{"id":220,"date":"2006-10-02T12:20:04","date_gmt":"2006-10-02T12:20:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/marutegiko-zubipetik-asteleheneko-goienkaria-2006-10-02"},"modified":"2006-10-02T12:20:04","modified_gmt":"2006-10-02T12:20:04","slug":"marutegiko-zubipetik-asteleheneko-goienkaria-2006-10-02","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/10\/02\/marutegiko-zubipetik-asteleheneko-goienkaria-2006-10-02\/","title":{"rendered":"Marutegiko zubipetik: Asteleheneko Goienkaria, 2006-10-02"},"content":{"rendered":"<p>Amaitu dira urtero gure artean ikusmina<br \/>\nsortzen duten bi ikuskizun; bata atzo bukatu zen; <strong>Jeanne Moreau<\/strong><br \/>\nDonostiako Zinemaldiko epaileen zuzendariak aurtengo film sarituak iragarri<br \/>\nzituenean, \u201c<em>Mon fils a moi<\/em>&#8221; eta &#8220;<em>Half moon<\/em>&#8220;.<br \/>\nBestea, berriz, egubakoitzean: Espainiako armadak maniobrak amaitu zituenean.<br \/>\nHorren bueltan aritu dira asteon egunkarietako albiste eta irratietako<br \/>\nesatarien komentarioak, besteak beste. Neuk, ordea, amari bisita egin diot eta<br \/>\nbestelako kontuak entzun ditut herrian: lehenengo zapatuko ordubietako<br \/>\nautobusaren kontura, Lurraldebusek autobus zerbitzua gehitu duela herrian;<br \/>\nbazen ordua! Eta gero, Moxeko kanpoaldean nintzela, koadrilako lagunekin,<br \/>\noinezkoendako zubitik <strong>Marijo Garcia<\/strong>k agurtu gintuen. Marutegiko zubia<br \/>\nizena dauka eta orduan galdera: zergatik Marutegi? <strong>Rakel Parra<\/strong>ren<br \/>\nteoriaren arabera, \u201cmarujen topaleku\u201d izan delako ingurua. Barregura eragin<br \/>\nzigun komentarioak; ona litzateke lantzean behin, kaleko berriemaileei<br \/>\nhorrelako omenalditxoak aitortzea. Baina ez; <strong>Cristina Pavo<\/strong>k herriko<br \/>\ntoponimia moda-modan jarri zuenez, Marutegi lekuari berari omenalditxoa da<br \/>\nzubia. Hala ere, aitortu behar dut Rakelena hobea zela. Txutxumutxu zale asko<br \/>\ndago gurean; guztiok ere badugu gure kotillatxoa barruan. Niri esaterako, orain<br \/>\ndela pare bat aste kontatu zidaten Athleticeko lehendakari ohi <strong>Fernando<\/strong> <strong>Lamikiz<\/strong><br \/>\nKlubeko jantzi denda bateko saltzaile batekin ateratzen dela. Egunero gertatzen<br \/>\ndiren kontuak dira, baina ez didazue ukatuko baduela kontu honek morbo apur<br \/>\nbat, batez ere <strong>Sarriugartek<\/strong> zuzentzen hamaikakoaren klubak izan duen<br \/>\nazkeneko astebetea ikusita. Ba hori, neu ere Marutegiko zubiko klubera gehitu<br \/>\nbehar naizela!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amaitu dira urtero gure artean ikusmina sortzen duten bi ikuskizun; bata atzo bukatu zen; Jeanne Moreau Donostiako Zinemaldiko epaileen zuzendariak aurtengo film sarituak iragarri zituenean, \u201cMon fils a moi&#8221; eta &#8220;Half moon&#8220;. Bestea, berriz, egubakoitzean: Espainiako armadak maniobrak amaitu zituenean. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/10\/02\/marutegiko-zubipetik-asteleheneko-goienkaria-2006-10-02\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[104,106,51],"class_list":["post-220","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ag","tag-antzuola","tag-lagunak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/220","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=220"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/220\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=220"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=220"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=220"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}