{"id":951,"date":"2015-01-18T11:50:36","date_gmt":"2015-01-18T10:50:36","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=951"},"modified":"2015-01-18T11:50:36","modified_gmt":"2015-01-18T10:50:36","slug":"puntua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/01\/18\/puntua\/","title":{"rendered":"Puntua magazina, oso gustura irakurtzeko aldizkaria kalean!"},"content":{"rendered":"<p>Digitalaren garaian, murrizketen sasoian eta geroz eta gutxiago irakurtzen dela dioten honetan, badugu euskaraz aldizkari berri bat. Tamainaz erosoa, bistarako ederra eta edukiz freskoa. Herri prentsatik sortua, baina eskualdearen mugak gainditzeko jaioa.<br \/>\nEz, ez dut neregain hartu <strong>Puntua<\/strong>ren marketin kanpaina. Sarrera honek ez dauka asmo hori. Hala ere, nahi nuke aurkezpenean entzundako adierazpenari eutsi.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2015\/01\/puntua.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-952 size-large\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2015\/01\/puntua-765x1024.jpg\" alt=\"puntua\" width=\"640\" height=\"857\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2015\/01\/puntua-765x1024.jpg 765w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2015\/01\/puntua-224x300.jpg 224w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2015\/01\/puntua.jpg 1936w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Joxe Rojasek <a href=\"https:\/\/twitter.com\/joxe\">@joxe<\/a> kometantu zuen, izan badela euskarazko aldizkarigintzan esparru bat, <strong>Puntua<\/strong>k har dezakeena. Ari zen era arin, baina era entretenigarri batez artikulu interesgarriak irakurtzeko aukeraz. Izan ere, herri prentsan ari direnek zerbait badute gertuko estiloan kontatzeko abilezia da eta <strong>Puntua<\/strong> ere horrela dago egina.<\/p>\n<p>Kultura, aisialdia, osasuna, motorra, gastronomia&#8230; denetarikoak jasotzen du astero kaleratuko den <a href=\"http:\/\/goiena.eus\">Goiena<\/a>ren magazinak. Ze, horixe baita <strong>Puntua<\/strong>, magazina. Kutxe paperean inprimatua gainera! (aspadiko herri aldizkariak gogora ekartzen duen papera, nostalgiko jarrita).<br \/>\nBadugu sakontasunez gaiak aztertzen dituen astekaria: <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/\">Argia<\/a>. Badugu gazteei zuzendutako hilabetekaria: <a href=\"http:\/\/www.gaztezulo.com\/hasiera\">Gaztezulo<\/a>. Espezializatutako aldizkariak ere baditugu euskaraz: <a href=\"http:\/\/aldizkaria.elhuyar.org\/azken-zenbakia\/\">Elhuyar<\/a> (zientziaz aritzen den aldizkari dibulgatiboa), <a href=\"http:\/\/bertsolari.net\/\">Bertsolari<\/a> (bertso munduaz aritzen den aldizkari mamitsua) eta sarean argitaratzen diren <a href=\"http:\/\/www.entzun.com\/\">Entzun!<\/a> bezalakoak. Baina <strong>Puntua<\/strong> magazinak badauka erakarmena, trenean, autobusean edo sofan tartetxo bat hartuta irakurtzera eramaten zaituena: freskotasuna. I\u00f1aki Iturberen diseinuak eta eskuan erraz erabiltzeko formatu txikiak ere lagutzen dute horretan. Eta, esango nuke, irakurle gazteei erakargarria egingo zaiela <strong>Puntua<\/strong>. Artikulu gehientsuenak laburrak dira, gertuko estiloan idatziak, gai freskoak\u2026 Paperean izan arren, sareko estilo arin eta erraz horretatik edaten du eta horregatik uste dut irakurle berriak, gazteak, erakartzeko produktua dela. Eta, aizue, ez hain gazteok ere merezi genuen era honetako magazina! Uste dut <em>Goiena<\/em>koek orain ere asmatu dutela. Zorionak!<\/p>\n<p><span style=\"color: #0000ff\"><strong>Aurrera begirako erronka<\/strong><\/span><br \/>\nEtorriko ei da <strong>Puntua<\/strong>ren tableterako bertsioa. Ederra izango da hori ere, edizio digitaleko aldizkarigintzan, tabletetarako edizioetan, itzelezko diseinu ederrak egiten baitira gaur egun. Horretarako, baina, harpideak ere beharko ditu <strong>Puntua<\/strong>k. 50\u20ac\/urtean. Horixe da kostatzen dena etxeko buzoian jasotzea. Nahi duenak beraz, sakatu <a href=\"http:\/\/goiena.eus\/debagoiena\/1421321637875\">puntua<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Digitalaren garaian, murrizketen sasoian eta geroz eta gutxiago irakurtzen dela dioten honetan, badugu euskaraz aldizkari berri bat. Tamainaz erosoa, bistarako ederra eta edukiz freskoa. Herri prentsatik sortua, baina eskualdearen mugak gainditzeko jaioa. Ez, ez dut neregain hartu Puntuaren marketin kanpaina. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2015\/01\/18\/puntua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[429],"tags":[6,12,101,470],"class_list":["post-951","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kazetaritza-2","tag-euskara","tag-goiena","tag-komunikabideak","tag-puntua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/951","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=951"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/951\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":955,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/951\/revisions\/955"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=951"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=951"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=951"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}