{"id":270,"date":"2005-10-10T11:24:35","date_gmt":"2005-10-10T11:24:35","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/11"},"modified":"2005-10-10T11:24:35","modified_gmt":"2005-10-10T11:24:35","slug":"debajazz-jaialdia-espaloian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/10\/10\/debajazz-jaialdia-espaloian\/","title":{"rendered":"Debajazz jaialdia Espaloian"},"content":{"rendered":"<div class=\"left\">\n<p><a href=\"http:\/\/hs227.conetion.com:9080\/hosts\/blogak\/zaharrak\/marijo\/11\/img_oct_10_2005_32_27?display=original\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/hs227.conetion.com:9080\/hosts\/blogak\/zaharrak\/marijo\/11\/img_oct_10_2005_32_27?display=xsmall\" alt=\"Zafari taldea\" height=\"132\" width=\"199\" border=\"0\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"width: 200px\">Zafari taldea<\/p>\n<\/div>\n<p>Aitortu behar dut jazz musika ez dudala entzuten. Tarteka, eta parean tokatu zaidanez, saiatu izan naiz adi entzuten, baina sarri-asko ulerkaitza egiten zait; melodia harrapatu ezinda ibiltzen naiz eta horrek aspertu egiten nau.<br \/>\nHortaz, asteburuan Elgetako <a href=\"http:\/\/www.espaloia.com\/n\">Espaloia<\/a> izan den jazz lehiaketara joatea, erronka izan da. <\/p>\n<h3>Gustura entzun nituen kontzertuak. Bata zapatuan eta bestea domekan. Baliteke, aurrerantzean, jazzari lekua egitea nire disko bilduman.<\/h3>\n<p>  <a href=\"http:\/\/www.hotsak.com\/Errabal\">Errabal<\/a> elkarteak bigarrenez antolatu du Debajazz jaialdia. Eta, hasiera, jazz lehiaketa batekin eman diote. Elgetako Espaloian lau talde aritu dira zapatu-domekan, orubeteko zuzenekobana egiten. Zapatuan Musikene eta Berklee musika eskoletako talde bana izan ziren, El Eje jazz Group eta High Grovvin. Domekan, berriz, Madriletik zetozen Zafari project eta Bartzelonako Karion.<\/p>\n<p>Bakoitzak bere jazza aurkeztu ziguten. Estilo oso ezberdinetako musika egiten dute laurek. Hain justu horregatik aukeratu zituzten antolatzaileek.<\/p>\n<p>Errabal elkarteak antolatutako jazz lehiaketara hamasei talde aurkeztu ziren eta lau aukeratu zituzten zuzenekoak egin zitzaten. Azaroaren 4an jakindo dugu, <a href=\"http:\/\/www.billevanswebpages.com\/en\">Bill Evans<\/a> kontzertuarekin batera.<\/p>\n<p><strong>Talde bikainak<\/strong><\/p>\n<p>El Eje Jazz Group boskote donostiarrak, jazz &#8220;entzungarria&#8221; egin zuten. Badiotsuet ez naizela batere aditua eta horregatik iruditu zitzaidan erraz samar jarraitzeko moduko musika egiten zutela. <a href=\"http:\/\/www.musikene.net\/euskara\/index.htm\">Musikene<\/a> eskolakoak dira eta maila polita erakutsi zuten. Handik zebilen dabig Gotxicola <em>Gotxi<\/em>k esan zidanez, &#8220;igartzen da Musikenen musikari onak sortzen ari direla&#8221;.<\/p>\n<p>High Groovin, bigarren taldea, nazioarteko boskotea da. AEBko <a href=\"http:\/\/www.berklee.edu\/\">Berklee<\/a> eskolan elkartu diren arren, Argentina, Errusia, Puerto Rico, Madril eta Alemaniako musikari banakin osatu dute taldea. Talde oso teknikoa, oso landua eta bakarko interpretazio bikainekin aritu ziren. Gotxic saxo-jotzaile errusiarraren lana azpimarratu zuen.<\/p>\n<p>Domekan Madriletik zetorren laukote batek ekin zion emanaldiari: Zafari Project. Lehiatu zirenenen arteko neska bakarrak, Marta Sanchez, jotzen du talde horretan; pianoa. Eta, bateria-jotzailea, gasteiztarra dute, Asier (sasoi baten Mikel Urdangarinekin aritu zen). Musika oso bizia egin zuten; bakarkako saio ederrak eskaini zituzten eta blusa, swinga eta jazza nahasten duen taldea da. Niri, hauxe gustatu zitzaindan gehien-gehien. Argazkian agertzen direnak dira.<\/p>\n<p>Amaieran Bartzelonako Karion taldekoak aritu ziren. Hirukoa saxo-jotzaile barik aritu zen bakarra izan zen: pianoa, bateria eta kontrabaxua. Jazza egiten dute; ez adituori jazza entzuteak eragiten digun hotzikara hori eragiteko moduko musika egiten dute. Jazza, horixe egiten dute. Musikari oso onak, baina kosta egin zitzaidan digeritzea. Egia da, profano hutsa naizela horrela doinuetan, baina Errabalek egin duen apustua gustatu egin zait. Jende multzo interesgarria batu da asteburuan Espaloian eta antolakuntza ere ona izan da.<\/p>\n<p>Oraingoz, Errabal elkartean argitaratu duen Debajazz saioan aritu direnen CDa entzun dut eta hori ere bada zerbait ni moduko profana batendako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zafari taldea Aitortu behar dut jazz musika ez dudala entzuten. Tarteka, eta parean tokatu zaidanez, saiatu izan naiz adi entzuten, baina sarri-asko ulerkaitza egiten zait; melodia harrapatu ezinda ibiltzen naiz eta horrek aspertu egiten nau. Hortaz, asteburuan Elgetako Espaloia izan &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/10\/10\/debajazz-jaialdia-espaloian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[283],"class_list":["post-270","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-rock-rollaren-aldeko-apustua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/270","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=270"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/270\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=270"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=270"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=270"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}