‘Hauts gaua’: 300 litro kalimotxo, 1.000 jai-zapi, 500 kilo urun

1989ko sanjuanetako programie egitteko talde eta elkarte batzuk batu zien: Udala, SUDC, Aukea, Lore Gazteak, Gaiteroak eta Kuadrillen komisiñue.

Ba, orduko jaixek preparetako, 28 kuadrillatako jentie batu zan: “Sei edo zazpi bilera egin ditugu. Batzuetan hirurogeiren bat lagun bildu izan gara”.

Ekitaldi asko egon zien: txopuen igoerie, kuadrillen arteko ziklismo karrerie, zezen jaialdixe, Toronto eta bere epotxak, rock jaialdi bi, Hauts gaua, poteue gona eta patiñekin, herri bazkarixe…

Orduen, Tronpalari elefantie ibiltten zan kalien; jaixen sinbolue zan. Hauts gaua-i dagokixonez, 300 litro kalimotxo, 1.000 jai-zapi eta 500 kilo urun ibiltten zittuen: “Hauts gaua-ri buruz esan gura dugu ez dadila inor haserretu. Joan den urtean udaletxean bi denuntzia jaso ziren, eta argi utzi nahi dugu ez dugula egiten asmo txarrekin. Baina, badaezpada, jendea ez dadila etorri domekako erropaz jantzita”.

Jaixetako pegatiñetan, barriz, dragoie agerketan zan, astue erreten.

Kuadrillen komisiñuen ustez, oso pasibuek zien herrittarrak: “Ematen du jendea oso lotsatia dela. Jendearen parte-hartzea Maritxu Kajoirekin eta Aratusteekin lotzen da. Jendeak beste herri batzuetara joan behar izaten du desmadratzera”.

Komisiñue inddertu gure euen gauza gehixeu organizetako: “Zaldibarko txapelketa berreskuratu nahi dugu, eta horretan dihardugu”.

press

Sanjuanetako egitaraue be oso zabala zan orduen. Bestiek beste, Mondraueko taldien kontzertu potentie egon zan: DDDP, Zakarrak, Malaña…

press 3 press 4 press 5

Epelderen argazkixen, Kaxarranka izeneko dantza egitten dabitz Herriko Plazan, sanjuanetan.

Bertan agerketan dienak sasoi beteko arrantzale lekeittiarrak die. Dantza hori San Pedro egunien egitten da, Lekeitixon, bestiek beste.

press 1

Asteko enkuestan, sanjuanetan jentiek ze asmo euken pregunteu euen, ia kanpora juetekue zan edo ez. Danek erantzun bera emun euen: herrixen geratuko zien.

press0

Enrike Alonso ziklista mondrauetarrari entrebistie egin eutzien, Eibarko Bizikleta herrittik pasau zala aprobetxaute. “Profesional bihurtzean, dirua da duzun aliziente bakarra”.

press 12

Famauen ahotik atalerako, Eugenio Abarrategi harrapau euen: “Frigorifikue etorri zanien zientoka izotz-fabrikak itxi zittuan hamen”.

press 2

(28. zenbakia / 1989-06-23)