Benito Lertxundik gureu euen hamen kantau kanpuen baiño: “Hori da naturala, ekologikoa. Kalifornian, berriz, gauzarik xinpleena ere esplikatu egin beharko nukeen, guztia itzuli”.
Ez Dok Amairu gogora ekarri euen; oso aldeko eta oso kontrako jarrerak egon ziela: “Hasieran, aurrerakoiak ginen, progresistak, gure aldekoentzat; besteentzat, berriz, ginen progresista beldurgarriak, deabruarekin paktatu egiten genuenak…”.
Gaiñera, Zuberoakin daukon harreman estue nundik datorren kontau euen: “Baga, biga Bretainian ematera joan ginenean, hausnartu nuen lehen aldiz, hango musikak bazuela gurearekin antzik, eta hasi nintzen kantutegi zaharrak aztertzen. Orduan deskubritu nuen Zuberoa…”.
Musika bete-betien industria bihurtute euen, baiñe Lertxundik beranari eusten eutzen: “Musika kontsumoko pitxi preziatu bihurtu da. Zenbat da helburu nagusia: zenbat diska, zenbat emanaldi… Niretzat, berriz, nola-k du garrantzia, gauzak nola egiten diren, zenbat egiten den baino gehiago”.
1989ko martxuen 21ien atara euen lelengo zenbakixe Aretxagazeta hiruhillebetekarixek. Hogei orrialde euken, eta hainbat atal: editoriala, Udalaren funtzionamenduen gaiñien artikulue, gutunek, Karnabalak, Aitor Sarasuakin entrebistie…
Press-ek kritikatxo bat egin eutzen: “Maila ona da. Diseinuari dagokionez… orrialde batzuetan argazkiak eta testua gehiegi nahasten dira”.
Alkatiek egun osoko dedikaziñue hartu biher euela-eta, asteko enkuestan horren gaiñien preguntau eutzien mondrauetar batzuei. Danok konforme euzen.
Txandaka atalien, Juanjo San Migel kazetarixek komunikabidiek aztertu zittuen: publikuek eta pribauek.
Lau urte zala aillegau zan Ertzaintza Mondrauera, eta orri biko reportajie egin euen Press-kuek. Bestiek beste, hauxe esan euen ertzain batek: “Arrasaten inon baino okerrago tratatzen gaituzte; Aretxabaletara joanez gero, jendeak beste era batetan tratatzen gaitu, ez digu inolako trabarik jartzen”.
Txepetx-en Un futuro para nuestro pasado liburue presentau biher euen Monterronen, hiru saiotan, eta, hori dala eta, hirugarren saiuen egongo zan Jose Angel Irigarai idazle eta poetari entrebistie egin eutzien.
Arbigara famosuek preparetako errezetie emun euen Sukaldaritza tartien.
Famauen ahotik atalien German Moreno agertu zan, Segovian jaixo eta 4 urtekin aramaixora etorrittekue: “Euskeriei asko zor jutzat nik”.
Argazki zaharrak betidanik gustau izen jako jentiei. Santa Barbara ingurutik atarata dau argazki hori, gerra aurrien.
Debagoieneko herrixetan, 1988xen, zenbat pertsona bizi zien jaso euen tabla baten.
(17. zenbakixe / 1989-04-07)