{"id":219,"date":"2006-10-04T16:42:05","date_gmt":"2006-10-04T16:42:05","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/eta-ni-armadako-lan-istripuez"},"modified":"2006-10-04T16:42:05","modified_gmt":"2006-10-04T16:42:05","slug":"eta-ni-armadako-lan-istripuez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/10\/04\/eta-ni-armadako-lan-istripuez\/","title":{"rendered":"Eta ni armadako lan istripuez!"},"content":{"rendered":"<p>Aurreko astean izan ziren gure artean<br \/>\nEspainiako armadako soldaduak, <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1159278835#1159348283\">maniobra militarrak<\/a><a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1159278835#1159348283\"><\/a><br \/>\negiten. Horrela saldu ziguten behintzat. Hala ere, nik ikusi nituenak bide<br \/>\nbazterretik zihoazen auto istripuak eragiteko asmoz ez dakit, baina bai<br \/>\narriskuarekin. Gainera, joan zen eguaztenean, etxera bueltan iluntzeko 20:00ak<br \/>\naldera, Muxikatik <a href=\"http:\/\/www.deia.com\/cache\/fotos\/b88af803f293c33aecc75afcaf65414b.jpg\">Gernikara&nbsp; <\/a>bitartean harrapatu nituen haiek soldaduak, errepidearen alde<br \/>\nbietan, kamuflaje jantziekin eta txaleko reflektante zatar horiek gabe. Kotxeko<br \/>\nbalaztan hanka-arrasto ona laga neban ba, sustuakin!<\/p>\n<p>Eta etxean lagunari kontatu ostean, zera esan<br \/>\nzidan: \u201ctira, norbait zapaldu ezkero, lan istripua izan dela esan eta kitto!\u201d.<\/p>\n<p>Hurrengo goizean entzun nuen irratian zela<br \/>\nkamioi batek hiru soldadu <a href=\"http:\/\/www.deia.com\/es\/impresa\/2006\/09\/29\/bizkaia\/gizartea\/293721.php?despiece=2\">harrapatu <\/a>zituen Autzaganen gora. Nik ere errepide hori hartu beharra neukan goizean eta<br \/>\nikusi ere egin nituen militarrak bide bazterrean geratuta batzuk,<br \/>\nanbulantziaren ondoan, eta beste eztakit zenbat errepidearen alde bietatik<br \/>\nmendantean gora. Berriz ere akordatu nintzen lagunak etxean esandakoaz: lan<br \/>\nistripua.<\/p>\n<p>Eta, gaur <a href=\"http:\/\/patxitrapero.blogspot.com\/2006\/10\/lan-ezbeharrak.html\">Patxitraperoren<br \/>\n<\/a>artikulua irakurtzen gogoratu naiz orduan buruan bueltaka izan nuen galderaz:<br \/>\nsoldaduena lan istripua al da? Profesioz ari dira armadan, lanbidez dira<br \/>\nsoldadu, hortaz, lanorduetan izandako istripuak lan istripu al dira? Eta<br \/>\nhorrela bada, urte amaieran zenbatuko ote dituzte lan istripuen kopuruan. Ez<br \/>\nzen astelehena, <a href=\"http:\/\/traperotb.blogspot.com\/2006\/10\/lan-ezbeharrak.html%20\">Traperok<br \/>\n<\/a>zioen legez, baina<br \/>\numorez hartzeko modukoa bai behintzat; bai kasu honetan, ala?<\/p>\n<p>&nbsp;Eta ni armadako lan istripuez? Norbaitek entzunda (irakurrita)<br \/>\nere! Hainbeste urte Kakitzateko insumisoen artean, eta orain soldaduen<br \/>\nlan baldintzekin bueltaka, ai ene!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurreko astean izan ziren gure artean Espainiako armadako soldaduak, maniobra militarrak egiten. Horrela saldu ziguten behintzat. Hala ere, nik ikusi nituenak bide bazterretik zihoazen auto istripuak eragiteko asmoz ez dakit, baina bai arriskuarekin. Gainera, joan zen eguaztenean, etxera bueltan iluntzeko &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/10\/04\/eta-ni-armadako-lan-istripuez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[279,281,224,280],"class_list":["post-219","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-armada","tag-istripuak","tag-lan","tag-patxitrapero"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/219","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=219"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/219\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=219"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=219"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=219"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}