Laugarren tenporadie egitten ebillen Andoni Zubizarreta atxabaltarra Bartzelona futbol taldien, eta, Atotxan jokaketan euen bakotxien, Donostian, danetik entzun biher izeten euen: “Madrilen, Zaragozan-eta beti hartu izan naute gaizki, baina ohitu egiten zara. Donostiara heldu, etxera, eta hango gaizki-esanak entzuteak, ordea, benetan mintzen nau; azken finean, Aretxabaletakoa naiz”.
Italiako Mundialien parte hartuko euela emuten euen: “Mundiala izugarrizko erronka da guztiontzat (…) Komunikabide guztiak eta milioika pertsona han gertatzen denaren zain (…) Suarez bide onetik dabil, jende gazte eta kalitate onekoa bilatuz, eta ekipo polita eramango dugu”.
Cruyff, Toshack eta Clemente entrenadoriez egin euen berba: “Taktikoki ez dute gauza handiegirik asmatzen, baina hiru horiek nortasun izugarria ematen diote taldeari”.
Musika-talde asko euen Mondrauen, eta ensaietako lokal biherra eukien. Ba, Udalak dezididu euen Epele ondoko depuradorie barriketie: depostitua!
Monterronen euen orduen bibliotekie, eta orri biko reportajie egin euen Press-ek, haren gaiñien dato batzuk emuteko.
Mondrauetarra zan Antton Lopez, baiñe Granadan bizi zan. Kristau izetetik musulman izetera pasau zan.
Josu Errastik 13 urte euken, eta Mondraueko pelota-harrobixaren harribitxietako bat zan: “Retegi da onena, baina pertsona moduan, Joxean Tolosa”.
Famauen ahotik atalien, Pedro Sologaistoa Laso fotografue agertu zan: “1941ien fitxau naixuan Realakin eta bederatzi hillebete egin nittuan”.
1930. urte inguruen be etorri zien Mondrauera Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege maguek. Errege bezperie zan, eta ume pilluek egin eutzien ondoetorrixe.
Ezkerraldeko etxie ospital zaharra da eta atzekaldekue, berdura plazie, geroko Verdury famosue.
Ezkerreko erregie Sabin Garai Zeleta da; zaldixari eusten, Telesforo Galdos. Baltasar, barriz, Alejandro Etxebarria da. Eta eskumako erregie, Ramon Aranbarri; haren zaldixe zainketan Paco Mondragon Marruko dau.
(47. zenbakixe / 1990-01-05)