Bernardo Atxaga: “Ez dut sinesten inork erregelarik jar dezakeenik”

Laugarren zenbakixen, gas naturalaren kontuek hartu euen portadie.

Press

Izen be, aspaldi-aspaldiko kontue dala emuten dauen arren, orduen hasi zien herrixen gas naturala sartzen. Orri biko reportaje baten, haren bentajak eta desbentajak azaldu zittuen, eta baitte gas-sarie etxebizitzekin lotziek eukiko euen kostue be: 7.746 pezeta. Hiru urtien herri osuen jartie zan asmue, epe bitten banatute.

Press 2 Press 3

Aparkamentuen arazue be tratau euen, 9. orrialdien. Erresidentiendako aparkamentuek egittie euken Udalak esku artien.

Press1

Obabakoak publikau barri, Bernardo Atxaga Mondrauen egon zan berbaldixe egitten, eta entrebistie egin eutzien Press-ekuek. Bestiek beste, Euskaltzaindiaren gaiƱien egin euen berba: “Ez zait batere gustatzen gramatika. Ingalaterran ez dago Euskaltzaindiarik eta bakoitzak nahi duen bezala idazten eta pronuntziatzen du”. Bere ezizena nundik datorren be kontau euen, eta Kornelio Atxaga izen biherko leukela esplikeu!

Press4

Arrasate 88 lehiaketako sarituen izenak be publikau zittuen, eta hainbat izen ezagun dauz tartien: Andoni Urzelai, Julen Arriolabengoa, Jon Andueza…

Press

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude