Mondraren historixie: momentu ederrak, baiñe baitte tristiek be

Beraneante batzuk ekarri euen futbola herrire, Mondrauera, 1913en, eta orduen fundau zan Club Deportibo Mondragones. 1942xen, aurreko taldie desagertu eta Juventud Deportiva de Mondragon izetera pasau zan. Talde harek inaugurau euen Iturripe. 1966xen, gaur egungo futbol kluba dana fundau euen: Mondragon Club de Futbol; lelengo presidentie Jose Martinez de Ubago izen zan.

1979xen Regional Preferentera igo zan taldie eta 82-83 denporaldixen Hirugarren Maillara; bixetan, entrenadorie Luis Lopez Bonba zan.

Momentu ederrak bizi izen zittuen klubak, baiñe baitte tristiek be: 79-80 denporaldixen, Iñaki Herrero jugadorie futbol kanpuen bertan hil zan.

Mondrak 800 bazkide euken 1989xen eta oso txarto ebillen diru aldetik. Gaiñera, urte gatxa eroien: febreruen presidentiek dimitidu egin euen eta ordura arteko entrenadorie, Juanito Arriaran, kargutik kendu euen. Patxi Iarza jarri euen presidente eta Iñaki Zeziaga, barriz, entrenadore. Martxuen bertan, Txosa jugadorie Eibarrera itxitte juen zan, denporaldi hartarako bakarrik.

Press 1 Press 2

Mondrakin lotute, Jose Luis Etxebarria Porru presentau zan klubeko presidentie izeteko. Kanditato bakarra, gaiñera: “Arrasatek 26.000 biztanlerekin Bigarren Maillan futbol talde bat izan dezake”.

Press 3

Asteko enkuestan, soldauskie derrigor egin biherraz preguntau eutzien mondrauetar batzuei. Danok bat etozen, ez euen ondo ikusten derrigorrez egin biherra.

Press

Famauen ahotik atalien Esteban Etxabei egin eutzien pregunta batzuk. Ardauzalie zan ha: “Ardaue oso mimosue dok eta zainddu ein bier jok!”.

Press 4

Drogiena problema haundixe zan herrixen, batez be heroiniekin lotutekue.

Drogadiktuen familixakuek talde bat egin euen –gehixenak amak zien– eta elkarketan hasi zien franziskanuen lokal baten. Horrekin batera, Udalak gizarte laguntzaille bat kontratau euen eta droga-menpekotasuneko prebisiñorako komisiño bat egitteko asmue euken.

Press

(18. zenbakia / 1989-04-14)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude