{"id":35,"date":"2012-06-19T13:07:30","date_gmt":"2012-06-19T12:07:30","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/zenbakien-magian-erortzear-ez-da-posible"},"modified":"2016-11-14T14:24:57","modified_gmt":"2016-11-14T13:24:57","slug":"zenbakien-magian-erortzear-ez-da-posible","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/06\/19\/zenbakien-magian-erortzear-ez-da-posible\/","title":{"rendered":"Zenbakien magian erortzear; ez da posible!"},"content":{"rendered":"<p>Iturria: Irekia &#8211; Eusko Jaurlaritza<\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Curso de Periodismo de Datos izenarekin<br \/>\nJaurlaritzak antolatutako saio baten izan nintzen atzo arratsaldean,<br \/>\nLehendakaritzan. Gaia nondik nora zihoan susmoa banuen arren, ez nekien zehazki zertara nindoan; baina, nire sorpresarako \u2013oraindik harrituta nago!\u2013, oso gustura egon nintzen eta onena da administrazioa eskuzabalagoa balitz datuak publikatzeko orduan, askoz ere lan interesgarriagoak egiteko eta argitaratzeko aukera izango genukeela herritar guztiok. Egia esateko, irakasten aritu zen tipak, <a href=\"http:\/\/www.irekia.euskadi.net\/es\/web_tv\/3548-irekia-organiza-curso-sobre-periodismo-datos-del-junio?t=1\">Mar Cabra<\/a> (@cabralens) izeneko neska gazte eta estusiastak, zeresan handia izan zuen nire inpresio positiboan. Erabat maitemindua dago datu-kazetaritzarekin eta hala transmititu zigun hasiera hasieratik eta 21:15ak bitartean. Zenbakiak sekula ez zaizkit erakargarriak izan; baliteke matematiketan oso txarra izan naizelako beti. Baina atzo hantxe aritu nintzen <a href=\"http:\/\/code.google.com\/p\/google-refine\/wiki\/Downloads?tm=2\">Google Refine <\/a>zer den eta nola funtzionatzen duen saltseatzen eta trasteatzen. Behin datuak eskuan horien irakurketa errazteko tresnak dira atzo ikusi genituenak, baina arazoa lehenago hasten da: datuen eskuratzean. Hortxe daukate <a href=\"http:\/\/www.civio.es\/\">Civio<\/a>koek beste erronkatako bat:<a href=\"http:\/\/www.tuderechoasaber.es\/es\/blog#1339405496\"> gardentasuneko legea<\/a> onar dezala Espainiako gobernuak. Izan ere, gobernuak esan duenez, \u201ckasu egin<br \/>\ndie\u201d jasotako ekarpenei, baina badago <a href=\"http:\/\/www.tuderechoasaber.es\/es\/help\/borrador_transparencia\">artikulu zehatz batzuk<\/a>,<br \/>\ngardentasuna mugatzera datorrena, eta hori ez dute aldatu eta ez dirudi<br \/>\nhorretarako asmorik dagoenik.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Hala ere, 2009an Bartzelonan egon nintzeneko<br \/>\nsentsazio berberarekin atera nintzen kurtsotik: tresnak ezagutuz gero,<br \/>\ninformazioa sailkatzea eta horiek ondo komunikatzea da ikasi behar duguna eta horretan aritzen denari hain era positiboan entzuteak krisiaren grisari<br \/>\nbestelako kolore bat, edo gutxienez tonalidade bat, ematen dio. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Udaldi luzea izango dudanez aurten, gaian gehiago sakontzeko astia hartuko dut.Datorren ostegunean sakontze saio bat egingo<br \/>\ndute Bilbon; horra ezingo naiz joan, baina uztailean udako ikastaroan izena<br \/>\nemana daukat, gehiago ikasteko asmoarekin. Bitartean atzo lehenengoz ikusi nituen tresnekin jolasten jarraituko dut, benetan interesgarria iruditu baitzait.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iturria: Irekia &#8211; Eusko Jaurlaritza Curso de Periodismo de Datos izenarekin Jaurlaritzak antolatutako saio baten izan nintzen atzo arratsaldean, Lehendakaritzan. Gaia nondik nora zihoan susmoa banuen arren, ez nekien zehazki zertara nindoan; baina, nire sorpresarako \u2013oraindik harrituta nago!\u2013, oso gustura &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/06\/19\/zenbakien-magian-erortzear-ez-da-posible\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[429],"tags":[78,77,21,79],"class_list":["post-35","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kazetaritza-2","tag-ikastaroa","tag-informazioa","tag-internet","tag-kazetaritza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1511,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35\/revisions\/1511"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}