Mondraueko kooperatibek hogeita hamar urte pasatxo eukien, eta hareik fundau zittuen batzuei aillegau jakuen jubiletako ordue. Alfonso Gorroñogoitiai, bestiek beste.
Kooperatibek Mondrauei ze emun eutzien destakau euen: “Gauza ugari eskaini diote: 6.000-7.000 lanpostu; ezagutzen ez ziren teknologiak, lantegiak, kredituetxe baten egoitza nagusia, inguruan sortu diren ikastetxeak, Eskola Politeknikoa…”.
Kooperatiben euren arrakastie nundik etorren be argi euken: “Euskal Herrian auzolanean aritzeko izan den ohitura eta industri tradizioa edukitzea. Gure herriak bi oinarri horiek zituen. Guk hasieratik enpresa-arrazoizkotasunaz zuzendu genituen kooperatibak”.
On Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsakeriek kooperatibetan ondiokan presentziarik be ete euken pregunteute…: “Hasieran pentsatzen zen gauza ugari gaur egun beste era batean pentsatzen da, baina kooperatiben funtsa ez da aldatu: hezkuntza, elkartasuna eta lanaren nagusitasuna ditugu kooperatiben oinarriak eta hauek aldaezinak dira”.
Iñaki Mendigurenek Euskal Herriko jaiotza-tasaz berba egin euen Txandaka atalien. Ume gutxi jaixoten zien orduen…
Kanpanzarrerako kamiñue asfaltetan hasi zien, biher haundixe euken-eta. Bestetik, San Juan jaixetako kartela presentau euen, Mikel Coca errenterixarrak eginddekue.
Jose Mari Otadui Txosa futbolarixe agertu zan Podiuma atala. Delanterue zan, eta… zenbat gol asko sartzen zittuen buruekin… Eibarren jokaketan ebillen, itxitte.
Famauen ahotik atalien zapatero bat entrebistau euen, Patxi Zabala: “Hemen inguru guztietatik etorten zittuan zapatak neurrire eitteko”.
Asteko enkuestie Arrasate Euskaldun Dezagun elkartien gaiñekue izen zan (AED); ia jentiek ezauketan euen, haren lana…
Beheko argazkixen agerketan dan kale-artie asko aldatu da. Olarte kalie da, baiñe sasoi baten Toribio Agirre izena euken.
Bertan agerketan dien edifizio gehixenak ez euzen 1989reko. San Frantzisko eleixie, barriz, bai. Eskumako edifiziue Gerraneko jauretxie da, eta ha bota eta etxiek egin zittuen. Miradorie daukon ezkerreko etxie bota ostien, kalie zabaldu eta etxe barrixek egin zittuen. Eta barreneko merkatu zaharraren lekuen Seber Altube plazie egin euen.
(24. zenbakia / 1989-05-26)