki-esanak entzuteak, ordea, benetan mintzen nau; azken finean, Aretxabaletakoa naiz”.
Italiako Mundialien parte hartuko euela emuten euen: “Mundiala izugarrizko erronka da guztiontzat (…) Komunikabide guztiak eta milioika pertsona han gertatzen denaren zain (…) Suarez bide onetik dabil, jende gazte eta kalitate onekoa bilatuz, eta ekipo polita eramango dugu”.
Cruyff, Toshack eta Clemente entrenadoriez egin euen berba: “Taktikoki ez dute gauza handiegirik asmatzen, baina hiru horiek nortasun izugarria ematen diote taldeari”.
Musika-talde asko euen Mondrauen, eta ensaietako lokal biherra eukien. Ba, Udalak dezididu euen Epele ondoko depuradorie barriketie: depostitua!
Monterronen euen orduen bibliotekie, eta orri biko reportajie egin euen Press-ek, haren gaiñien dato batzuk emuteko.
Mondrauetarra zan Antton Lopez, baiñe Granadan bizi zan. Kristau izetetik musulman izetera pasau zan.
Josu Errastik 13 urte euken, eta Mondraueko pelota-harrobixaren harribitxietako bat zan: “Retegi da onena, baina pertsona moduan, Joxean Tolosa”.
Famauen ahotik atalien, Pedro Sologaistoa Laso fotografue agertu zan: “1941ien fitxau naixuan Realakin eta bederatzi hillebete egin nittuan”.
1930. urte inguruen be etorri zien Mondrauera Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege maguek. Errege bezperie zan, eta ume pilluek egin eutzien ondoetorrixe.
Ezkerraldeko etxie ospital zaharra da eta atzekaldekue, berdura plazie, geroko Verdury famosue.
Ezkerreko erregie Sabin Garai Zeleta da; zaldixari eusten, Telesforo Galdos. Baltasar, barriz, Alejandro Etxebarria da. Eta eskumako erregie, Ramon Aranbarri; haren zaldixe zainketan Paco Mondragon Marruko dau.
(47. zenbakixe / 1990-01-05)
Jon Sarasua: “Bertsolaritzaren arrakasta soziala lortzen da txapelketarekin”
Jon Sarasua atxabaltarra ez zan klasifikau 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako: “Txapelketa honetan ilusio gutxiagorekin ikusi dut nire burua”. Hala be, askok uste euen finalien egotie merezi euela: “Hori eritzi bat da, baina epaimahaiari egindako kritika gaizki formulatua dago. Ez zuen ni finalera joan behar nintzela bakarrik esaten, beste batek kanpoan gelditu behar lukeela ere bai, eta hori ezin da hala esan”.
Izen be, polemikie egon zan urte hartan jurauekin: “Beraien lana erlatiboa da, baina guk aukeratu ditugu eta txapelketaren hasieratik amaierara gure konfiantza osoa dute”.
Lopategi, Lizaso eta Egaña zien Sarasuaren faborituek irebazteko, baiñe horrek ez euen esan gure onenak zienik: “Adibidez, finala bukatu eta Santamasetan Arrasaten txapeldunak baino saio hobea egin dezake zortzigarren gelditu denak (…) Ezin daiteke esan zein den onena. Bertsolaritzaren inguruan mugitzen den edozeinek asumitua dauka hori. Txapelketa bertsolaritzaren arrakasta soziala lortzeko egiten da”.
Hiru zien azokie zabalik eukitteko biherrezko kondiziñuek: produktuek merkieu egotie, produktuen kalidadie hobie izetie eta danetik egotie. Eta Ikei enpresak eginddeko ikerketa batek esaten euenez, horreik ez zien beteten: batetik, instalaziñuek oso txarto euzelako; eta bestetik, Maxi Eroski zabaldu barrixek aukera zabalaue ofreziduten euelako.
Hortan, gobernu batzordien erabaki euen 1990 bukaeran ixtie azokie, baiñe Udalak aukerie emun gure eutzen basarrittarrei, noixien behin euren produktuek saltzeko; baiñe ez ekixien nun.
1988ko udazkenien hasi zien Kataideko industrialdie egitten, eta 1990eko hasierarako ixe buketute euen.
Jokin Zaitegi goguen: Roneoko etxe barrixetan egingo zan plazie Jokin Zaitegi deittuko zan eta Monterrongo jauregixen Jokin Zaitegiri eskeiñitteko bibliotekie inaugurau biher euen eguakotx hartan bertan.
