1988ko apirillen 29xen sortu zan AUKEA: Arrasateko Udaleko Kirol Erakunde Autonomoa.
Zertarako sortu zan? “Kirol munduko erabaki eta egitasmoak bateratzeko kirol elkarteen partizipazio zuzenarekin”. Hainbat proiektu eukien ordureko, eta batzuk egindde: Antoña pabilloie inaugurau euen 1989ko urtarrillien eta kiroldegixen barrikuntzak egin zittuen (bestuarixuek, klimatizaziñue, elektrizidadie…). Esku artien eukien proiektu harrigarrixena, barriz, hauxe zan: Garagartzan belodromue egittie!
Kirol elkartiek oso pozik euzen erakunde barrixekin, oso lagungarrixe zalako: “Orain badaukagu leku bat gure beharrak planteatzeko, eta jestioan zuzenki parte hartzeko aukera dugu, lehen gertatzen ez zena”.
Aurrekuekin lotute, AUKEA sarixek banatu zien lelengo aldiz. Bestiek beste, Axperi eta Caballerori emun eutzien sarixe, aurreko urteko Seuleko Joko Olinpikuetan parte hartu euelako.
Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx soziolinguistari entrebistie egin eutzien.
Euskeraz egitteko motibaziño faltie nabarmendu euen, jeneralien, eta batez be politikuen artien: “Ditugun alderdiak, edo erdaldunak dira erabat, edo sasi-euskaldunak. Denok dute erdara nagusi. Egoera hau aldatzen ez den bitartean, ezin daiteke euskararen izenean mintza (…) euskararen bizitza kolokan eta arriskuan orain dago”.
AEDren lana nabarmendu euen: “Euskal Herrian beste alternatiba baten bila dabiltzanen eredu eta exenplu da”.
Asteko enkuestie eutanasiaren gaiñien egin euen. Hiru ados, eta bat kontra, zaharrena: “Esperantzaren bat beti dago”.
(7. zenbakixe / 1989-01-20)