{"id":254,"date":"2006-01-23T00:01:51","date_gmt":"2006-01-23T00:01:51","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/28"},"modified":"2006-01-23T00:01:51","modified_gmt":"2006-01-23T00:01:51","slug":"berbei-biraka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/01\/23\/berbei-biraka\/","title":{"rendered":"Berbei biraka"},"content":{"rendered":"<p> Eta azkenean BECen izan ziren guztiak edo ia guztiak. Baita segurtasunaren zaindariak ere. <strong>Grande-Marlaskak<\/strong> telebistaz ikusiko ote zuen zapatuko ekitaldia? <strong>Raxoi<\/strong> eta bere lagunek ikusi zuten eta horren kontura jardun zuten zapatuan gaizkiesaka. Horren kontura eta baita <strong>Maragallek<\/strong> eta gobernu kideek <strong>Zapaterori<\/strong> aurkeztu dioten estatutaren kontura, jakina. Hori ere txarra baita Kataluniarendako, eta zela ez, Espainiaren batasunerako. Biraka, beti gai berdinen gainean. Eskerrak lantzean behin bestelako birak ere egiten diren. <\/p>\n<p>Egubakoitzean, esaterako, <a href=\"http:\/\/www.espaloia.com\/\">Elgetan<\/a> aritu ziren biraka, <a href=\"http:\/\/www.dantzan.com\/Hemeroteka\/2005-02-18_kukai\">Otehitzari biraka<\/a> <a href=\"http:\/\/www.euskalkultura.com\/index.php?artiid=2516\">Mireia Gabilondoren<\/a> eskutik. Dantza, musika eta hitzak, <strong>Oteizaren<\/strong> inguruan biraka dituen ikuskizunak bete egin zituen Elgetara gerturatu zirenak. <\/p>\n<p>Hitzak, han entzun zirenak, behintzat bai, ondo esanak eta argigarriak. Horregatik, agian, hitz eder eta argigarriak esaten eta batez ere idazten dakielako aukeratu dute <a href=\"http:\/\/zaldiero.armiarma.com\/209.htm\">Bernardo Atxaga<\/a>, Euskaltzain izateko. Oraingoz hautagaia da, baina hitzak sortzen barik <a href=\"http:\/\/www.erein.com\/liburuak\/libbernardo.htm\">sortutako hitzekin<\/a> aritzen diren idazleek Euskaltzaindian lekua izan dezaten ordua badelako ere, aukeratuko dute euskaltzain oso <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1033714895\">Bernardo<\/a>. <\/p>\n<p>Gaur, baina, derbi biharamonaren astelehena izanda, kirol berbak dabiltza biraka; eta horrek ez dira, futbol zelaietan ez bederen, inoiz ederrak izaten. Biraka aritzen direnak biraoak izaten dira han. Atzoko derbian ere izango ziren ba.  <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eta azkenean BECen izan ziren guztiak edo ia guztiak. Baita segurtasunaren zaindariak ere. Grande-Marlaskak telebistaz ikusiko ote zuen zapatuko ekitaldia? Raxoi eta bere lagunek ikusi zuten eta horren kontura jardun zuten zapatuan gaizkiesaka. Horren kontura eta baita Maragallek eta gobernu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/01\/23\/berbei-biraka\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[282],"class_list":["post-254","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-naufragioaren-hondarrak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/254","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=254"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/254\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=254"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=254"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=254"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}