‘Hauts gaua’: 300 litro kalimotxo, 1.000 jai-zapi, 500 kilo urun

1989ko sanjuanetako programie egitteko talde eta elkarte batzuk batu zien: Udala, SUDC, Aukea, Lore Gazteak, Gaiteroak eta Kuadrillen komisiñue.

Ba, orduko jaixek preparetako, 28 kuadrillatako jentie batu zan: “Sei edo zazpi bilera egin ditugu. Batzuetan hirurogeiren bat lagun bildu izan gara”.

Ekitaldi asko egon zien: txopuen igoerie, kuadrillen arteko ziklismo karrerie, zezen jaialdixe, Toronto eta bere epotxak, rock jaialdi bi, Hauts gaua, poteue gona eta patiñekin, herri bazkarixe…

Orduen, Tronpalari elefantie ibiltten zan kalien; jaixen sinbolue zan. Hauts gaua-i dagokixonez, 300 litro kalimotxo, 1.000 jai-zapi eta 500 kilo urun ibiltten zittuen: “Hauts gaua-ri buruz esan gura dugu ez dadila inor haserretu. Joan den urtean udaletxean bi denuntzia jaso ziren, eta argi utzi nahi dugu ez dugula egiten asmo txarrekin. Baina, badaezpada, jendea ez dadila etorri domekako erropaz jantzita”.

Jaixetako pegatiñetan, barriz, dragoie agerketan zan, astue erreten.

Kuadrillen komisiñuen ustez, oso pasibuek zien herrittarrak: “Ematen du jendea oso lotsatia dela. Jendearen parte-hartzea Maritxu Kajoirekin eta Aratusteekin lotzen da. Jendeak beste herri batzuetara joan behar izaten du desmadratzera”.

Komisiñue inddertu gure euen gauza gehixeu organizetako: “Zaldibarko txapelketa berreskuratu nahi dugu, eta horretan dihardugu”.

press

Sanjuanetako egitaraue be oso zabala zan orduen. Bestiek beste, Mondraueko taldien kontzertu potentie egon zan: DDDP, Zakarrak, Malaña…

press 3 press 4 press 5

Epelderen argazkixen, Kaxarranka izeneko dantza egitten dabitz Herriko Plazan, sanjuanetan.

Bertan agerketan dienak sasoi beteko arrantzale lekeittiarrak die. Dantza hori San Pedro egunien egitten da, Lekeitixon, bestiek beste.

press 1

Asteko enkuestan, sanjuanetan jentiek ze asmo euken pregunteu euen, ia kanpora juetekue zan edo ez. Danek erantzun bera emun euen: herrixen geratuko zien.

press0

Enrike Alonso ziklista mondrauetarrari entrebistie egin eutzien, Eibarko Bizikleta herrittik pasau zala aprobetxaute. “Profesional bihurtzean, dirua da duzun aliziente bakarra”.

press 12

Famauen ahotik atalerako, Eugenio Abarrategi harrapau euen: “Frigorifikue etorri zanien zientoka izotz-fabrikak itxi zittuan hamen”.

press 2

(28. zenbakia / 1989-06-23)

Udaletxeko obriek herriko ardozalien konture, neurri baten

XVIII. mendeko bigarren erdialdien konstruidu euen udaletxie. Martin Karrera arkitekto beasaindarrak zuzendute hasi zien lanak, 1756xen, eta hamar urte gerueu buketu.

Galarrako harrobittik ekarri euen harrixe, eta armarrixe eta moldurak egitteko Agurain aldera jo euen material bille. Armarrixe arkitektuen semiek landu euen, Manuel Martinek. Balkoiek eta beste burdin-lan batzuk, barriz, Rafael Amezola elorrixotarrak egin zittuen.

Herrixe zorpeien geratu zan, eta haxe gastu ikeragarrixe kubriduteko, inpuesto berezi bat jarteko eskubidie lortu euen Kontsejuek: hamar urtez ardo-azunbriei lau marabedi gehixeu jartie.

Hortan, esan leike herriko ardozaliek pagau euela, neurri baten, obrak.

