Pedro Sologaistoa, Mondrauen urte askuen egon zan fotografo bakarra: “40 urtetik gorako herritar guztiei aterako nien argazkia. Artisaua naiz. Gure denboran ez zegoen gaurko automatismorik eta koloreak guretzat debekatuta zeuden”.
Oso klaro euken ze biher euen fotografixa batek ona izeteko: “Ondo enfokatua egotea, zentratuta egotea eta motiboa aukeratzea, gusto apurra izatea argazkia ateratzerakoan”.
Laso izena nundik etorren esplikau euen: “Nire lehen deitura Sologaistoa da eta nire lagunarena Lasagabaster; hortik dator Laso izena”.
Hiru urte eroien fotografixarik atara barik: “Lana utzi nuenean, begi batez ez nuen ezer ikusten (…) Zenbait operazio egin didate eta gaur egun nahiko ondo ikusten dut. Urtero, argazkilari talde batekin Ameriketara joaten naiz (…) Guztiz ondo ikusten ez badut ere, kamara automatiko batekin gutxi gorabehera motiboa zentratu eta listo”.
Udaleko Gobernu batzordiek diru-partida inportante bi onartu zittuen Arrasate Telebistak aurrera egitteko. Danera, 13.300.000 pezeta.
Joxe Mari Oxina errotarixe agertu zan barriro Famauen ahotik atalien.
Asteko enkuestan, mondrauetarrei preguntau eutzien ia zinera jueten zien edo ez.
Entrebistie egin eutzien Juan Luis Aranburuzabalari; delanterue zan eta oso teknika ona euken: “17 urte nituenean, Reala etorri zen nirekin hitz egitera; hurrengo denboraldian haiekin joan nintzen, jubenil mailako taldera”.
Partido ederrak jokatu zittuen, eta Realak beste urte bi luzetu eutzen kontratue: “Konfiantza handia nuen; baina ezkerraldeko aurrelari batentzat urte zailak tokatu zitzaizkidan parean: Lopez Ufarte eta Txiki Realean; Manu Urbieta eta Uria Sansen, nire aurretik…”.
Ez euen lortu talde nagusire salto egittie, eta Ondarroako Aurrera taldera juen zan; gero, Barakaldora; eta ostien, Alavesera. Vitorixen ez eutzien kontratue barrittu, eta Mondra taldera etorri zan, 24 urtekin: “Zaila izango den arren, futbolean zerbait egiteko aukera gelditzen zait”.
Asteko argazki zaharrien Albina Madinabeitia biolinista ezagune agertu zan.
(37. zenbakixe / 1989-10-20)