{"id":45,"date":"2010-11-12T13:31:45","date_gmt":"2010-11-12T12:31:45","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/goiena-komunitate-multifuntzionala"},"modified":"2015-01-27T20:05:21","modified_gmt":"2015-01-27T19:05:21","slug":"goiena-komunitate-multifuntzionala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2010\/11\/12\/goiena-komunitate-multifuntzionala\/","title":{"rendered":"Goiena, komunitate multifuntzionala"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\">Hamar urte joan<br \/>\ndira! Atzo hainbati gogorarazi nien, Mikel Irizarrek esan zigula orain dela 10<br \/>\nurte &#8220;kazetari multifunzionalak&#8221; izango zirela Goienakoak. Orduko<br \/>\nlangileetako batzuei &#8220;susto&#8221; aurpegia geratu zitzaigun, zer zen<br \/>\nasmatu ezinda. Atzokoa ikusita, ordea, bidea ondo ikasi dela azpimarratu behar<br \/>\ndut. Lankide ohiak Goiena berriaren lehenengo zenbakia amaitzen ari ziren Amaia<br \/>\nantzokiko hallean; Goiena TBkoak, berriz, <i>fotokolean<\/i> elkarrizketak<br \/>\negiten, Arrasate Irratia zuzenean saioa emititzen eta Interneten ere ekitaldi<br \/>\nguztia jarraitzeko aukeran lanean besteak. &#8220;Multifuntzionalak&#8221;;<br \/>\nItxaro Zubillagak esan zidan moduan, ondo ikasi genuen hura. Eta, Amaian hitza<br \/>\nhartu zutenetakoei entzunda ere, Debagoiendarren artean batetik, eta<br \/>\nerakundeetako ordezkarien artean bestetik, zabaldu da mezua, egin du bidea<br \/>\nproiektuak eta arrakasta izan du &#8220;komunitateak&#8221;.<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Zer litzateke<br \/>\neuskarazko komunikabideen sektorea Goiena modukoak balira eskualde guztietan?<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Bere egunean<br \/>\nbazegoen Goienaren asmoaren atzetik, eredua zabaltzearen esperantza. Eredua<br \/>\nbeste eskualde batzuek ere bere egin zezatela. Goiena, baina, Debagoienean<br \/>\ngeratu zen; saiakera bat izan zen Durangaldean Anbotorekin, baina ez da osatu<br \/>\nkomunitate gisa. \u201cGoienak lortu du eskualdeko herrien arteko harremanak sendotzea,<br \/>\neuskaraz informatzea normal-normala izatea, komunitate handi bat izatera heldu<br \/>\nda\u201d, esan zuen Estepelan Plazaola Goienako Mr. President-ek.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gipuzkoako kultura<br \/>\ndiputatu Maria Jesus Aranburuk esan zuen \u201cezinbestekoa dela eguneratuta egotea,<br \/>\nbaina zertarako jakitea ere garrantzitsua da\u201d. Eta Goienak badaki, Goiena<br \/>\nproiektura orain hamar urte batu zirenek jarri zuten giza baliabideak eta talde<br \/>\nesfortzuak, argi zuela zertarako zen bazekitela: eguneratu egin ziren orduan<br \/>\nDebagoieneko herriz herriko komunikabideak, eguneratu egin zen komunikatzeko<br \/>\nmodua eta eguneratu egin ginen guztiak, baita herritarrak ere, informazio<br \/>\nhartzaile eta informazioaren protagonista gisa. Eta hori dena, euskaraz, gure<br \/>\nhizkuntzan. \u201cEuskara gure hizkuntza da eta egon nahi dugun guztietan egongo da<br \/>\neuskara\u201d, esan zuen Aranburu andereak eta beste hedabideek ere ispilu honetan<br \/>\nbegiratu beharko luketela ere.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Garrantzitsua da<br \/>\nerakundeek ere era horretako egitasmoak babestea. Debagoieneko Udalak<br \/>\nhasieratik inplikatu ziren Goienan, bazkide dira. Lourdes Auzmendi Hizkuntza<br \/>\nPolitikarako sailburuordea ere Amaia izan zen atzo. \u201cInteresarekin jarraitzen<br \/>\ndu Sailak hau guztia, euskararen aurrerapausoetan guztiz garrantzitsua delako\u201d,<br \/>\nadierazi zuen Auzmendi andereak. \u201cHizkuntzaren erabileran bete-betean asmatu<br \/>\nduzue, zuzentasuna zaindu, baina baita ere tokiko \u00f1abardurak mantentzen<br \/>\ndituzuelako\u201d, gehitu zuen.<\/span><span lang=\"EU\"> Hizkuntza<br \/>\nPolitikarako sailburuordetzaren 2011ko aurrekontuak 1,6 milioi gutxiago izango<br \/>\nditu. <\/span><span lang=\"EU\">Espero dezagun, benetakoa izatea \u201cinteresarekin jarraitzearena\u201d,<br \/>\nkomunitateak, euskal komunitateak, era horretako proiektuak behar-beharrezkoak<br \/>\ndituelako eta, HPSkren aurrekontuaren murrizketak kalterik ez eragitea Komunitatean, beste erakundeen kasuan gertatu den moduan<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamar urte joan dira! Atzo hainbati gogorarazi nien, Mikel Irizarrek esan zigula orain dela 10 urte &#8220;kazetari multifunzionalak&#8221; izango zirela Goienakoak. Orduko langileetako batzuei &#8220;susto&#8221; aurpegia geratu zitzaigun, zer zen asmatu ezinda. Atzokoa ikusita, ordea, bidea ondo ikasi dela azpimarratu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2010\/11\/12\/goiena-komunitate-multifuntzionala\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[475,429],"tags":[12],"class_list":["post-45","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ispiluari-begira","category-kazetaritza-2","tag-goiena"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=45"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1048,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45\/revisions\/1048"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=45"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=45"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}