Plaza erdiko kioskue, barriz, 1911tik 1953ko ekaiñen 8ra arte egon zan.

Press 3

Zikloturismue modan jarri zan 80ko hamarkadan. Mondrauen, 1980 inguruen fundau euen Deba Garaiko Zikloturisten Elkartea. 100 bazkide zien, danak gizonezkuek, eta 30 urtetik gorakuek.

Elkartekuek domekero egitten zittuen urteerak, martxotik iraillera arte: denporaldi hasieran 40 kilometro ingurukuek eta ekaiñien eta uztaillien, barriz, 120 kilometrokuek.

Gipuzkoan egitten zien probetan be ibiltten zien; ez euen irebazlerik, eta danei emuten eutzien premixoren bat. Gaiñera, urtien behin, umiendako ekitaldixek organizetan zittuen.

PressPress 5

13 urtekin hasi zan Fernando Zufiria atletismuen, eta baeroien urte batzuk entrenadore. Caballero, Alonso, Gay… atleta onak euzen orduen Arrasate Atletiko Taldien.

Press 1

Joxe Biainek maketak egitten zittuen; batez be, barkuek. Artistie zan: “Azkeneko barkue eitten 15 hillabete pasau jittuat”.

Press 2

Asteko enkuestan, Europako Parlamentorako elekziñuetako kanpaiñaz pregunteu eutzien mondrauetar batzuei. Ba, erantzunek danetarikuek izen zien.

Press0

(27. zenbakia / 1989-06-16)

‘Vasco-Navarro’ izeneko trena aillegau zan Mondrauera 1917xen

Halako baten, eta majo kostaute, trena aillegau zan Mondrauera. Mekolaldetik Gasteizera oien Vasco-Navarro trenbidie zan.

Mekolalden, Bilbora eta Donostiara juen ahal izeteko; eta Gasteizen, barriz, Lizarrarako trena hartu edo Norte-ko trenakin konbinetako.

Egixe esatiarren, ha komunikabidie egittiek buruhauste haundixek emun zittuen; batez be, Leintzeko haranetik Arabako lautada igotie. Izen be, Eskoriatzatik Arlabaneraiñoko aldatsak, kurbak eta tunelak bukaera bakuek zien.

Hala be, goiko argazkixe ez da trena aillegau zanekue (1917/12/22), urte bi gerueukue da: 1919ko oktubrien 12kue, Araba aldeko eta Gipuzkoa aldeko trenbide-zatixek lotu zittuen egunekue.

Diputau, ministro eta gobernuburu izendako Eduardo Dato Iradier politiko konserbadoriei egin jakon ongietorrixe da.

Press 1

Elgoibarkue zan Jose Mari Astigarraga parrokue, eta Mondrauen integretie ez zala bape errexa kontetan euen: “Arrasaten integratzea oso zaila da, bai erdaldunentzat eta bai beste herri batzuetako euskaldunentzat. Maila horretan Arrasatek badu primitibismo ttantto bat”.

Eleixan hutsune haundixe igerri euen: “Herriak ez du serioski hartu elizak behar duen aldaketa (…) Sentipenez emanak dauden pertsonak ditugu, kultura erlijioso gabekoak (…) Sinismen krisia ez dute gazteek, askok fede hori aurkitu ere ez du egin; krisia gurasoengan dago”.

Herrixe jeneralien hartute, hauxe ikusten euen: “Gazteria tekniko eta ekonomikoa ari da sortzen; bai politikan, bai sinismenean, bai herrigintzan eta beste giza arlo batzuetan pasota bihurtzen ari da”.

press 0

Atxabalpe futbol zelaixen tribunie egitten hasi zien, 500 lagunendako moduko lekue; lanak hurrengo urterako bukaketie espero euen. Futbolakin lotute, Lopez Rekarte Kote bota egin euen Eibar futbol taldetik; entrenamendu baten problemak euki ei zittuen entrenadoriekin.

press 2

Famauen ahotik atalien, Gregorio Idigoras agertu zan, bizikleta gaiñien: “300 kilometroko etapak eitten gituan gure denporan”. Anekdota polittek kontau zittuen…

press 3

Asteko enkuestie elekziñuen gaiñekue izen zan; jentiei ia ze pentsetan jakon partido politikuek gastetan euen dirutzie. Diru larrei gastetan zala erantzuen euen danek.

press

(25. zenbakia / 1989-06-02)

Alfonso Gorroñogoitia: “Kooperatiben funtsa ez da aldatu”

Mondraueko kooperatibek hogeita hamar urte pasatxo eukien, eta hareik fundau zittuen batzuei aillegau jakuen jubiletako ordue. Alfonso Gorroñogoitiai, bestiek beste.

