1988/12/16
Kategoriaren artxiboa: arrasate press
Santamas eguneko ferixie desagerketako puntuen egon zan
Hirugarren zenbakixen, Santamasak ekarri euen portadara.
Juanito Leibarrengana jo euen orduko Press-eko kazetarixek, eta harek esandakuek eta 1970ien Leibarrek berak eta Jose Letonak eginddeko Mondragon liburue kontuen hartute, orri biko reportajie egin euen. 1988xen, nobedade moduen, kuadrilliek herrittarrei eskatu eutzien Santamasetan basarrittar jantzitte urteteko. Hala be, 70eko hamarkadan, Santamas egune lanegune zan, eta ferixie desagerketako puntuen be egon zan. 80ko hamarkadan, baiñe, indderra hartu euen barriro. Oin dala 25 urte be sinbolo nagusi bi eukien jaixok: txistorrie eta txarrixe, zelan ez.
Debagoieneko alkatiek Dolores Ruizekin batzartu zien, Osasun sailburuordiekin, Mondrauen beste ospittale bat egittien gaiñien berba egitteko.
Radio Euskadikuek zuzenien egin euen programa bat Mondrauetik, eta, bestetik, Monterronen ezkontza zibillak egitten hasi zien.
Laugarren denporaldixe zan Jon Igoa mondrauetarrandako Sanse taldien. 22 urte zittuen eta ordureko pare bat partidu jokatute euken Realakin. Batzuek esaten euen John Toshack entrenadorien “ume mimaue” zala. Igoak klaru euken gatxa zala Realien jokaketie: “Ezin da lasaitu, jo eta ke jarraitu behar egunero”.
Bigarren zenbakixe, oso-osorik (edo ixe osorik)
Lelengo zenbakixe, oso-osorik
25 urte bete dittu gaur ‘Arrasate Press’-ek
Gaur bertan bete dittu 25 urte Arrasate Press-ek. 1988ko abenduen 2xe zan. Oin dala gutxi Juan Luis Azkaratek (@jlazkarate) tuit hau bota euen: “Lehen numerue gaupasa eindde atara gauen, 1988ien, tartien nik neuk”. Bai, gaupasa egindde, orduen gauza asko egitten zien moduen.
Ba, urteurren hori aprobetxaute, Arrasate Press-en gaiñeko bloga sortu dou, eta asteleheneko Goiena papelien be eukiko dau bere tartetxue euskeraz idatzitteko lelengo herri aldizkarixek.
Urteurren borobil hau ospaketako, zelan ez, 24 orriko lelengo zenbakixe ekarriko dou gogora. Aukeraketie egin, eta orduko 11 orri ekarri dittugu hona. Irudixetan klikaute haundittu zeikie orrixek.
Hamen dauketzue portadie, Kaixo Arrasate ongietorrixekin.
Hamen dauketzue, barriz, orduko lantaldie, Joxe Aranzabal zuzendari zala (@joxearanzabal). Jose Mari Velez de Mendizabalek aurkeztu eutzien mondrauetarrei ume jaiobarrixe. Eta begittu, hasiera-hasieratik kolaboradore izen zienetako batzuk ondiokan be kolaboretan daue Goienakin: Mikel Irizarrek (@mikelirizartopa), Juan Martin Elexpuruk… Erredakziño kontseilluen, barriz, Jose Felix Diaz de Tuesta (@joxefetuesta), Harry Zaraia eta Iñaki Mendiguren euzen.
Asteko taupadak atalien, astien ziher gertatuteko notiziak jaso euen: juzgaue Pablo Urangara, orduko BBV Olartera… eta argazkixen, On Jose Maria Arizmendiarrieta!
Eta hamen dauketzue lelengo kale-enkuestie. Ahalegindduko gare ahal dan eta kale-enkuesta gehixen hona ekarten, honeik ikusi gure izeten dau-eta jentiek. Publizidadie be asko euen orduen. Begittu… Sokoa eta Biona tabernak, gaur egun ez dauzenak gure artien…
Udalak be baeuken lekue orduko Press-en: obrak, bankuen gaiñekuek, batzordiek…
Amaya eta Gurea zine-antzokixen arteko trukie zan orduen aktualidade. Xabier Zubizarreta orduko alkatiek, baiñe, atzeratu egin euen trukie. Bestetik, musika konserbatorixue egitteko proiektue be aittatu zan…
Eta hamen dauketzue askondako sorpresie izengo dana: zeiñei egin eutzien lelengo entrebistie? La Otxoa-i! Eutsi horrei! Transformismue, feministak… eta beran izena nundik datorren be irekurri zeikie entrebistan.
Juan Luis Arejolaleiba be agertu zan lelengo zenbakixen, euskeraren gaiñien berba egitten. Gazte-gazte…
Eta orduen egitten zana: ETBren programaziñue orri oso batera ekarri euen. Charlie Brown, Dallas, Sandibeli, Katu kale… eta betiko saiuek: Kirolez kirol, Gaur egun, Meza santua…
Ruper Ordorika gaztiek be kontzertu egin euela Mondrauen. “… kantari disdiratsua, Mugalaris talde bikainarekin…”. 300 pezeta entradak! Eta Eresin be erosi zeiken. Akordetan zarie Eresikin? Musika-dendie.
Bukaketako, Ez dakizula atala, Mondrauen gaiñeko hainbat datukin. 26.376 mondrauetar! Gaur egun baiño 3.000 inguru gehixeu. Eta “Atzerrian jaiotakoak ez dira estatistiketan sartzen, ejem”. Kar, kar!