{"id":277,"date":"2005-09-15T11:24:15","date_gmt":"2005-09-15T11:24:15","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/4"},"modified":"2005-09-15T11:24:15","modified_gmt":"2005-09-15T11:24:15","slug":"karra-elejalde-airbag-filmaren-bigarren-zatia-idazten-ari-naiz-eta-hori-primizia-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/09\/15\/karra-elejalde-airbag-filmaren-bigarren-zatia-idazten-ari-naiz-eta-hori-primizia-da\/","title":{"rendered":"Karra Elejalde: &#8220;Airbag filmaren bigarren zatia idazten ari naiz, eta hori primizia da!&#8221;"},"content":{"rendered":"<h3> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/KarraElejalde.jpg\" class=\"left\" \/><\/h3>\n<p>  <strong>Zure biografia guztietan arabarra, Gasteizkoa, zarela esaten da. Zein da Gatzagarekin duzun hartu-emana?<\/strong><\/p>\n<p>Karra, Karlos, Karramarro Elejalde, gatzagarra izanik, bere herriko jaietan izan da asteburuan. <em>Torapia<\/em>, bere azkeneko filma, erakustera etorri zen egubakoitzean. Aurretik gurekin egoteko astia ere hartu zuen eta baita hainbestetan egiten dituen baieztapen bero-zoroak egiteko ere. Hamalau urte izan arte Gatzagan bizi izan zela kontatu zigun, eta hilaren 23an Ermuan izango dela <em>La kabra y miss yoes<\/em> antzezlana aurkezten. Alaba Bartzelonan dauka, eta horregatik, han bizi da.<\/p>\n<p>Niri, Zubizarretari eta beste hainbesteri gertatu zaigu hori. Gasteiztik oso gertu eta Donostiatik oso urruti dauden herrietakoak gara eta gure amak, erditzera, Gasteizera joan behar izan zuen. Dena dela, 14 urte izan nituen arte Gatzagan bizi izan nintzen, nire haurtzaroa nerabezaroa eta pubertatea hemen bizi izan nituen; orduko oroitzapen asko ditut. <\/p>\n<p>Bestalde, ostalaritza eta ikuskizun munduan \u0096aktoreei sasoi baten egiten zizkiguten kontratuak toreatzaile eta menpekoei egiten zitzaizkienak ziren\u0096 hainbeste denbora egin izan arren, Gatzagan esaterako, ez dut sekula ikuskizunik egin; zinerik ere ez dut ikusi inoiz hemen. Hortaz, eta jaietan, zerbait egiteko proposatu zidatenean asko poztu nintzen. Landan ginela proposatu zidaten eta nire azkeneko filma ekartzea erabaki nuen. Hala ere, ez nuke hemerotekan &#8220;zinea Gatzagara ekarri zuen leloa legez&#8221; agertu nahi, baina aitortu behar dut gauza ederra iruditzen zaidala zinea kalean erakustea, hemen, Gatzagan.<\/p>\n<p><strong>Urtebete pasatxo da<\/strong> <em>Torapia<\/em> <strong>filma estreinatu zenuela eta orduan aitortu zenuen beldur pixka bat bazenuela jendearen erantzunarekin, &#8220;astakeria&#8221; bat bailitzan hartzeko arriskua bazegoelako.<\/strong><\/p>\n<p>Ez zen beldur kontua. Ridley Scottek esaterako, <em>Blade Runner<\/em> egin zuen, baina gero <em>Allien<\/em> egin zuen. Eta zuk berriz lehenengo <em>Airbag<\/em> egiten duzu, gero *A\u00f1o Mariano<em> eta hurrengoak ere ildo bera jarraitu behar duela uste izaten du jendeak. Zergatik ezin duzu zerikusirik ez duen zerbait egin? Horixe zen nire kezka. <\/em>Torapia*n autore-zinera itzuli nahi izan nuen; Berlanga eran izan barik, Bu\u00f1uel eran: super 16an errodatzen, granoduna, itsusikeriari kultoa\u0085 Baina produktoreek saldu egin nahi izaten dute. Hori dela eta, <em>Airbag<\/em> eta *A\u00f1o Mariano*ren hurrengoa dela esaten aritu dira eta ni, berriz, kontrakoa azaltzen. Film mamitsu, baina ez hain grafikoa egin gura izan dut.<\/p>\n<p><strong>Nori egingo zenioke<\/strong> <em>Torapia<\/em> <strong>?