Kooperatibek Mondrauei ze emun eutzien destakau euen: “Gauza ugari eskaini diote: 6.000-7.000 lanpostu; ezagutzen ez ziren teknologiak, lantegiak, kredituetxe baten egoitza nagusia, inguruan sortu diren ikastetxeak, Eskola Politeknikoa…”.

Kooperatiben euren arrakastie nundik etorren be argi euken: “Euskal Herrian auzolanean aritzeko izan den ohitura eta industri tradizioa edukitzea. Gure herriak bi oinarri horiek zituen. Guk hasieratik enpresa-arrazoizkotasunaz zuzendu genituen kooperatibak”.

On Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsakeriek kooperatibetan ondiokan presentziarik be ete euken pregunteute…: “Hasieran pentsatzen zen gauza ugari gaur egun beste era batean pentsatzen da, baina kooperatiben funtsa ez da aldatu: hezkuntza, elkartasuna eta lanaren nagusitasuna ditugu kooperatiben oinarriak eta hauek aldaezinak dira”.

press 2

Iñaki Mendigurenek Euskal Herriko jaiotza-tasaz berba egin euen Txandaka atalien. Ume gutxi jaixoten zien orduen…

Press 01

Kanpanzarrerako kamiñue asfaltetan hasi zien, biher haundixe euken-eta. Bestetik, San Juan jaixetako kartela presentau euen, Mikel Coca errenterixarrak eginddekue.

Press 02

 

Jose Mari Otadui Txosa futbolarixe agertu zan Podiuma atala. Delanterue zan, eta… zenbat gol asko sartzen zittuen buruekin… Eibarren jokaketan ebillen, itxitte.

Press 3

Famauen ahotik atalien zapatero bat entrebistau euen, Patxi Zabala: “Hemen inguru guztietatik etorten zittuan zapatak neurrire eitteko”.

Press 4

 

Asteko enkuestie Arrasate Euskaldun Dezagun elkartien gaiñekue izen zan (AED); ia jentiek ezauketan euen, haren lana…

Press00

Beheko argazkixen agerketan dan kale-artie asko aldatu da. Olarte kalie da, baiñe sasoi baten Toribio Agirre izena euken.

Bertan agerketan dien edifizio gehixenak ez euzen 1989reko. San Frantzisko eleixie, barriz, bai. Eskumako edifiziue Gerraneko jauretxie da, eta ha bota eta etxiek egin zittuen. Miradorie daukon ezkerreko etxie bota ostien, kalie zabaldu eta etxe barrixek egin zittuen. Eta barreneko merkatu zaharraren lekuen Seber Altube plazie egin euen.

press

 

(24. zenbakia / 1989-05-26)

 

Maximo Letona: “Sasoi baten aixkoran dotore eitten naixuan”

Anekdota politte kontau euen Maximo Letona pelotari mondrauetarrak, Interpueblos txapelketan pasau zana: “Zubillagak zerbaitt euki auen ta ezin jokatu. Ni lar seguru be ez nitzuan sentiduten eta Loitik eta esan justien ba Etxaniz bergaarra be eurengo auiela. Eruen juen Etxaniz eta ni etxien trankill. Bañe Garitaonaindia bixkaittarra jauan partiduen, ta harek ezautu Etxaniz, ta ha etzala Mundraukue ta ezin auela jokatu. Orduen deittu justien etxera ta Morrasek hartu kotxien ta eruen nindduan etxafleruen pare ta jokatu ta irebazi”.

