Bost milloi pezetako defizita euken Arrasate Musikalek. Eta Juanito Arzamendik esplikau euen zergaittik: “12 irakasle izan ditugu eta orain urte bi arte lan baldintzak oso txarrak ziren (…) Horrela ezin segitu zezaketela erabaki genuen. Kontratuak egiterakoan ikastetxearen aurrekontuak asko puztu ziren, segurantza soziala-eta ordaindu behar (…) Gure aurrekontua 15 bat milioikoa denez eta Udaletik jasotzen dugun diru laguntza 10 milioikoa, diferentzia hori da krisi deitu den hori”.
Konserbatorixue egitteko asmue aspaldittik eukien; Arzamendik be hori gure euen: “Abantaila ugari izango genituzke: batetik, ikasleek herrian bertan egin ahal izango lituzkete azterketak; bestetik, matrikulak garestiak dira eta diru hori Donostiako Udalari ematen diogu. Kontserbategia gurea balitz, diru hori herrian geratuko litzateke”.
Banda bat egittie pentsaute ete eukien pregunteute, klaru euken: “Arrasate Musikalek ezin du banda bat sortu; instrumentuak erosteko diru asko gastatzea eskatzen du. Bestalde, banda osatzen duten instrumentuak gure ikasleek ez dituzte oso atsegin, gutxien ikasten direnak dira”.
Asteko enkuestan, Korrikaren gaiñien pregunteu eutzien lau herrittarri.
Juanito Leibarrek Emisora Parroquial de Mondragon radixuen gaiñien egin euen berba. 1955etik 1965era emitidu euen.
Un futuro para nuestro pasado liburue presentetako hiru saio egin zien, AEDk organizaute. Horren barri emun euen Julen Arejolaleibak.
Urbixara jueteko beste pista bat egitteko proiektue euen, eta gorabehera haundixek egon zien tema horrekin. Orri biko reportajien tratau zittuen Press-ek alde danak.
Lagun Aro-Fagor ziklismo taldie presentau zan: Jon Odriozola, Asier Guenetxea, Jabier Lazpiur… taldeko argazkixe egin euen.
Mondrauen egon dan yoga irekasle ezagunena agertu zan Podiuma atalien: Jose Luis Armendia.
Famauen ahotik atalien, Eugenio Sagasta pelotarixei egin eutzien galderatxo batzuk: “Mutikotan ordu asko eitten nittuan pelotan; goxeko ordu batak arte iguel…”.
Orduen, emuten euen edozein momentutan inundau zeikela herrixe. Hori bai, Mondrauek beste herri batzuk baiño suerte haundixeue euki euen; leku batzuetan sekulekuek egon zien.
1989ko apiril erdialdixen kale batzuk hartu zittuen urek. Eta aste bat gerueu, Zarugaldeko garaje eta lokal batzuk inundau zien eta kalte haundixek egon zien. Meatz Errekatik etorren errekiek ekarri zittuen urok: 25 garaje lokatzez bete zien eta kalte haundixek egon zien. Gaiñera, denda batzuk be inundau zien.
(19. zenbakia / 1989-04-21)