Deba ibarrien kolektorie ipintteko asmue euken Gipuzkueko Foru Aldundixek. Hala be, Mondraueko Udalak lelengo pasue emun euen: Aramaio errekie garbiketan hasi zan.
Kazintto Bergara agertu zan Famauen ahotik atalien: “Erreminttie eta materixala ezauketie dok inportantiena”
Asteko enkuestan, Nekane Amozarrain, Eduardo Sanpedro, Jon Isazelaia eta Mertxe Bedia harrapau zittuen, Santamas jaixen gaiñien berba egitteko.
(44. zenbakixe / 1989-12-15)
Imanol: “Atea beti zabalik uzten diet beste estetika batzuei”
Mondrauen kontzertue emun ostien egin eutzien entrebistie Imanol kantarixei.
Euskal kantagintza ze moduz euen pregunteute, danetik euela erantzun euen harek: “Hiruzpalau nahiko ondo gabiltza, Benito, Oskorri, neu, Laboa ere bai nahi duenean… (…) 45 emanaldi izaten dut urtero Euskal Herrian eta beste 15 edo kanpoan (…) Ikastetxeetan ere aritzen naiz (…) Eta azkenik diskoak; hamalau baditut eginak dagoeneko…”.
Kanturen bat españolez kantau eta grabaute euken: “Euskal kantaria naiz, baina atea beti zabalik uzten diet beste estetika batzuei. Eta alde honetatik hizkuntzak ere estetika dira”.
Heterodoxue zala onarketan euen, ez jakolako gustetan normalidadie: “Exilioan nengoela, Telesforo Monzonek gonbidatu ninduen afaltzera. Eta postrera iristean esan zidan berak idatzitako kantu batzuk nik kantatzea nahi zuela. Esan nion barkatzeko baina kantu haiek ezin nituela kantatu, ez zitzaizkidalako gustatzen. Geroago, Pantxoa eta Pellok kantatu zituzten eta oso famatuak egin ziren”.
Asteko enkuestan galdera zuzena egin euen: “Zer deritzozu ehizari?”. Erantzunek danetarikuek izen zien…
AEDren urteko balanzie egin euen Juan Luis Arexolaleiba Gatxi-k.
Maxi Eroski zabaldu euen Mondrauen, eta portadan agertu zan albistie.
Ez ebillen ondo Copreci kooperatibie, eta, hori konponketako, kanbixuek etozen alde danetatik; horretxek tratau zittuen Press-ek orri biko reportajien: Moldatu ala desagertu.
Podiuma atalien, Ander Landaluze agertu zan. Motorra, bizikletie, mendixe… Deporte pillue egitten zittuen mondrauetarrak.
Famauen ahotik atalien, Antonio Uribesalgokin egon zien: Zerrajerako anbulantziaz ibillitteko azken txoferra.
Ziklismo profesionala ixteko asmue euken Fagorrek, baiñe beheko ekipuei eutsitte. Eta esan euenez, 1991n barriro bueltetako asmue eukien, Toshiba ekipuekin elkartute, lelengo maillako ekipue egitteko.
Pedro Muñoz ibilli zan ekipuen 1985etik 1988ra, eta orduan fitxau euen momentuko ziklistarik onena: Stephen Roche, urte birako. Hala be, segiduen hasi zien gauzak okerketan: Rochek korredoreren bat gure euela, irlandesak lesiñuek euki zittuen… Gauza onik ez Fagorrendako.
(40. zenbakixe / 1989-11-10)
‘Laso’: “Gure denboran, koloreak guretzat debekatuta zeuden”
Pedro Sologaistoa, Mondrauen urte askuen egon zan fotografo bakarra: “40 urtetik gorako herritar guztiei aterako nien argazkia. Artisaua naiz. Gure denboran ez zegoen gaurko automatismorik eta koloreak guretzat debekatuta zeuden”.
Oso klaro euken ze biher euen fotografixa batek ona izeteko: “Ondo enfokatua egotea, zentratuta egotea eta motiboa aukeratzea, gusto apurra izatea argazkia ateratzerakoan”.
Laso izena nundik etorren esplikau euen: “Nire lehen deitura Sologaistoa da eta nire lagunarena Lasagabaster; hortik dator Laso izena”.