Interdistritos batzutan, barriz, txarrau ibilli zan: “Jarri nindduen manoimano Bordagarairen kontra. Tanto bakar bat be ezin ein ta partidue aurrera oiela, esaten nutzan, ‘hi, itxidek pa, besteik ezpada bat eitten’. Ezta bat bera be; 22-0 itxi nindduan. Gero berak urten juan kanpeoi”.

Press 3

 

Xabier Zubizarreta alkatiek urte bi beteko zittuen karguen ekaiñien. Dedikaziño osuekin lanien hasi zan Udalien: “Arrasatek duen beharrik handiena azpiegitura da”.

Press 1

Debagoieneko Lelengo Txiste Txapelketie jokatu zan, Antzuolan. Maite Aristegi, Eugenio Otxoa, Jon Iñaki Izarzelaia… Antzuolarrak, mondrauetarrak eta bergararrak ibilli zien konpetiduten, eta irebazlie Asier Agirrebeña izen zan.

PressPress 11 Press 12

Euskal Herriko politikarixek euskeraz jakin biher daue? Hori pregunteu euen asteko enkuestan. Danek erantzun euen baietz.

Press 4

 

Andoni Sagarna, Elhuyarko kidie, agertu zan Txandaka atalien, lanbide barrixen gaiñien berbetan.

Press 5

Kultura etxe barrixe inaugurau euen Bergaran, Errotalde jauregixen. Inauguraziñuen egon zien, bestiek beste, Anaje Narbaiza eta Imanol Murua diputau nagusixe.

Press 6

 

Sanjuanak preparetan hasi zien herriko kuadrillak. Bestiek beste, Tijuana In Blue, Tahures Zurdos eta Potato taldien kontzertue anunziau euen ekaiñen 17reko.

Press 7

San Andres auzue barriketako asmue euken Udalak, eta, Suradesa elkartiekin batera, ikerketa-lana hasi zan egitten. Orri biko reportajien landu euen gaixe Press-ek.

Press 8 Press 9

Mondraue zaharra inguraketan euen harresixen bertan euen Gerraneko jauretxie; San Frantzisko eleixien aurrien eta Olarte kalien hasieran.

Donostian jaixo zan Juan Karlos Gerra heraldistie (1860-1941), eta Mondrauen bizi izen zan. Euskaltzale haundixe izen zan, eta Euskal Herriko armarrixek, genealogixek eta leiñu zaharrak inbestigau zittuen. Gaiñera, euskerazko kantu zaharren kolekziño inportante bat atara euen.

1941eko oktubrien 2xen hil zan, Mondrauen. Gerraneko etxie, barriz, 70eko hamarkadan bota euen; etxiek eta banku bat egin zittuen han.

Press 2

 

(23. zenbakia / 1989-05-19)

 

Koldo Zuazo: “Bizkaian egon dira batasunaren etsairik amorratuenak”

Koldo Zuazo linguista eibartarraren berbak die horreik. Euskalkixen eta Euskera Batuaren arteko harremanaz preguntau eutzien, entrebistan: “Batuaren oinarrian erdialdeko euskalkiak daude, gipuzkera, lapurtera eta goi-nafarrera hain zuzen ere (…) Begi-bistan dago ezin zela bizkaieran edo zubereran oinarritu, euskalki horiek, Euskal Herriaren bi bazterretan geratzen direnez, dexente aldentzen direlako gainontzekoengandik”.

Euskera Batuaren kontrarixorik haundixenak Bizkaixen euzela-eta, Zuazok holan esplikau euen: “Sei euskalki lantzea zen Sabino Aranaren nahia eta ez denontzako euskara bakar bat egitea (…) Eta Alderdi Jeltzaleak indarrik gehien Bizkaian izan zuenez, herrialde horretan egon dira batasunaren etsairik amorratuenak”.

Press 2

Udalak Arrasate Press-ei lagunketan segiduteko asmue euken. 3.400 ale banaketan hasi zien orduen.

Press 1

Podiuma atalien, Joxe Arriaranek urten euen: “Ni sartu nintzenean nirekin beste 20 sartu ziren, egunero 50 lagun biltzen ginen Gurean zegoen frontoian”.