<\/strong><\/p>\n<p><em>Torapia<\/em> egiten hasi nintzenean PP zegoen Espainiako gobernuan eta amaitu genuenerako, berriz, PSOE iritsi zen gobernura. Bata zein bestearendako Espainiako bandera bera da, ereserki nazionala bera da\u0085 Baina nire filman Espainiako gobernuko ministroak PPkoa izan edo PSOEkoa izan konnotazio desberdinak ditu. Egia da nahiago dudala PP egon ordez PSOE egotea gobernuan, baina filmari ez zitzaion batere ondo etorri aldaketa hori.<br \/>\nDena dela, potroetaraino nengoen &#8220;Espa\u00f1a va bien&#8221; hura entzuteaz. Hori horrela bazen, norbaitek psikiatrarengana joan beharra zuela pentsatu genuen \u0096edo hori edo tripi bana jan beste guztiok\u0096. Hortaz, kontuan izanik beti izan naizela auzi galduen defendatzaile sutsua, umorea erabiltzea erabaki nuen. Umorea subertsio bide paregabea da eta ni ez banaiz zerbaiten alde eta norbaiten kontra jartzen ez naiz konforme egoten. <\/p>\n<p><strong>Def Con Dos taldeak PP gobernuan egon zen bitartean laga egin zion taulara igotzeari. PSOE dagoenetik diskoa kaleratu dute PPren gobernua salatzen eta kontzertuak egiten ari dira.<\/strong><\/p>\n<p>Begira, gogoan daukat, behinola proposatu nuela, goazen denok portugaldar egitera. <em>Portugaleko zinema berria<\/em> esango dute hor zehar: Julio Medem, Galparsoro, Alex de la Iglesia, Juanma Bajo Ulloa, Enrique Urbizu, Gorka Aginagalde, Karra Elejalde, Unax Ugalde \u0096alde guztiak\u0096\u0085 eta denok portugaldarrak edo somaliarrak egingo gara. Azken baten inor ez da profeta bere aberrian. Ni neuk Bartzelonara joan beharra izan nuen!<\/p>\n<p><strong>Horren haritik, badakizu Donostiako Zinemaldian bi euskal film estreinatuko direla aurten?<\/strong><\/p>\n<p>Ez dugu gurea baloratzen. Gurearen oso abertzaleak izan arren, kanpotik datorrena beti  hobea dela uste izaten dugu. Nik hemendik alde egin behar izan nuen lan egiteko. Hemen anarkista bat baino ez nintzen, komunista izan ondoren eta abertzalea ez izateagatik, anarkista egin nintzen.<\/p>\n<p><strong>Hortaz, Donostiako zinemaldira joateko asmorik?<\/strong><\/p>\n<p>Ez. Bartzelonan bizi naiz, nire alaba han daukat eta <em>Airbag<\/em> filmaren bigarren zatia idazten ari naiz \u0096eta hori primizia bat da! (barreak). Javier Rebolloren Locos por el sexo filma amaitu berri dut eta bakarrizketarekin ere banabil. Tarteka idatzi egiten dut eta telebistarako eskaintzaren bat ere izan dut. Hortaz, geratu barik nabil.<\/p>\n<p><strong>Eta Ermura etorriko zara laster<\/strong> <em>La Kabra y miss yoes<\/em> <strong>antzeztera. Zer da hori izenburu horrekin?<\/strong><\/p>\n<p>Irailaren 23an Ermuan eta 24an Elorrion izango gara. Ni psikiatrak, auzoko katekesi taldekoek, Sor Bego\u00f1a Arrizabalagak eta birgizarteratzen laguntzen didaten guztiek diote guztiok ditugula &#8220;ni&#8221; mordoa. Ez da ni bera amorantearekin dagoena eta emaztearekin dagoena, esaterako. Karramarro da ni eta beste hamazazpi pertsona, eta zentzu horretan <em>La Kabra y miss yoes<\/em> litzateke La Kabra eta taula gainera ateratzen diren hogeitaka pertsonaia. <em>Etc, Etc,<\/em> bakarrizketa haren enegarren bertsioa da. Gauza berriak ditu.<\/p>\n<p><strong>Ni gehiago ditu, hortaz?<\/strong><br \/>\nEz, ze orduan zu asko ziren eta orain, berriz, ni asko dira. Hala ere, jendeari  harridura sortzen dion izenburua da.<\/p>\n<p><strong>Hogeitaka film egin dituzu eta aurretik hainbeste telebista saio eta antzerki lan egindakoa zara. Aukeratzerik bai?<\/strong><\/p>\n<p>Askotan galdetu didate hori eta argi daukat: antzerkia maila goreneko interpretazio ariketa da, beti. Ekonomikoki zinea errentagarria da, jakina, eta ez dizu antzerkiak besteko zorroztasunik eskatzen interpretazioan. Telebistak, berriz, medioaren dinamikagatik-edo, ez dizu perfekziora iristen lagatzen.