{"id":211,"date":"2007-01-03T19:55:17","date_gmt":"2007-01-03T19:55:17","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/adarra-jo-digute-hala-sinistuta-nago"},"modified":"2007-01-03T19:55:17","modified_gmt":"2007-01-03T19:55:17","slug":"adarra-jo-digute-hala-sinistuta-nago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/01\/03\/adarra-jo-digute-hala-sinistuta-nago\/","title":{"rendered":"Adarra jo digute, hala sinistuta nago"},"content":{"rendered":"<p>Joan zen astean, lagun batek bigarrenez esan zidan: txanpan botila lar agudo zabaldu duzue! Eta, esan nion: baliteke, baina atzera bueltarik ez luke onartuko gure gizarteak, inondik inora ere! Artean, berak: baliteke, baina gauzak ez dira batere aldatu.<br \/>\nEta, arrazoi zuen berak: gauzak ez dira batera aldatu, ala bai? Ze, orain, ustez bada ere, hildako bi gehiago daude, gure ilusioak noraezean dabiltza eta beste su-eten bat inork gutxik sinistuko du, baldin badago edo honek izateari uzten badio, behintzat. Eta, presoen eskubideak errespetatu daitezen ekimen berriak egiten jarraitu beharko dugu, eta Batasuna hauteskundeetan egongo ez bada egoerak okerrera joko du, eta PPk Madrilgo gobernua berreskuratzeko aukera gehiago ditu, eta\u2026<br \/>\nHortaz, horra galdera: ez duzue uste adarra jo digutela? Ze, bederatzi hilabeteko gestazioaren ostean ezer onik ez ateratzea zer da bestela? Eta, bai, hainbat aritu dira prozesua ondo ez zihoala esaten, eta bitartean beste ahots baikorragoak aritu dira euren aldetik proposamen berriak egiten, irakasleak (Elkarbide), emakumeak (Ahotsak), epaileak (Katalunian sortutako ekimena)\u2026 Eta? Zer egingo dugu bada horietako mugimenduren baten alde egin dugunok? Ze sinesgarritasun dugu, dute, bada, elkarrizketaren aldeko defentsa egiten aritutakoek? Elkarrizketa al da bidea?<br \/>\nSinistuta nago gureak baduela konponbidea eta nonoiz lortuko dugula bide egokian aurrera egitea, estropozu handiegiak egin barik. Bitartean, bada, bakoitzak bere erantzukizunaren aurrean zintzo jokatzea baino ez zaigu geratzen, bidean pena larregi badirelako.<br \/>\nA, ta, urte berri on (edo)!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan zen astean, lagun batek bigarrenez esan zidan: txanpan botila lar agudo zabaldu duzue! Eta, esan nion: baliteke, baina atzera bueltarik ez luke onartuko gure gizarteak, inondik inora ere! Artean, berak: baliteke, baina gauzak ez dira batere aldatu. Eta, arrazoi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/01\/03\/adarra-jo-digute-hala-sinistuta-nago\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[264,92],"class_list":["post-211","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ahotsak","tag-elkarrizketa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/211","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=211"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/211\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=211"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=211"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=211"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}