Press 3

Maximo Letona entrebistau euen Famauen ahotik atalien: “Arantzazun frailliek sermoilari ona izango nitzela esaten justien”.

Press 4

Asteko enkuestan, Mondrauen edozein kirol egitteko leku egokirik ba ete euen pregunteu euen. Danetarikuek izen zien erantzunek.

Press

60ko hamarkadan industria hazten hasi zanien, etxe asko egin zien Mondrauen. Argazkixen agerketan dien auzo gehixenak orduen hasi zien formie hartzen. San Andres, aurrekaldien; eta Munar eta Uribarri barrixe, eskumakaldien.

Hori bai, hurrengo urtietan sortuko zien beste auzo batzuen aztarnarik be ez dau argazkixen: Erguin, Uribe, eta abar.

Uribarriko eleixie urrin ikusten da, bakarti; Iturripeko futbol-zelai zaharra, Eskola Politeknikue egin aurretik euen moduen; Gasteiz-Mekolalde trenbidie; eta San Andresen eta inguruetan etxe asko ikusten badie be, askoz gehixeu eta gorau egin zien ondorengo urtietan.

15-453-APressBEH

(22. zenbakia / 1989-05-12)

1936ko Maiatzaren Bata: langillien azken jaixe, gerra aurretik

Mondraueko langilliek 1936ko Maiatzaren Lelenien eginddeko manifestaziñue erakusten dau  argazkixek. Portaloien dau atarata.

Otsaillien Frente Popularrak agintie hartu euen eta julixuen gobernu horren kontra altxau zien militarrak: Españako gerrie hasi zan orduen. Hortan, hurrengo urtietan, mondrauetarrek ezin izen euen jaixe biher dan moduen zelebrau.

Gerra aurreko azken ospakizunien festa-girue igerten da: aurretik, musika-bandie; haren ostien, manifestarixek elegante jantzitte, korbata eta guzti; eta, oso ondo ikusten ez bada be, emuten dau banderadunek UGT sindikatuen ikurre daroiela.

Press 5

 

1989ko urtarril aldera zabaldu zan Lanbide Eskolie, eskualdien lan barik euzen gaztiei lan bat erakusteko asmuekin.

Instituziño publikuen, Udal Elkartien eta INEMen babespeien jaixo zan; eskolie martxan jarteko, Mankomunidadie Hezibide elkartiekin jarri zan hartu-emunetan, eta eskolie aurrera atarateko personie kontratau euen: Sabin Martiartu irekaslie.

Bost lanbide ikesteko aukerie euen: iturgin, arotz, igeltsero, instaladore elektriko eta mintegi eta basuetako langille. Eraikuntzakin lotuteko lanbidiek zien, arlo horretan ez euen-eta irakaskuntza profesionalik.

70 ikasle ebitzen orduen eskolan, eta lelengo sei hillebetietan INEMek 565 pezeta pagetan eutzen bakotxai; handik aurrera, Udal Elkartiek kontratau biher zittuen.

Press 2 Press 3

 

Eroski hipermerkauen obrak hasi zien Musakola aldien. Izen be, goiko notizian esaten danez, eraikuntzako langilliek huelgan egon zien, eta, horrekin lotute, huelgie buketu eta belaxe hasi zien eskabadorak lurre mugiketan.

Press 1

 

Obduli Ansoategi entrebistau euen Famauen ahotik atalien: “Gerrie akabau barri ta ezebe etxauan. Eskerrak argi ibilli nitzena eta gizona panaderue hartu nauena…”.

Press 4

 

Asteko enkuestie Mondraueko osasun zerbitzuaz egin euen. Bi gustora euzen zerbitzuekin; beste bixek, barriz, ez.

Press

(21. zenbakia  / 1989-05–05)

Panero: “Zentzuak ukatzen dituen sistema bat da psikiatria”

Santa Agedako ospittalien urte bi eta erdi eroien Leopoldo Maria Panero poetak. Psikiatriaz eta beste gauza askotaz egin euen berba madrildarrak.

