Bariantie geldi
Gipuzkuako Diputaziñuen eta Altuna-Uria enpresaren artien tira-birak egon zien Mondraueko barientien lanak ziela-eta; horren ondorixoz, obrak geldi euzen.
Ordureko buketute egon biher euen bariantiek, baiñe hainbat problema egon zien: alde batetik, esplosiñuek peligrosuek zien inguruko etxiendako eta enpresendako; bestetik, Labeko-kobaren aurkikuntzie eta Aranzadi elkartekuek bertan eginddeko lanak euzen; eta azkenik, proiektuen beraren problema teknikuek.
Aukera bi euzen mahai gaiñien: batetik, Altuna-Uria enpresiekin kontratue bertan behera ixtie. Baiñe horrek asko atzeratuko euen bariantien konstrukziñue. Eta bestetik, presupuestue 149 milloi pezeta haundiketie. Eta hori erabaki euen, baiñe enpresa horrek beste lan-plan bat aurkeztu biher izen euen.
Gaiñera, Umezaintzak kejie ipiñi euen Udalien, leherketa baten ondorixoz San Josepe kalera harrixek jausi zielako.
Tabernen ordutegixekin bueltaka!
Izen be, orduen, eta gaur egun be, kalien bolo-bolo ebillen tabernak ixteko ordutegixe. Horrekin lotute, kaleko enkuestie be horren gaiñien egin euen: Zer deritzozu tabernak ixteko ordutegiari?
Betiko kontue, zelan ez: zeiñei pregunteu, erantzune bata edo bestie. Gaztiek eta tabernarixek, ordutegixe luzeketien alde; eta nausitxuauek, lo lasai be egin biher dala…