{"id":30,"date":"2012-09-17T22:04:36","date_gmt":"2012-09-17T21:04:36","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/lekuz-kanpo-sentiarazten-nauten-lekuetako-baten-izan-naiz"},"modified":"2015-01-27T19:59:45","modified_gmt":"2015-01-27T18:59:45","slug":"lekuz-kanpo-sentiarazten-nauten-lekuetako-baten-izan-naiz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/09\/17\/lekuz-kanpo-sentiarazten-nauten-lekuetako-baten-izan-naiz\/","title":{"rendered":"Lekuz kanpo sentiarazten nauten lekuetako baten izan naiz"},"content":{"rendered":"<p>Izan badira lekuz kanpo sentiarazten nauten lekuak. Gaur, esaterako,<br \/>\nsentsazio horixe izan dut Leioako campusean. 21 urte joan dira<br \/>\nlehenengoz joan nintzela. Gogoan daukat orduan ere antzera egon<br \/>\nnintzela; batera eta bestera begira, eraikin erraldoi eta zuloz beteriko<br \/>\n haiekin harrituta, txundituta, flipatuta.<\/p>\n<p>Gaur goizean ere antzera<br \/>\nibili naiz handik. Eraikinak handiagoak dira orain, gehiago dira<br \/>\ngainera, eta izango dira, zeren gruak nonahi ziren eta obretako kamioiak<br \/>\n lurra ateratzen zebiltzan geratu barik eta aparkaleku bila jende mordoa<br \/>\n bueltaka eta gazteak han eta hemen, fakultatera iritsi bitartean<br \/>\nguztiak gazteleraz&#8230;<\/p>\n<p>Lekuz kanpo sentiarazten nauten leku<br \/>\nhorietan betiko galdera egiten dut golkorako. Alegia, igarri ote didate<br \/>\n&#8220;lekuzkanpo&#8221; hori? Berehala jarreraz aldatzera derrigortzen dut nire<br \/>\nburua eta oinkadak sendoago eman ohi ditut, nora noan jakingo banu<br \/>\nbezala-edo. Defentsarako teknika sinplea da, baina sentsazio kantsagarri<br \/>\n hori gainetik kentzeko balio izaten dit, gutxienez.<\/p>\n<p>Gaur, baina,<br \/>\n kosta egin zait lekuzkanpo sentsazioa disimulatzea. Hasteko, galduta<br \/>\nibili naiz eraikin artean, autoa, holako batean, aparkatzea lortu<br \/>\ndudanean. Fakultatera sartzen asmatu dudanean, atzeko atetik,<br \/>\nprintzipalera bidea ez dudalako asmatu, pasillo estu eta luzeek<br \/>\nklaustrofobia sentsazioa eragin didate. Eskerrak aurpegi ezagun bat<br \/>\ntopatu dudan laster eta gidari izan dudan bertan egon naizen denboran.<\/p>\n<p>Baina,<br \/>\n ateratzerakoan ere, gauza bera sentitu dut berriro: lekuzkanpo<br \/>\nnengoela. Unibertsitateek imajinario kolektiboan (eta ipar ameriketako<br \/>\nserie eta filmeei esker) izaten duten &#8220;ohiko&#8221; itxura ez dauka Leioako<br \/>\ncampusak. Esan nahi dut ez dela jende grisa, isila, gorbataduna, handik<br \/>\ndabilena eta eraikinak ere berriak, modernoak, dira. Baina handia<br \/>\niruditu zait espazio hori guztia; berdegune gehienak eraikinez estali<br \/>\nbadituzte ere, zonaldeak itzela izaten segitzen du eta ni txikia sentitu<br \/>\n naiz, oso txikia, galduta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Izan badira lekuz kanpo sentiarazten nauten lekuak. Gaur, esaterako, sentsazio horixe izan dut Leioako campusean. 21 urte joan dira lehenengoz joan nintzela. Gogoan daukat orduan ere antzera egon nintzela; batera eta bestera begira, eraikin erraldoi eta zuloz beteriko haiekin harrituta, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2012\/09\/17\/lekuz-kanpo-sentiarazten-nauten-lekuetako-baten-izan-naiz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[475],"tags":[63,46],"class_list":["post-30","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ispiluari-begira","tag-sentsazioak","tag-unibertsitatea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1033,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions\/1033"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}