ABC periodikora bielketan zittuen artikuluek: “Aldizkari batetan esan dezakezuna ezin duzu ileapaindegian edota dendan esan, azken bi hauek aldizkarian esaten denaren ohiartzuna bait dira”.

Psikiatrikuen gaiñien pregunteute, oso kritikue zan idazlie: “Gaur egungo psikiatria medikamenduak baino ez dira. (…) Zentzuen nolabaiteko desagerketa ontzat ematen du eta era horretan tortura alegalizatzen du”.

Alkohola edatiek alde onak eta txarrak dittuela esan euen: “Bere alderdi txarra gehiegi edateak nortasuna aldarazten duela da. (…) Mozkor bat harrapatu ondoren, hurrengo egunean altxatzea eta egin dudan ridikuloa ikustea, egunero egunero ameskaiztoa da”.

Txoratute egotie, argi euken ze zan hori: “Zoramena pekatu egiteko aitzakia da. Gaur egungo gizartean zoroa deabroduna bailitzan hartzen da. (…) Zoroa gizarte kapitalista honen muga da, bere proletarioa eta bere aingeru suntsitzailea da”.

press 3

Udal azokiekin ze egin… ez da gaurko kontue bakarrik. Orduen be mahai gaiñien euken Udalak: euen lekuen itxi, beste bat egin edo kendu. Hiru aukera horreik euzen.

press 1press 2

Famauen ahotik atalien, Joxe Mari Aranzabalei egin eutzien entrebistie: “Mundrauen hillien birritten feixa haundixe eitten zuan”.

press 4

Urbixan pista barrixe egitteko asmue euen, eta horren gaiñien pregunteu eutzien mondrauetar batzuei, asteko enkuestan. Ez euzen konforme horrekin pista horrekin.

press

XVI. mendekue da Bañez de Artazubiaga palaziue. Iturriotz kalien dau, goikaldien. Asensio Bañezek jaso eragin euen.

Erdi Aroko Ahaide Nagusixen burruka odoltsuetan, Bañez-Artazubiaga familixakuek Mondraueko ganboatarren jefiek zien.

press 5

“Nola aldatzen diren gauzak…”, esaten euen abesti batek. Eta bai, holan da, ikusitte 1989xen izen zien soldata igoerak Debagoieneko enpresetan; asko aldatu die gauzak…

press 6

(20. zenbakia / 1989-04-29)

Juanito Arzamendi: “Banda berri bat sortzeak diru asko eskatzen du”

Bost milloi pezetako defizita euken Arrasate Musikalek. Eta Juanito Arzamendik esplikau euen zergaittik: “12 irakasle izan ditugu eta orain urte bi arte lan baldintzak oso txarrak ziren (…) Horrela ezin segitu zezaketela erabaki genuen. Kontratuak egiterakoan ikastetxearen aurrekontuak asko puztu ziren, segurantza soziala-eta ordaindu behar (…) Gure aurrekontua 15 bat milioikoa denez eta Udaletik jasotzen dugun diru laguntza 10 milioikoa, diferentzia hori da krisi deitu den hori”.

Konserbatorixue egitteko asmue aspaldittik eukien; Arzamendik be hori gure euen: “Abantaila ugari izango genituzke: batetik, ikasleek herrian bertan egin ahal izango lituzkete azterketak; bestetik, matrikulak garestiak dira eta diru hori Donostiako Udalari ematen diogu. Kontserbategia gurea balitz, diru hori herrian geratuko litzateke”.

Banda bat egittie pentsaute ete eukien pregunteute, klaru euken: “Arrasate Musikalek ezin du banda bat sortu; instrumentuak erosteko diru asko gastatzea eskatzen du. Bestalde, banda osatzen duten instrumentuak gure ikasleek ez dituzte oso atsegin, gutxien ikasten direnak dira”.

Press17

Asteko enkuestan, Korrikaren gaiñien pregunteu eutzien lau herrittarri.

Press05

Juanito Leibarrek Emisora Parroquial de Mondragon radixuen gaiñien egin euen berba. 1955etik 1965era emitidu euen.

