{"id":957,"date":"2015-01-19T21:14:43","date_gmt":"2015-01-19T20:14:43","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=957"},"modified":"2015-01-19T21:14:43","modified_gmt":"2015-01-19T20:14:43","slug":"etorkizuneko-kazetaritza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/01\/19\/etorkizuneko-kazetaritza\/","title":{"rendered":"Etorkizuneko kazetaritza, 2014ko balantzetik abiatuta"},"content":{"rendered":"<p>&#8220;<a href=\"http:\/\/www.cuadernosdeperiodistas.com\/periodismo-en-2014-balance-y-tendencias\/\">Periodismo en 2014: balance y tendencias<\/a>&#8221; artikulua argitaratu berri du <a href=\"http:\/\/www.salaverria.es\/\">Ramon Salaverria<\/a>k, <a href=\"http:\/\/www.cuadernosdeperiodistas.com\">Cuadernos de Periodistas<\/a> aldizkarian. Autoreak dioenez, publizitatean egindako inbertsioa hazi egin da %13,4 abuztuan, 2013ko datuekin alderatuta. Baina, igoera horrek ez du enplegua sortzea ekarri. 2014ko urtean komunikazio enpresek lan taldeak murrizten eta lan baldintzak txartzen jarraitu zuten. Espainiako kazetarien elkarteen federazioak, <a href=\"http:\/\/fape.es\/\">Fape<\/a>k, esan duenez, 11.145 lanpostu galdu dira sektorean 2008-2014 urte bitartean. Hori bai, beste hainbat sektoretan legez, honetan ere, moteldu egin da enplegu deusestea, eskerrak!<\/p>\n<div style=\"width: 620px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"http:\/\/www.cuadernosdeperiodistas.com\/media\/2015\/01\/Portada-610x591.jpg\" alt=\"\" width=\"610\" height=\"591\" \/><p class=\"wp-caption-text\">Iturria: cuadernosdeperiodistas.com Aldizkariaren 29. zenbakiaren azaleko irudia<\/p><\/div>\n<p>Argi dagoena da paradigma aldaketa gauzatu dela, aldi berean. Idatziko prentsaren eta telebista tradizionalaren hegemonia amaitu da eta medio digitalek hartu dute euren lekua. Hori baieztatzeko autoreak 2014ko <a href=\"https:\/\/reutersinstitute.politics.ox.ac.uk\/sites\/default\/files\/Reuters%20Institute%20Digital%20News%20Report%202014.pdf\">Digital News Report<\/a> azterketa aipatzen du. Nik neuk ere erabili nuen txosten hori <a href=\"http:\/\/app.emaze.com\/1234313\/idatzizkoen-ikus-entzunezkotzea\">master amaierako lanean<\/a>, ze, datu benetan interesgarriak jasotzen zituen, besteak beste hurrengoa: espainiar estatuan egunkariak %49an webgune bidez eta mugikorretarako aplikazioen bidez kontsumitzen dira; paperezko edizioaren kontsumoa %47 da. Telebista generalistaren kasuan gaur gaurkoz nagusi den arren, %76, online bidezko kontsumoak gora egiten segitzen du: interneten erabiltzaileen %33k bideo informatiboak ikusten edo entzuten ditu, 6 erabiltzaileetatik batek ikusten ditu bideo informatiboak.<\/p>\n<p>Paperezko edizioen gainbeheraren albistea, jakina, ez da berria. Baina, datu guztiak batera ikusteak, egoeraren dimentsioaz ohartzen laguntzen du. Hala, autoreak AEBko egoeraren berri ere jasotzen du. Dirudienez, 2004-2011bitartean, 75 egunkari gutxiago argitaratzen dira han.<\/p>\n<p>Egunkari handi ezagunenak ere egoerari buelta nola eman asmatzen segitzen dute. Izan <a href=\"http:\/\/international.nytimes.com\/\">New York Times<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.washingtonpost.com\/\">The Washintog Post<\/a> edo <a href=\"http:\/\/www.theguardian.com\/uk\">The Guardian<\/a>, bakoitzak bere estrategiari ekin dio, edizio digitalak indartuz, ikus-entzunezko produkzioa gehituz online bidez eduki\u00a0 interesgarriak eskaintzeko eta, nola ez, harpidetza sistema berritzaileak sustatuz, <a href=\"http:\/\/subscribe.theguardian.com\/?INTCMP=NGW_TOPNAV_UK_GU_SUBSCRIBE\">Guardian<\/a>en kasu (autoreak jasotzen duenez, lehenengoz historian erabiltzaile kopuruan gainditu egin du egunkari britainiarraren edizio digitalak NYT estatubatuarra).