{"id":118,"date":"2013-07-22T11:37:08","date_gmt":"2013-07-22T09:37:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/?p=118"},"modified":"2013-07-22T11:38:18","modified_gmt":"2013-07-22T09:38:18","slug":"ander-garai-igoera-lortzea-hiru-urtetara-zehaztutako-erronka-da-ezin-gara-zoratu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/2013\/07\/22\/ander-garai-igoera-lortzea-hiru-urtetara-zehaztutako-erronka-da-ezin-gara-zoratu\/","title":{"rendered":"Ander Garai: &#8221; Igoera lortzea hiru urtetara zehaztutako erronka da, ezin gara zoratu&#8221;"},"content":{"rendered":"<p>Uztailaren 18an Mondrak egindako batzar orokorrean hartu zion Jose Luis Ezkurrari lekukoa Ander Garaik taldeko presidente karguan. Zenbait erronkei egin beharko die.<\/p>\n<div>\n<p>Garai ez da berria Mondran; azken urteetan bertako lantaldearen parte izan da eta badaki nolako lanak egin behar izaten diren. &#8220;Elkar ezagutzen dugu, talde polita da eta lanerako gogorik ez zaigu falta&#8221;. Gustura dago arrasatearra, beraz. &#8220;Bertigo pixka bat ematen duen arren, ez nago bakarrik eta errazagoa izango da&#8221;.<\/p>\n<h3>Diru eta talde kontuak<\/h3>\n<p>Taldearen egungo egoeraz egin digu berba Garaik eta klubak azken urteetan pilatutako zorra izan du hizpide: &#8220;Ekonomikoki egonkortzen goaz. Bospasei urtetara zorra kitatzea zen asmoa. Gure xedea, orain arte bezala, zero gastu edukitzen jarraitzea izango da&#8221;.<\/p>\n<p>Lehenengo taldeari buruz berba egitera ere animatu da eta Garaik aditzera eman duenez, igotzea izango dute xede, baina ez epe motzera begira: &#8220;Taldeak maila galtzea golpea izan zen. Igotzea da helburua, baina hiru urtetako epe bat finkatu dugu;\u00a0 ez dugu uste eta xede horrekin zoratu behar garenik&#8221;.<\/p>\n<p>Gainera, arrasatearrak azaldu duenez, taldea gaztetzea ere bilatuko dute. &#8220;Eta beste erronka bat ere ipini diogu gure buruari: etorkizunean Mondrako lehenengo taldea harrobiko jendeaz \u2013egon badago-eta\u2013, bertako jokalariez osatuta egotea, eta aukera egongo balitz, bere osotasunean hala izatea gurako genuke&#8221;.<\/p>\n<p>Eta emakumeen taldeagatik galdetuta, presidentearen berbetan, &#8220;mutilen taldearekin segituko duten filosofia berdina mantendu&#8221; gurako luketela gaineratu du Mondrako presidente berriak.<\/p>\n<p>Jokalariez bai, baina entrenatzaileez eta entrenatzaile izateaz ere egin du berba, hezitzaile izatearen garrantzia azpimarratuz: &#8220;UDAkoen iniziatibaz, irailetik aurrera-edo, titulazioa Arrasaten bertan atera ahal izango dela pentsatzen dugu, eta eskertzekoa da&#8221;.<\/p>\n<h3>Mendeurrena dela eta, eskerrak<\/h3>\n<p>Amaitzeko, mendeurrena ere ekarri du gogora futbol taldeko presidenteak. Hala, orain arte data berezia ospatzeko prestaketetan lagundu duten den-denei eskerrak eman gura izan dizkie zuzendaritzakoen izenan, &#8220;baita antolatutako ekimenetan parte hartu duten guztiei ere&#8221;.<\/p>\n<\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uztailaren 18an Mondrak egindako batzar orokorrean hartu zion Jose Luis Ezkurrari lekukoa Ander Garaik taldeko presidente karguan. Zenbait erronkei egin beharko die. Garai ez da berria Mondran; azken urteetan bertako lantaldearen parte izan da eta badaki nolako lanak egin behar izaten diren. &#8220;Elkar ezagutzen dugu, talde polita da eta lanerako gogorik ez zaigu falta&#8221;. Gustura&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":80,"featured_media":119,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-118","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/118","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/users\/80"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=118"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/118\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":124,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/118\/revisions\/124"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/media\/119"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=118"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=118"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/mondra100urte\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=118"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}