Press09

Un futuro para nuestro pasado liburue presentetako hiru saio egin zien, AEDk organizaute. Horren barri emun euen Julen Arejolaleibak.

Press06

Urbixara jueteko beste pista bat egitteko proiektue euen, eta gorabehera haundixek egon zien tema horrekin. Orri biko reportajien tratau zittuen Press-ek alde danak.

Press14 Press15

Lagun Aro-Fagor ziklismo taldie presentau zan: Jon Odriozola, Asier Guenetxea, Jabier Lazpiur… taldeko argazkixe egin euen.

Press18

Mondrauen egon dan yoga irekasle ezagunena agertu zan Podiuma atalien: Jose Luis Armendia.

Press19

Famauen ahotik atalien, Eugenio Sagasta pelotarixei egin eutzien galderatxo batzuk: “Mutikotan ordu asko eitten nittuan pelotan; goxeko ordu batak arte iguel…”.

Press26

Orduen, emuten euen edozein momentutan inundau zeikela herrixe. Hori bai, Mondrauek beste herri batzuk baiño suerte haundixeue euki euen; leku batzuetan sekulekuek egon zien.

1989ko apiril erdialdixen kale batzuk hartu zittuen urek. Eta aste bat gerueu, Zarugaldeko garaje eta lokal batzuk inundau zien eta kalte haundixek egon zien. Meatz Errekatik etorren errekiek ekarri zittuen urok: 25 garaje lokatzez bete zien eta kalte haundixek egon zien. Gaiñera, denda batzuk be inundau zien.

Press10

(19. zenbakia /  1989-04-21)

Mondraren historixie: momentu ederrak, baiñe baitte tristiek be

Beraneante batzuk ekarri euen futbola herrire, Mondrauera, 1913en, eta orduen fundau zan Club Deportibo Mondragones. 1942xen, aurreko taldie desagertu eta Juventud Deportiva de Mondragon izetera pasau zan. Talde harek inaugurau euen Iturripe. 1966xen, gaur egungo futbol kluba dana fundau euen: Mondragon Club de Futbol; lelengo presidentie Jose Martinez de Ubago izen zan.

1979xen Regional Preferentera igo zan taldie eta 82-83 denporaldixen Hirugarren Maillara; bixetan, entrenadorie Luis Lopez Bonba zan.

Momentu ederrak bizi izen zittuen klubak, baiñe baitte tristiek be: 79-80 denporaldixen, Iñaki Herrero jugadorie futbol kanpuen bertan hil zan.

Mondrak 800 bazkide euken 1989xen eta oso txarto ebillen diru aldetik. Gaiñera, urte gatxa eroien: febreruen presidentiek dimitidu egin euen eta ordura arteko entrenadorie, Juanito Arriaran, kargutik kendu euen. Patxi Iarza jarri euen presidente eta Iñaki Zeziaga, barriz, entrenadore. Martxuen bertan, Txosa jugadorie Eibarrera itxitte juen zan, denporaldi hartarako bakarrik.

Press 1 Press 2

Mondrakin lotute, Jose Luis Etxebarria Porru presentau zan klubeko presidentie izeteko. Kanditato bakarra, gaiñera: “Arrasatek 26.000 biztanlerekin Bigarren Maillan futbol talde bat izan dezake”.

Press 3

Asteko enkuestan, soldauskie derrigor egin biherraz preguntau eutzien mondrauetar batzuei. Danok bat etozen, ez euen ondo ikusten derrigorrez egin biherra.

Press

Famauen ahotik atalien Esteban Etxabei egin eutzien pregunta batzuk. Ardauzalie zan ha: “Ardaue oso mimosue dok eta zainddu ein bier jok!”.

Press 4

Drogiena problema haundixe zan herrixen, batez be heroiniekin lotutekue.

Drogadiktuen familixakuek talde bat egin euen –gehixenak amak zien– eta elkarketan hasi zien franziskanuen lokal baten. Horrekin batera, Udalak gizarte laguntzaille bat kontratau euen eta droga-menpekotasuneko prebisiñorako komisiño bat egitteko asmue euken.

Press

(18. zenbakia / 1989-04-14)