<\/p>\n<p>&#8220;Kazeta elkarteen ardatz editoriala bilakatu da sarea&#8221;, autoreak baieztatzen duenez,\u00a0 eta horren adierazle dira, esaterako, espainiar estatuan ireki diren 400 hedabide digitalak (<a href=\"http:\/\/www.apmadrid.es\/\">APM<\/a>ren datuen arabera); 2008tik hona sortuta.<\/p>\n<p>Hala ere, autoreak, azpimarra jartzen du gailu mugikorretarako propio sortutako hedabideen gabezian. \u201cMobile native\u201d deitzen ditu berak. Bada ikerlari brasildar bat, <a href=\"http:\/\/www.novosmedios.org\/revista\/index.php\/AEICp\/search\/authors\/view?firstName=Juliana&amp;middleName=&amp;lastName=Fernandes%20Teixeira&amp;affiliation=&amp;country=\">Juliana Fernandes Teixeira<\/a> , zeina ari den ikertzen tabletetarako propio sortutako komunikabideak, esaterako: <a href=\"https:\/\/itunes.apple.com\/us\/app\/katachi\/id443918409?mt=8\">Katachi<\/a>, <a href=\"http:\/\/quotidiano.repubblica.it\/edicola\/home.jsp\">La Reppublica Sera <\/a>edo <a href=\"https:\/\/itunes.apple.com\/us\/app\/project-magazine\/id404942717?mt=8\">Project Week<\/a>.<\/p>\n<p>Izan ere, informazioaren kontsumoa gailu mugikorretatik gehitzen doa geratu barik.<\/p>\n<p>Hori guztia kontuan izanik, Nafarroako unibertsitateko irakasleak etorkizuneko 6 kazetaritza modu aipatzen ditu:<\/p>\n<p>1)\u00a0\u00a0 Datu kazetaritza<\/p>\n<p>2)\u00a0\u00a0 Formatu handiko kazetaritza<\/p>\n<p>3)\u00a0\u00a0 Hi-tech kazetaritza<\/p>\n<p>4)\u00a0\u00a0 Kazetaritza birala<\/p>\n<p>5)\u00a0\u00a0 Kazetaritza globala<\/p>\n<p>6)\u00a0\u00a0 Laborategi kazetaritza<\/p>\n<p>Horien guztien gainean sakontzeko eta artikulua osorik irakurtzeko, <a href=\"http:\/\/www.cuadernosdeperiodistas.com\/periodismo-en-2014-balance-y-tendencias\/\">hemen<\/a> Cuadernos de Periodistas aldizkarian argitaratutakoa.<\/p>\n<h5><span style=\"color: #0000ff\"><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/span><\/h5>\n<ul>\n<li>\n<h6><strong>Cuadernos de Periodistas<\/strong>: http:\/\/www.cuadernosdeperiodistas.com\/periodismo-en-2014-balance-y-tendencias\/<\/h6>\n<\/li>\n<li>\n<h6><strong>Reuters Institute Digital News Report 2014: Espa\u00f1a<\/strong>: http:\/\/www.unav.edu\/documents\/3786985\/0\/Reuters-Institute-Digital-News-Report-2014-Espana.pdf<\/h6>\n<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Periodismo en 2014: balance y tendencias&#8221; artikulua argitaratu berri du Ramon Salaverriak, Cuadernos de Periodistas aldizkarian. Autoreak dioenez, publizitatean egindako inbertsioa hazi egin da %13,4 abuztuan, 2013ko datuekin alderatuta. Baina, igoera horrek ez du enplegua sortzea ekarri. 2014ko urtean komunikazio &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/01\/19\/etorkizuneko-kazetaritza\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[429],"tags":[471,472,400,21],"class_list":["post-957","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kazetaritza-2","tag-rsalaverria","tag-cuadernos-de-periodismo","tag-egunkariak","tag-internet"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/957","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=957"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/957\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":958,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/957\/revisions\/958"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=957"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=957"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=957"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}