Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Eskola Profesionaleko lelengo irekasliek, Arizmendiarrieta buru
Urtebete egin euen On Jose Maria Arizmendiarrietak Union Cerrajerako Aprendices eskolan. Hango ikasle danak langillien semiek zien, hamarreko taldetan banatute ikasgeletan.
Arizmendiarrietak, barriz, Aprendiceseko atiek zabaldu gure eutzien herriko gazte danei, ez bakarrik langillien semiei. Union Cerrajerako zuzendaritzak, baiñe, ez euen onartu, eta Barinagako abade gaztiek, gurasuen eta herrittar askoren laguntziekin, Eskola Profesionala sortu euen Biteri Fundaziñuen edifiziuen.
1934ko oktubrien 10a zan. Montiano maixuekin eta Cerrajerako langille eta ofizial batzuekin osatu euen irekasle-taldie. Argazkikuek die Eskola Profesional sortu barriko lelengo irekasliek: zutik, ezkerretik hasitte, Gaspar Ezkurra, Prudencio Osinaga, Anton Balerdi eta Ignacio Palacios. Jarritte, ezkerretik eskumara, Jose Lasa, On Jose Maria Arizmendiarrieta eta Mariano Montiano.
Hogei ikaslekin hasi zien, danak gizonezkuek. Izen be, 1958xen egin zan emakumez osatuteko lelengo taldie.
Euskal irekurliez hauxe esan euen Andu Lertxundi idazliek: “Euskal irakurlegoa ez dugu ezagutzen. Gure irakurlegoaren zati handia irakurlego tenporala da. Fidelak, berriz, gutxi dira”.
Kezkatute euen kritika faltagatik: “Nik zer nahiago nuke, nire azken nobelari buruz, nik idatzi dudan nobelarik onena kontsideratzen dudana, Carla-ri buruz, alderdi onak azpimarratu izan balira edo txarrak jipoitu izan balira. Baina inork ez du ezertxo ere esan eta erabat desaperzibituta pasatu da. Hau izango da gure egoera, baina nik ez dut uste batere egokia denik”.
Urkuluko urtegittik Eskoriatzara ure erueteko sarie inaugurau euen.
JMA, ezohiko elkarte anonimoa erreportajie egin euen Press-ek, punta-puntan euen-eta giltzagintzaren sektorien.
Asteko enkuestan, arropatan diru askorik gastetan ete euen preguntau eutzien mondrauetarrei. Mari Karmen Zubillaga, Gorka Sudupe…
Torrestarren gaiñekuek agertu zien Famauen ahotik atalien: “Mondrauen oso famosuek zien torrestarrak”.
(65. zenbakixe / 1990-05-25)
Juanito Arzamendi: “Banda berri bat sortzeak diru asko eskatzen du”
Bost milloi pezetako defizita euken Arrasate Musikalek. Eta Juanito Arzamendik esplikau euen zergaittik: “12 irakasle izan ditugu eta orain urte bi arte lan baldintzak oso txarrak ziren (…) Horrela ezin segitu zezaketela erabaki genuen. Kontratuak egiterakoan ikastetxearen aurrekontuak asko puztu ziren, segurantza soziala-eta ordaindu behar (…) Gure aurrekontua 15 bat milioikoa denez eta Udaletik jasotzen dugun diru laguntza 10 milioikoa, diferentzia hori da krisi deitu den hori”.
Konserbatorixue egitteko asmue aspaldittik eukien; Arzamendik be hori gure euen: “Abantaila ugari izango genituzke: batetik, ikasleek herrian bertan egin ahal izango lituzkete azterketak; bestetik, matrikulak garestiak dira eta diru hori Donostiako Udalari ematen diogu. Kontserbategia gurea balitz, diru hori herrian geratuko litzateke”.
Banda bat egittie pentsaute ete eukien pregunteute, klaru euken: “Arrasate Musikalek ezin du banda bat sortu; instrumentuak erosteko diru asko gastatzea eskatzen du. Bestalde, banda osatzen duten instrumentuak gure ikasleek ez dituzte oso atsegin, gutxien ikasten direnak dira”.
Asteko enkuestan, Korrikaren gaiñien pregunteu eutzien lau herrittarri.
Juanito Leibarrek Emisora Parroquial de Mondragon radixuen gaiñien egin euen berba. 1955etik 1965era emitidu euen.
Un futuro para nuestro pasado liburue presentetako hiru saio egin zien, AEDk organizaute. Horren barri emun euen Julen Arejolaleibak.
Urbixara jueteko beste pista bat egitteko proiektue euen, eta gorabehera haundixek egon zien tema horrekin. Orri biko reportajien tratau zittuen Press-ek alde danak.
Lagun Aro-Fagor ziklismo taldie presentau zan: Jon Odriozola, Asier Guenetxea, Jabier Lazpiur… taldeko argazkixe egin euen.
Mondrauen egon dan yoga irekasle ezagunena agertu zan Podiuma atalien: Jose Luis Armendia.
