{"id":33,"date":"2012-07-05T18:01:47","date_gmt":"2012-07-05T17:01:47","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/hautagaiaren-ikusminaren-ondotik"},"modified":"2015-01-27T20:00:21","modified_gmt":"2015-01-27T19:00:21","slug":"hautagaiaren-ikusminaren-ondotik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/07\/05\/hautagaiaren-ikusminaren-ondotik\/","title":{"rendered":"Hautagaiaren ikusminaren ondotik"},"content":{"rendered":"<p>Hautagai grisen zale ote gara euskaldunak?<br \/>Horixe izan zen nire lehenengo pentsamendua.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/8432880@N07\/7508762756\/\" title=\"hautagaiak por marijodeo, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm9.staticflickr.com\/8162\/7508762756_8c75e7cef8_n.jpg\" alt=\"hautagaiak\" height=\"197\" width=\"320\"><\/a><\/p>\n<p>Dagoeneko ezagutzen ditugu lehendakari izateko hautagaiak, nahiz eta<br \/>\n lehendakaria Legebiltzarrak aukeratuko duen legebiltzarkide izateko<br \/>\naukeratuak aterako diren 75 lagunen artean. Hala ere, badakigu kanpainan<br \/>\n nortzuk arituko diren lan horretan. Errespetu guztiarekin, baina, nire<br \/>\nikuspegiko, grisa nagusitzen da lau handietan, hirutan bai behintzat: <b><br \/>\nUrkullu<\/b>, <b>Mintegi <\/b>eta <b>Lopez<\/b>. <b>Basagoiti<\/b>rena, beste &#8220;asunto&#8221; bat da.<br \/>\nJakina, hasierako inpresioaz bakarrik ari naiz, hau da, kamera aurrean<br \/>\nematen duten irudiaz; pertsonalki ez ditut ezagutzen; horregatik diot<br \/>\nhau &#8220;primera impresi\u00f3n&#8221; zera hori dela.<\/p>\n<div>\n<p>Baina hain justu irudiari sekulako garrantzia ematen diogun sasoian,<br \/>\n irudiak hainbeste garrantzia duen honetan, irudiaren kultura bizi<br \/>\ndugula kontuan izanik, eta twitterrari esker ere, mezu labur, azkar eta<br \/>\nbizietara ohitzen ari garen honetan,deigarria egin zait. bote prontoan hain gutxi<br \/>\nerakartzen duten hautagaiak aukeratu izana. Berriro diot, itxurari<br \/>\nbakarrik erreparatzen diodala, ez baititut ezagutzen.&nbsp;<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Horri bueltaka ari nintzela, ezagunen artean<br \/>\nkontsulta egitea otu zait; politikan ari ez direnen artean egin dut<br \/>\nkontsulta, kazetari, kultur arloko eragile, informatikari, irakasle,<br \/>\netxeko-andre&#8230; lan horietan ari direnei, alegia; herri honetan askotan<br \/>\nentzun dugun arren, dena dela politika, baina tira&#8230;<\/div>\n<div><\/div>\n<p>Kontsulta, jakina, ikusmin gehien sortu duen<br \/>\nhautagaira mugatu dut, hau da,&nbsp;EHBilduren hautagaira. Ze iritzi daukazu<br \/>\n&#8220;hautagaiaz&#8221;? Horixe izan da lagun eta ezagunetako batzuek erantzun duten&nbsp; galdera. Imajinatuko duzuen bezala, erantzunak ere laburrak izan<br \/>\ndira. Adjetiboetara mugatu direnak egon dira, edo asko jota pare bat<br \/>\nesaldi bota dizkidatenak. Atera dudan ondorio nagusia da: kanpaina<br \/>\narduradunaren ondoan irudi aholkulari bat beharko dela.<\/p>\n<div>\n<p>Esan barik doa inkestatxoak ez daukala inolako oinarri zientifikorik.<br \/>\nFribolitatea dela ere irudituko zaio bati baino gehiagori! Baina<br \/>\nbalekoa deritzot, hainbesteko ikusmina sortu duenez, jada, behin<br \/>\nbetiko hautagaia dela baieztatuta, jasotako iritzien bilduma<br \/>\nplazaratzea. Beti ere, argi lagata, bote prontoan egindako<br \/>\ninkesta dela eta iritziak ere halaxe bota dizkidatela (definizioetako bat errepikatua agertzen da, ez dudalako asmatu zein zerrendatan kokatu).<\/div>\n<p><\/p>\n<div><b>Negatiboa:<\/b><\/div>\n<div>Prebisiblea, gantxorik gabea, grisa.<br \/>\nFlojoa, kudeaketa gaitasunik ez, irudi zaharkitua. Flojoa, &#8220;egindako&#8221;<br \/>\nesaldi askokoa. Tertulietan ez bereziki brillantea, ez du destakatzen.<br \/>\nDisgustu handirik ez du eragiten, emozionatu ere ez. Kanpaina egiteko ona, baina lehendakari izateko&#8230;<\/p>\n<\/div>\n<div><\/div>\n<div><b>Positiboa<\/b>:<\/div>\n<div>Emakumea dela, intelektuala eta<br \/>\n elkarteetako buru legez esperientziaduna. Irekia, zaparradari eusteko<br \/>\nkapaza; EHBilduk gola sartu du hautagaiarekin. Azken urteetan aldendu<br \/>\nzaizkien batzuek hurreratzeko saiakera.&nbsp;Kanpaina egiteko ona, baina lehendakari izateko&#8230;<\/div>\n<div>Aldea dago beraz aldez aurretik hautagaia zertxobait ezagutzen zutenen eta batere ezagutzen ez zutenen artean.<\/div>\n<p>Iritziak eta kritikak, kasu honetan niri, jakina, onartzen dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hautagai grisen zale ote gara euskaldunak?Horixe izan zen nire lehenengo pentsamendua. Dagoeneko ezagutzen ditugu lehendakari izateko hautagaiak, nahiz eta lehendakaria Legebiltzarrak aukeratuko duen legebiltzarkide izateko aukeratuak aterako diren 75 lagunen artean. Hala ere, badakigu kanpainan nortzuk arituko diren lan horretan. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/07\/05\/hautagaiaren-ikusminaren-ondotik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[405,432],"tags":[4,72,71,73,70,3,69],"class_list":["post-33","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eusko-legebiltzarra","category-politika-2","tag-ehbildu","tag-hautagaia","tag-irudia","tag-lopez","tag-mintegi","tag-politika","tag-urkullu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1036,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33\/revisions\/1036"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}