{"id":212,"date":"2006-12-14T13:32:25","date_gmt":"2006-12-14T13:32:25","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/bost-urteren-buruan-errepaso-laburra"},"modified":"2006-12-14T13:32:25","modified_gmt":"2006-12-14T13:32:25","slug":"bost-urteren-buruan-errepaso-laburra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/12\/14\/bost-urteren-buruan-errepaso-laburra\/","title":{"rendered":"Bost urteren buruan, errepaso laburra"},"content":{"rendered":"<p>5 urte igaro dira eta horren inguruan berriz<br \/>\nere lagunak ikusteko aukera Arrasaten. Bost urte Iban Arantzabal <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1166021783\">sustatun<br \/>\n<\/a>idazten hasi zela. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/debagoiena\/argazkiak\/sustaturen-5-urteurreneko-jaia-argazkiak\">Goienak <\/a>papera, telebista eta irratia eta bazeuzkala eta<br \/>\nbestelako jauzi bat egiteko ordua zela. Atzo <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/zetxaniz\/322009828\/\">Ibanek <\/a>berak azaldu zuen urteurren<br \/>\njaian zergatia eta Codesyntaxeko <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1166090124\">Luistxo Fernandezek<\/a> ere azaldu zuen nola ekin<br \/>\nzioten hari. Bideoa ere eskaini zuten sustatukoek euskarazko lehenengo blogaren<br \/>\nibilbidea zein izan zen kontatzeko. Han agertu ziren <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/piperrautsa\/eta-sustatu-jaio-zen-1\">Mikel Irizar<\/a> sasoi hartan<br \/>\nGoienaren gurdiari tiraka hasi zitzaion orotarikoa, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\/mikel-alvarezek-irabazi-du-sustatu-saria%20\">Joxe Arantzabal<\/a> bere<br \/>\ngaixotasunaren berri sustatun ematea erabaki zuenean bultzada bikaina ematen<br \/>\nasmatu zuen Arrasate Presseko jefe ohia, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/tuttifrutti\">Uxoa Agirre<\/a> sustatuko editore lanetan<br \/>\naritu zena, <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/maite\">Maite Rementeria<\/a> Codesyntaxeko diseinatzailea eta sustaturen<br \/>\nitxuraren \u201cerruduna\u201d, <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/teknosexua\">Garikoitz Araolaza<\/a> Codesyntaxeko programatzailea eta<br \/>\nziurrenik ahaztuko dut norbait, baina intentzio txarrik barik izan da.<\/p>\n<p>Ba esaten hasi naizela jada bost urte igaro<br \/>\ndirela eta atzo Ibanek esan zuen moduan, sustaturi esker gerturatu nintzen Internetera<br \/>\neuskaraz. Ez nintzen eta horrela jarraitzen dut, teknologia berrietan batere<br \/>\njakituna; nire bloga bera ere <a href=\"http:\/\/www.goiena.com\/prentsa\/astelehena\">Asteleheneko Goienkarian<\/a> lanean hasi nintzenean<br \/>\nsortu nuen, Goienako lagunek animaturik eta izenari buelta asmo eman ostean. Baina,<br \/>\naspaldi honetan segundo erdi ere ez diot eskaintzen Desplazatuari. Geroz eta<br \/>\ndesplazatuago nagoela dirudi! Ze, bost urte hauetan desplazamendu mordoa egin<br \/>\nditut eta atzo ere, Fatima Arantzabalek gogorarazi zidan Arrasate Press utzi<br \/>\nnuenetik geratu barik nabilela. Lanez hainbat aldiz aldatu dut harrezkero,<br \/>\nDurangoran joan nintzen eta han nengoela beste lan baten hasi nintzen, baita<br \/>\nDurangon. Bilbora joan nintzen ostean eta handik Bergarara itzuli eta atzera<br \/>\nbueltan alde egin nuen eta orain, berriz, Gasteizera joaten naiz lanera. Desplazamenduak<br \/>\ndira nire egunerokoa!!!<\/p>\n<p>Baina tarte horretan guztian Goienaren bueltan<br \/>\ngertatzen denaren berri izaten saiatu naiz eta Debagoieneko lagunek egiten<br \/>\nduten lan bikaina jarraitzea gustuko dut. Berritzaileak eta ausartak direla<br \/>\nneuk esatea, jada, inora helduko ez den mezua da, baina horrela da. <a href=\"http:\/\/www.goiena.com\/prentsa\/\">Goienkaria<br \/>\n<\/a>sortzeko asmoaren aurrean dudak izan nituela aitortu arren (asmo horrekin hasi zirenean Arrasate Presseko zuzendari izatea proposatu zidaten eta hainbeste denbora ez neraman han lanean ardura horri eusteko eta horregatik pentsatu nuen, desagertu egingo zela Press Goienkariak aurrera egin ezkero. Urteetik uztatu egin dira, gutxinaka egindako prozesua izan da eta era logiko baten egindako gainera), apustu bikaina izan<br \/>\nzen hura eta erakutsi dute Enekok eta bere lan talde guztiak hartuta erabakia<br \/>\nizan den herri aldizkarigintzak aurrera egiteko bidea. Sustatu ere erronka izan<br \/>\nzen eta horrek ere bere emaitzak izan ditu, goiena.net, blog pertsonak eta<br \/>\nkomertzialak, gu guztiok Internetara euskaraz hurbiltzea eta blogarien arteko<br \/>\nhartu-emanak bultzatzea. <\/p>\n<p>Ausardiak lagundu egiten du, asmoak gauzatzen<br \/>\neta bidelagun jende aproposa izanez gero, pausoak egoki eta ondo ematen dira. Hori<br \/>\nikasi dut Arrasate Pressen hasi nintzenetik, eta atzo ere <a href=\"http:\/\/flickr.com\/photos\/joxe\/321630134\/in\/set-72157594418976480\/\">Maria Agirrekin<\/a><br \/>\nkomentatu nuen, labur antzean, han denetik egiten ikasi genuela eta harrezkero<br \/>\nbeti jakin izan dugula noiz eta nola ekin eta geratu edo aldatu. Mikel<br \/>\nIrizarrek esan zidan urtarriletik aurrera ardura profesional berri bati ekingo<br \/>\ndiola eta aitortu nion \u201cnauxittan hik modukua izan nahi juat!\u201d eta berak \u201cneuk<br \/>\npe bai\u201d esan naostan. Adi ibili behar!<\/p>\n<p>Atzo, argazkirik ez nuen atera nik Arrasateko<br \/>\nkultura etxe berriko klaustroan, baina nahiko <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/zetxaniz\/tags\/sustatu5\/\">argazki <\/a>daude jasa <a href=\"\/\/www.flickr.com\/photos\/codesyntax\/sets\/940215\/\">sarean<\/a>,<br \/>\nhortaz, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/debagoiena\/albisteak\/aurpegi-ezagun-ugari-sustaturen-urteurren-jaian\">aprobetxatzea <\/a>erabaki dut.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>5 urte igaro dira eta horren inguruan berriz ere lagunak ikusteko aukera Arrasaten. Bost urte Iban Arantzabal sustatun idazten hasi zela. Goienak papera, telebista eta irratia eta bazeuzkala eta bestelako jauzi bat egiteko ordua zela. Atzo Ibanek berak azaldu zuen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2006\/12\/14\/bost-urteren-buruan-errepaso-laburra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[267,12,266,265],"class_list":["post-212","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-desplazatua","tag-goiena","tag-lana","tag-sustatu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/212","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=212"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/212\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=212"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=212"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=212"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}