{"id":261,"date":"2005-11-20T23:25:37","date_gmt":"2005-11-20T23:25:37","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/21"},"modified":"2005-11-20T23:25:37","modified_gmt":"2005-11-20T23:25:37","slug":"memoria-historikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/11\/20\/memoria-historikoa\/","title":{"rendered":"Memoria historikoa"},"content":{"rendered":"<p> Udazkeneko kolorez jantzi garela ohartu nintzen zapatuan Arantzazura igo nintzenean. Hura zen hori-marroi kolore mordoa! Eta mordoa izan ziren euskararen jatorriaren gainean entzun nituen bitxikeriak. Berriako kazetari <a href=\"http:\/\/berria.info\/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&amp;data=2005-11-20&amp;orria=018&amp;kont=985\">Jakes Goikoetxeak<\/a> ere aitortu zidan <em>jota txundituta<\/em> zegoela bere elkarrizketatuek kontatu ziotenarekin. Eta ez zaio arrazoirik falta: euskararen jatorriaren bila batzuk izadian \u0096Jesus Segurola\u0096, beste batzuek antzinako zibilizazioetan \u0096Antonio Arnaiz\u0096 eta besteak monosilabikoetan barrena murgilduta \u0096Arantzazuko fraide Martin Mendizabal legez\u0096.   Jatorria ezagutzea <em>altxorra<\/em> dela azaldu zidan Josu Naberanek eta esaerak dioen moduan \u0093nondik gatozen ezagutu behar dugu, nora goazen jakiteko\u0094. Eta hain justu Francoren heriotzaren \u0096hura ere hil zen eta azkenean!\u0096 30. urteurrenean, batzuek tentu gehiagoz erreparatu beharko liokete historiari eta nondik datozen aitortu, etorkizun hurbilean norabidez aldatzeko. Horietako bat, esaterako, Raxoi jauna litzateke. Atzo irakurri nion egunkari baten \u0093ikara ematen duela gobernua ikustea ETAri tregua eskatzen\u0094. Eta ez ote dio lotsarik ematen horrelako adierazpenak botatzea, bere karguaz aprobetxatuta? Pankartero modernoek, lotsarekin batera memoria historikoa ere galdu dute, antza. Beste batzuk izango ziren Estrarburgon aritu zirenak eztabaida bideratzeko elkarrizketan hartan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udazkeneko kolorez jantzi garela ohartu nintzen zapatuan Arantzazura igo nintzenean. Hura zen hori-marroi kolore mordoa! Eta mordoa izan ziren euskararen jatorriaren gainean entzun nituen bitxikeriak. Berriako kazetari Jakes Goikoetxeak ere aitortu zidan jota txundituta zegoela bere elkarrizketatuek kontatu ziotenarekin. Eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2005\/11\/20\/memoria-historikoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[282],"class_list":["post-261","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-naufragioaren-hondarrak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/261","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=261"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/261\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=261"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=261"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=261"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}