{"id":41,"date":"2012-02-06T09:57:41","date_gmt":"2012-02-06T08:57:41","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/zer-egin-dezaket-nik-berradiskidetzearen-bidean"},"modified":"2015-01-27T20:04:35","modified_gmt":"2015-01-27T19:04:35","slug":"zer-egin-dezaket-nik-berradiskidetzearen-bidean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/02\/06\/zer-egin-dezaket-nik-berradiskidetzearen-bidean\/","title":{"rendered":"Zer egin dezaket nik berradiskidetzearen bidean?"},"content":{"rendered":"<p>\n<a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/8432880@N07\/6828601989\/\" title=\"lokarri-openspace por marijodeo, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm8.staticflickr.com\/7014\/6828601989_be6f1dc9db.jpg\" alt=\"lokarri-openspace\" width=\"500\" height=\"374\"><\/a><\/p>\n<p>Are gehiago, zerbait<br \/>\negin beharra ote daukat? Horixe buruan izan nintzen abenduan<br \/>\nBerradiskidetze sozialerako gune irekian. Lokarrik antolatu zuen BECen<br \/>\neta 200 bat lagun egon ginen han, goizetik eguerdira bitartean. Egia<br \/>\nesateko ez nekien oso ondo zertara nindoan, baina sentsazioa izan nuen<br \/>\nhara elkartuko ginen guztiok bat gentozela herri honetan berradiskidetze<br \/>\n prozesuan gutariko bakoitzak inplikatu beharra duela. <\/p>\n<p>Metodologia berezia izan zen eztabaida egiteko Lokarrikoek aukeratu<br \/>\nzutena: <i>open space<\/i> deitu zuten. Lehenengo eztabaida gaiak proposatu<br \/>\nzituen jendeak, gero eta eztabaidagai gustukoenaren arabera taldeka<br \/>\nbanatu ginen eta amaieran konklusioak atera eta post it banatan eskegita<br \/>\n laga genituen esaldi bana arbelean. Asmoa zen eztabaida taldeetan zehar<br \/>\n mugitzea, entzutea, parte-hartzea. Bitxia izan zen metodologia, eta<br \/>\njarraipena eman behar zaiola uste dut; era horretako \u201ckedada\u201d gehiago<br \/>\nbehar ditugula uste dut. Ze, elkarbizitza, biktimak, giza eskubideak,<br \/>\nbiktimarioak, barkamena, errekonozimendua\u2026 gutxiago edo gehiago, guztien<br \/>\n ahoetatik atera ziren berbak izan ziren, baina susmoa daukat abiapuntua<br \/>\n adostu beharra dugula aurrera egiteko; izan ere, berradiskidetze horrek<br \/>\n zer esan nahi duen ba ote dakigu? Gutariko bakoitzak berradiskidetze<br \/>\nprozesu horretan zer ekarpen egin dezakegu?<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.blogbaketik.org\/eu\/category\/reconciliacion-5-propuestas\/\">Baketik-ek esaterako \u201cBerradiskidetzeari buruzko 2012 indarguneak: bost<br \/>\nproposamen\u201d aurkeztu ditu<\/a>. Eta, bizikidetzaren berradiskidetze-prozesu<br \/>\nbat bultzatzeko gogoeta horretan aipatzen diren bost proposamenetako bat<br \/>\n Gizarte zibilaren eremuan lan egitea da. Dioetenez, \u201cdesberdinen arteko<br \/>\n elkarrizketa-, topagune- eta formazio-eremuak sortzea proposatzea etika<br \/>\n erreferentzia izango duen eremua partekatzeko\u201d. <\/p>\n<p>Bada, ados nago horrekin: berradiskidetzea, azken baten, elkarbizitza<br \/>\nera normalizatuan egin ahal izatea delako. Eta, horretarako, gizarte<br \/>\nzibilari antolatzea dagokigu. Elkarrekin bizi besterik ez dugunez, ahal<br \/>\ndela, elkarri errespetatuz egin dezagun. Horregatik, garrantzitsua<br \/>\nderitzot era horretako ekimenetan parte hartzea. Gizartea beti joaten<br \/>\ndelako gobernuen, erakundeen, alderdi politikoen, aurretik eta kasu<br \/>\nhonetan ere, eta politikoki akordioak lortzea gehiegi kostatzen denez,<br \/>\nherritarron arteko elkarbizitzarako akordioa adostu behar dugula uste<br \/>\ndut. Berradiskidetzea eremu sozialean kokatzen delako, maila<br \/>\npertsonalean eta hor, barka eskaerak ere erabaki pertsonalak direnez,<br \/>\ndagokionean etorriko dira, baina, landu egin behar dira horretarako<br \/>\negoera egokiak eta bai Lokarrik zein Baketikek jorratzen dituzten<br \/>\nekimenek lagungarriak izango zaizkigu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Are gehiago, zerbait egin beharra ote daukat? Horixe buruan izan nintzen abenduan Berradiskidetze sozialerako gune irekian. Lokarrik antolatu zuen BECen eta 200 bat lagun egon ginen han, goizetik eguerdira bitartean. Egia esateko ez nekien oso ondo zertara nindoan, baina sentsazioa &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/02\/06\/zer-egin-dezaket-nik-berradiskidetzearen-bidean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[432],"tags":[93,91,89],"class_list":["post-41","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-politika-2","tag-bakegintza","tag-baketik","tag-lokarri"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=41"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1044,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41\/revisions\/1044"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=41"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=41"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=41"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}