{"id":273,"date":"2005-09-26T07:48:01","date_gmt":"2005-09-26T07:48:01","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/8"},"modified":"2005-09-26T07:48:01","modified_gmt":"2005-09-26T07:48:01","slug":"euskaraz-ari-ditxun-eta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/09\/26\/euskaraz-ari-ditxun-eta\/","title":{"rendered":"Euskaraz ari ditxun-eta!"},"content":{"rendered":"<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/etxebeste.jpg\" class=\"right\" \/><\/p>\n<p>Joan zen zapatuan Amaia Antzokian izan nintzen, <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1127470717\"><em>Aupa Etxebeste!<\/em><\/a> filma ikusten. Hasierako inpresioa, uste baino jende gutxiago dago, izan zen; baina, begira hasita bergararra, bergararra, bergararra\u0085 <em>Kixi<\/em>ren bizilagunak ziren hara elkartu ginenen artean nagusi. Hori ere igarri zen pelikulan zehar herritarrak agertzen zirenean; zurrumurruak, barreak\u0085<br \/>\nFilmaren amaieran ere honelakoak: &#8220;Zer, ikusi zara? Ta\u0085 Ondo?&#8221;.<\/p>\n<p>Argazkia <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/edu\">Edu Mendibil<\/a> lankideak atera zuen Donostiako Zinemaldian, filma estreinatu zen egunean.<br \/>\nOsteko jaialdiko argazkiak ere ikusi nitune, baina\u0085 Horrek berak publikatu ditzala!  Etxebestetarren istorioa, historia txikia da, etxekoa. Pelikula ere ez da handikerietan ibiltzen; hasiera baten gainera, motel samarra iruditu zitzaidan. Telmo Esnal eta Asier Altunak, egindako hamaika mila elkarrizketa horietako  baten ere (domekan Euskadi Irratiko <em>Bitakora<\/em>n entzun nituen) azaldu dute filmaren hasierako erritmo eta iluntasuna etxebestetarren animuen isla dela. Baliteke, baina hala ere, erritmoa ez da hasieratik espero nuena eta lehenengo ordu laurdenean-edo, zerbaiten zain moduan egon nintzen pelikula ikusten.<\/p>\n<p>Aldiz, etxean geratu behar dutenek besterik ezin dutela egin barneratzen dutenean Javi Pezen musikak beste giro bat ematen dio filmari eta Javi Agirreren argiztapena ere piztu egiten da. Handik aurrerako minutuetan sarriago entzun genituen, baita neureak ere, irribarre eta barre algarak.<\/p>\n<p><strong>Euskaraz, aspaldiko partez<\/strong><\/p>\n<p>Horixe izan du Aupa Etxebestek ere bere alde. Aspaldiko partez, hamahiru urte, euskaraz egin den filma bakarra izan dela.<\/p>\n<p>Zapatuko bertsioa euskaraz izan zen eta azpitituluak gaztelaniaz zituen. Aizue, euskaraz zen arren, <a href=\"http:\/\/cinemexicano.mty.itesm.mx\/estrellas\/diego_luna.html\">Diego Luna<\/a> mexikarraren filmak ikusten ditudanean legez, aho zabalik, belarriak tente eta aditu guran (baina ezin) egon nintzen. Patrizio Etxebeste ari da tabernan, txiste edo pasadizo bat kontatzen. Eztakit zein pikadorek egindako aza\u00f1aren bat. Baina, ezin! Ezin ulertu zer esaten ari den! Hortaz, irakurtzen hasi nintzen!<br \/>\nBai, bai, aitortzen dut, euskarazko filmaren gaztelaniazko azpitituluak irakurtzen hasi nintzen.<br \/>\nLehenengo bi minutuak bakarrik izan ziren, lasai. Berehala esan nion nire buruari: &#8220;Zertan ari haiz, baina\u0085Euskaraz ari ditxun-eta!&#8221;.<br \/>\nBaina\u0085 aizue! Horrelako gipuzkera <em>zerratua<\/em> ez da erraz ulertzen! Eta, zinean euskaraz entzuten daukagun ohitura ere\u0085<\/p>\n<p>Osterantzean, pelikula txukuna dela esango nuke. Historia txikia, baina artista handien eskutan.<br \/>\nAupa, Kixi eta Telmo! Aupa, Etxebeste eta aupa zuek!<br \/>\nA, ta, joan zaitezte zinera lehenbailehen, karteleran ez dute denbora luzez izango-eta, produktorek, euskarazko bertsioa!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan zen zapatuan Amaia Antzokian izan nintzen, Aupa Etxebeste! filma ikusten. Hasierako inpresioa, uste baino jende gutxiago dago, izan zen; baina, begira hasita bergararra, bergararra, bergararra\u0085 Kixiren bizilagunak ziren hara elkartu ginenen artean nagusi. Hori ere igarri zen pelikulan zehar &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/09\/26\/euskaraz-ari-ditxun-eta\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[282],"class_list":["post-273","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-naufragioaren-hondarrak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/273","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=273"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/273\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":782,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/273\/revisions\/782"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=273"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=273"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=273"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}