Hiru urte eroien fotografixarik atara barik: “Lana utzi nuenean, begi batez ez nuen ezer ikusten (…) Zenbait operazio egin didate eta gaur egun nahiko ondo ikusten dut. Urtero, argazkilari talde batekin Ameriketara joaten naiz (…) Guztiz ondo ikusten ez badut ere, kamara automatiko batekin gutxi gorabehera motiboa zentratu eta listo”.
Udaleko Gobernu batzordiek diru-partida inportante bi onartu zittuen Arrasate Telebistak aurrera egitteko. Danera, 13.300.000 pezeta.
Joxe Mari Oxina errotarixe agertu zan barriro Famauen ahotik atalien.
Asteko enkuestan, mondrauetarrei preguntau eutzien ia zinera jueten zien edo ez.
Entrebistie egin eutzien Juan Luis Aranburuzabalari; delanterue zan eta oso teknika ona euken: “17 urte nituenean, Reala etorri zen nirekin hitz egitera; hurrengo denboraldian haiekin joan nintzen, jubenil mailako taldera”.
Partido ederrak jokatu zittuen, eta Realak beste urte bi luzetu eutzen kontratue: “Konfiantza handia nuen; baina ezkerraldeko aurrelari batentzat urte zailak tokatu zitzaizkidan parean: Lopez Ufarte eta Txiki Realean; Manu Urbieta eta Uria Sansen, nire aurretik…”.
Ez euen lortu talde nagusire salto egittie, eta Ondarroako Aurrera taldera juen zan; gero, Barakaldora; eta ostien, Alavesera. Vitorixen ez eutzien kontratue barrittu, eta Mondra taldera etorri zan, 24 urtekin: “Zaila izango den arren, futbolean zerbait egiteko aukera gelditzen zait”.
Asteko argazki zaharrien Albina Madinabeitia biolinista ezagune agertu zan.
(37. zenbakixe / 1989-10-20)
Luis Zabala ‘Gigi’: “Polita izango litzateke New Yorkeko maratoira joatea”
1980xen hasi zan Luis Zabala Gigi atletismuen, maratoietan batez be: “Denbora pasa bezala hasi nintzen, ezer konkreturik bilatu gabe, baina 1986an Mallorcan 2 ordu eta 50 minutuko marka egin nuenean…”.
Benetan bizi euen atletismue Zabalak, eta inguruen egitten zien proba danak buruen artxibaute euken: “Ordenadore bat besterik ez zait falta gauzak zehatz-mehatz kontrolatzeko”.
Egunero urteten euen entrenetan, 7rak aldien, eta, gutxienez, hogei kilometro egitten zittuen urteten euen bakotxien. Prueba inportante bat eukenien, baiñe, ez zan entrenetan: “Igandean Donostian korrituko dut. Egun hauetan ez naiz entrenatzera joango. Masaje batzuk hartu…”.
Amets bat euken atleta mondrauetarrak: “Polita izango litzateke New Yorkeko maratoira joatea. Gastu izugarri handia da, badakit, baina polita izango litzateke”.
Entrebista nagusixe Joserra Gartziari egin eutzien: “Ikastolan oso disgustora nengoen eta egiten nituen zenbait gauza nik aukeratutakoak ez zirela sentitu nuen”.
Iturripe zelakue izengo zan datutan emun euen Press-ek.
Beheko Errabalien euen Garibai etxie, herriko harresixetatik kanpoko behekaldien. Esteban Garibai bertan jaixo zan, 1533en.
Felipe II.aren kronistie izen zan eta etxien bertan idatzi euen gerora Anberesen inprimauko euen Espainiako Historia Orokorra.
1569xen Mondraueko alkate izen zanaren etxiek daukon aurrekaldie 1560xen barrittu euen; leiho bat eta burdiñazko balkoi bat egin zittuen. Balkoi gaiñien zamalloatarren harmarrixe euen. Garibai bertan bizi izen zan sasoien, 13. eta 15. zenbakixek etxe berekuek zien.
Madrillen hil zan Garibai, 1599xen.
Etxie 1989xen barrittu euen, 5.695.962 pezetako presupuestuekin, eta 1990a ezkero Mondraueko Gazte Bulegue dau bertan.
Asteko enkuestan, Udalak alkoholaren eta tabakuen kontra hartuteko akordixue zala-eta preguntau eutzien herrittarrei.
Famauen ahotik atalien, Joxe Mari Arabaolaza errotarixek bizi izendakuek kontau zittuen: “Gabien hiru bider jaiki biher izaten zuan errotie zainketan”.
(36. zenbakixe / 1989-10-13)