<br \/>\nHortaz, zorroztasun aldetik antzerkia, zinea, telebista jarriko nituzke zerrendan eta ekonomikoki, telebista, zinea, antzerkia.<br \/>\nNire kasuan, ordea, zinea jarriko nuke lehenengo, lanik gehienak hortxe egin ditudalako eta denetariko pertsonaiak garatzeko aukera eman didalako.<\/p>\n<p><strong>Zinean pertsonaia marginalak egitetik<\/strong> \u0096*Salto al vac\u00edo*- <strong>filman drogazalea, polizia ustela<\/strong> *D\u00edas contados* <strong>filman eta psikopata<\/strong> <em>La madre muerta<\/em> **filman\u0096 zoro imajinaezinarena egitera.*<em> <\/em>Karramarro* <strong>gaiztorik ikusiko dugu berriz?<\/strong><\/p>\n<p>Hain justu alderantziz dela esango nuke. Zinean hasi aurretik antzerkian talde lanak egiten aritu nintzen hamar urtez eta gure lanak aldarrikatzaile eta borrokatzaileak ziren, baina alderdi komiko batetik landuta. Bajo Ulloak La madre muertako pertsonaia nagusiaren lana eman zidanean, munduari eta neuri erakutsi zigun gai nintzela bestelako paperak egiteko, inork ez lukeenean nire alde egingo gauza serio bat egiteko.<br \/>\nAldiz, lan hura egin ostean, inork ez zuen imajinatzen gai izango nintzenik komedia egiteko. Azkenean, bi urte pasatzen badituzu komedia lanak egiten, jendeak uste izaten du ezin duzula bestelakorik egin eta jakina, hori ez da horrela. Nik neuk erakutsi dut, baina aldioro erakusten aritu beharra izaten duzu zinean.<\/p>\n<p><strong>Orduan zer, ikusiko dugu Karra gaizto eta gogor gehiago?<\/strong><\/p>\n<p>Bai horixe! Jakina, dantzan segurutik ez, batetik ez zaidalako horrelakorik egitea gustatzen, baina zaldian ibiltzen ikasi behar badut, egingo dut. Hala ere, zintzo esateko, antzezpenzale borrokatua naiz eta beste batzuen azalean sartzea atsegin dut, neurea dela jakinda. Zorroztasun bera ematen diet komedia zein bestelako lanei.<\/p>\n<p><strong>Ikusi duzun azkeneko filma?<\/strong><\/p>\n<p><em>Sin City<\/em>. Benetan berezia iruditu zitzaidan. Tarantino-Robert Rodriguez binomioak oso ondo funtzionatu izan du beti; bi ganberro dira. Euskaldunak izan beharko lirateke.<\/p>\n<p><strong>Eta ze film gomendatuko zenieke gure irakurleei?<\/strong><br \/>\nBadago bene-benetan deigarria iruditu zitzaidan filma bat: Kubricken <em>Senderos de Gloria<\/em>. Antimilitarismoaren auzia plazaratzen du, alde bikoitz batetik. Aliatuen aldetik aurkezten du antimilitarismoa. Zuri-beltzean da pelikula eta zoragarria da. Ikusi behar den filma da, antibelizista bazara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zure biografia guztietan arabarra, Gasteizkoa, zarela esaten da. Zein da Gatzagarekin duzun hartu-emana? Karra, Karlos, Karramarro Elejalde, gatzagarra izanik, bere herriko jaietan izan da asteburuan. Torapia, bere azkeneko filma, erakustera etorri zen egubakoitzean. Aurretik gurekin egoteko astia ere hartu zuen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/09\/15\/karra-elejalde-airbag-filmaren-bigarren-zatia-idazten-ari-naiz-eta-hori-primizia-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[282],"class_list":["post-277","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-naufragioaren-hondarrak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/277","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=277"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/277\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=277"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=277"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=277"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}