{"id":269,"date":"2005-10-17T17:11:14","date_gmt":"2005-10-17T17:11:14","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/13"},"modified":"2005-10-17T17:11:14","modified_gmt":"2005-10-17T17:11:14","slug":"boroako-munstroa-piztu-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/10\/17\/boroako-munstroa-piztu-da\/","title":{"rendered":"Boroako munstroa piztu da"},"content":{"rendered":"<p> Joan zen hilean ilargi beteak eragin zidan pentsamendu txikiez aritu nintzen hemen. Gaur berriz ere ilargi betea izango da. Baina atzo gauean ikusi nuen ilargi ia beteak, ikuspegi ikaragarria erakutsi zidan: <a href=\"http:\/\/www.esb.ie\/main\/news_events\/press_release40sp.jsp\">Boroako<\/a> zentralaren argiztapen beldurgarri eta, aldi berean, fantastikoa.  Orain arte hegazkinentzako aldioro piztu eta itzaltzen ziren argi zuriak -fotokopia makinak egiten dituenaren antzekoa- baino ez ziren ikusten. Atzo gauean, ordea, ilargiari begiratua egin nionean autoa gidatzen nuen bitartean, Zornotzara iritsi orduko han ikusi nituen Boroako zentralaren bi dorreen handitasuna erabat argiztaturik.<\/p>\n<p>Ez dakit noiz piztu dizkioten bonbila horrek guztiak, baina orain arte izan dituenak baino askoz ere argi txiki gehiago ditu. Eta, aizue, <em>Entreprise<\/em> ontziaren itxura hartu nion. Horrelakoak ikusita, ulertzen jende mordoa egotea espazio-ontziak ikusten dituela aitortzen duena.<\/p>\n<p>Edertasun puntu beldurgarria igarri nien atzo gauez Boroako dorreei. Zapatuan zornotzarrak &#8220;erabakitzeko eskubidea&#8221; aldarrikatzen aritu ziren manifestazioan eta Jaurlaritzari horretarako eskubidea eskatzen. &#8220;Ibarretxek hainbestetan aldarrikatzen duen eskubidea&#8221; zioten Zornotza Bizirik plataformako ordezkari batek. Izan zuten euren nahia aditzera emateko bidea zornotzarrek, erreferendum bidez. Baina, han atera zena ez zuen onartu ez orduko udal taldeak ezta Jaurlaritzak ere.<\/p>\n<p>Egin zuten zentrala. Jarri zituzten martxan makinak. Eta piztu zituzten dorreak. Ikaragarriak dira. Oker ez banago 60 metro luze dira. Zentrala ez zela ikusiko esan zuten bere egunean, baina ez da egia: Zornotza erdi-erditik zeharkatzen duen errepideari so, parez pare ikusten dira bi dorreak; Gernikara daraman errepidetik, Autzaganeko mendatea igokera, denbora osoan bistara dituzu bi dorreak eta Zornotzako herritik, ziur asko leku guztietatik ikusten direla. <\/p>\n<p>Ikagarriak bi dorreak. Eta, urriaren 19an inauguratuko dute Boroa auzoko ziklo konbinatuko zentral termikoa. Baina aurretik <a href=\"http:\/\/www.eitb24.org\/noticia_eu.php?id=81857\">lanean<\/a> hasita daude.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan zen hilean ilargi beteak eragin zidan pentsamendu txikiez aritu nintzen hemen. Gaur berriz ere ilargi betea izango da. Baina atzo gauean ikusi nuen ilargi ia beteak, ikuspegi ikaragarria erakutsi zidan: Boroako zentralaren argiztapen beldurgarri eta, aldi berean, fantastikoa. Orain &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/10\/17\/boroako-munstroa-piztu-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[282],"class_list":["post-269","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-naufragioaren-hondarrak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/269","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=269"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/269\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=269"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=269"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=269"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}