Famauen ahotik atalien, Eugenio Sagasta pelotarixei egin eutzien galderatxo batzuk: “Mutikotan ordu asko eitten nittuan pelotan; goxeko ordu batak arte iguel…”.
Orduen, emuten euen edozein momentutan inundau zeikela herrixe. Hori bai, Mondrauek beste herri batzuk baiño suerte haundixeue euki euen; leku batzuetan sekulekuek egon zien.
1989ko apiril erdialdixen kale batzuk hartu zittuen urek. Eta aste bat gerueu, Zarugaldeko garaje eta lokal batzuk inundau zien eta kalte haundixek egon zien. Meatz Errekatik etorren errekiek ekarri zittuen urok: 25 garaje lokatzez bete zien eta kalte haundixek egon zien. Gaiñera, denda batzuk be inundau zien.
(19. zenbakia / 1989-04-21)
Hirugarren zenbakixe, oso-osorik
Santamas eguneko ferixie desagerketako puntuen egon zan
Hirugarren zenbakixen, Santamasak ekarri euen portadara.
Juanito Leibarrengana jo euen orduko Press-eko kazetarixek, eta harek esandakuek eta 1970ien Leibarrek berak eta Jose Letonak eginddeko Mondragon liburue kontuen hartute, orri biko reportajie egin euen. 1988xen, nobedade moduen, kuadrilliek herrittarrei eskatu eutzien Santamasetan basarrittar jantzitte urteteko. Hala be, 70eko hamarkadan, Santamas egune lanegune zan, eta ferixie desagerketako puntuen be egon zan. 80ko hamarkadan, baiñe, indderra hartu euen barriro. Oin dala 25 urte be sinbolo nagusi bi eukien jaixok: txistorrie eta txarrixe, zelan ez.
Debagoieneko alkatiek Dolores Ruizekin batzartu zien, Osasun sailburuordiekin, Mondrauen beste ospittale bat egittien gaiñien berba egitteko.
Radio Euskadikuek zuzenien egin euen programa bat Mondrauetik, eta, bestetik, Monterronen ezkontza zibillak egitten hasi zien.
Laugarren denporaldixe zan Jon Igoa mondrauetarrandako Sanse taldien. 22 urte zittuen eta ordureko pare bat partidu jokatute euken Realakin. Batzuek esaten euen John Toshack entrenadorien “ume mimaue” zala. Igoak klaru euken gatxa zala Realien jokaketie: “Ezin da lasaitu, jo eta ke jarraitu behar egunero”.
Ruper Ordorika: “Inoiz esan dut ni Rock-a gabe idiota izango nintzatekeela”
Press-en bigarren zenbakixek titular hori ekarri euskun, bestiek beste. Abenduen 9xe zan. Egun bat gerueu orduko Amaya antzokixen jo biher euen kontzertua aprobetxaute, hiru orriko entrebistie egin eutzien oñatiarrai. Horreik patillak horreik…
Hala be, zenbaki hartan, gai inportantiena Zaldibarko frontoie tapetako asmue izen zan. Aspaldittik etorren frontoie tapetako kontu hori, baiñe udalbatzak esan euen ordue zala behin betiko erabakixe hartzeko. Pelota elkartiek frontoi bat egin gure euen eta azken berbie, barriz, Udalak euken; partido politikuek, baiñe, askotariko iritzixek eukien. Portadie, bi orriko erreportajie eta baitte kaleko enkuestie be eskeiñi eutzien; hor, gehixenak tapetien kontra agertu zien.
Juan Martin Elexpuru bergararrak Canovasen hilketa artikulue egin euen. Zelan hil euen Angiolillok.
Urte hartan bertan izen zien 1989xen jokatu biherreko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako kanporaketak, Antzuolan eta Errenterian, bestiek beste. Danel Goikolea, Felix Iñurritegi, Jon Iñaki Isarzelaia, Arantzazu Loidi eta Aitor Sarasua ez zien klasifikau, eta finalien ordezkari bakarra euki euen Debagoienak: Jon Sarasua (argazkixen).
Zeuk sortua atala be baeuen, eta P. Mokordo izeneko batek orri osoko Azken eskutitza idatzi euen. Hori bai, P. Mokordo hori zein zan… Auskalo.
BITXIKERIXAK
-Portadan aurkibide moduko bat sartu euen, barruen albiste batzuk ze orritten euzen jakitteko. Ba… bakarra bete zan. Izen be, 17. orrialdien Arriola udaltzain bertsolarixei eginddeko entrebistie ei euen, baiñe ez zan agertu entrebistie, ez 17. orrixen, ezta beste orriren baten be. Ordorikaren entrebistien eta Orain eta hemen ataletako albistien paginaziñuek be ez etozen bat barruen euenakin. Izen be, orri bik txuri urten euen, 12. eta 21. orrixek. Ez zien inprimau. Eta horrek ekarri euen orrixen desfasie.
-Ez dakit gertutasune emuteko edo beste zerbaitegaittik izen zan [;-)], baiñe holan urten euen Juan Luis Azkarate eta Begoña Zubia kazetarixen izenak: