{"id":198,"date":"2007-03-25T18:41:50","date_gmt":"2007-03-25T18:41:50","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/zer-zea-martxoak-31k-joko-duela-durangon"},"modified":"2007-03-25T18:41:50","modified_gmt":"2007-03-25T18:41:50","slug":"zer-zea-martxoak-31k-joko-duela-durangon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/03\/25\/zer-zea-martxoak-31k-joko-duela-durangon\/","title":{"rendered":"Zer?\u2026 Zea! Martxoak 31k joko duela Durangon"},"content":{"rendered":"<p>Barikuan <a href=\"http:\/\/www.seiurte.com\/albisteak.php\">Seiurte<\/a> taldearen kontzertua ikusten egon nitzan Gernikan. Etxe aurreko <a href=\"http:\/\/www.musutruk.com\/\">Musutruk<\/a> tabernan jotzen zuten berriztarrek eta aspaldi <a href=\"http:\/\/www.fotolog.com\/seiurte\/22987003\">Iokin<\/a> ikusi barik nengoenez gerturatzeko plana egin nuen. Anboto astekarian lanean nenbilela ezagutu nuen Iokin. Zutabegile zen bera eta hilean behin bere pertsonaien istorioak kontatzen zituen <a href=\"http:\/\/www.anboto.org\/\">Anboto<\/a>ko azkeneko orrialdean. Idazkera berezi zuen; lagunekin bizi izandakoak ekartzen zituen gogora eta lehenengo pertsonan barik, asmaturiko pertsonaien ahotan jartzen zuen istorioa. Horixe ekarri nion gogora Elortzatar anaietako Iokini, agurtu ostean. \u201cEz, jada ez dut idazten!\u201d esan zidan, baina \u201cjustu atzo deitu egin zidaten kontzertu baten kronika egingo nien galdetzen\u201d. Urte batzuk joan dira lankide izan nuenetik; beste bi disko atera dituzte Seiurtekoek bitartean; hirugarrena,gainera, eurek ekoiztu dute, \u201c<a href=\"http:\/\/www.musikametak.com\/\">Metak<\/a> itxi egin zuten-eta\u201d, esan zidan Iokinek. Kontzertua primeran egon zen. Gazteenek kantak buruz zekizkiten. Rock eta pop doinu atsegina egiten dute Seiurtekoek; gustura entzutekoa eta alaia egiten den melodiez osatutako kantak. Zorionak, mutilak!<\/p>\n<p>Bera agurtu aurretik haren lagun <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/iturri\/87\">Iban Gorritiri<\/a> sms-a idatzi nion. \u201cSei Urte ikusten nabil\u201d. Eta, berak orduan: \u201cEtorriko zara <a href=\"http:\/\/www.plateruena.net\/eus\/2007\/03\/31\/martxoak-31-eta-lagunak\/\">Martxoak 31<\/a> ikustera Durangora?\u201d. Bada hilabete imeila bota zidala <a href=\"http:\/\/images.google.es\/imgres?imgurl=http:\/\/canales.elcorreodigital.com\/especiales\/durango03\/fotos\/iban_gorriti.jpg&amp;imgrefurl=http:\/\/canales.elcorreodigital.com\/especiales\/durango03\/noticia3.html&amp;h=450&amp;w=300&amp;sz=17&amp;hl=es&amp;start=6&amp;um=1&amp;tbnid=lHEbHWO5n7twTM:&amp;tbnh=127&amp;tbnw=85&amp;prev=\/images%3Fq%3D%2522iban%2Bgorriti%2522%26svnum%3D10%26um%3D1%26hl%3Des%26client%3Dfirefox-a%26rls%3Dorg.mozilla:es-ES:official%26sa%3DN\">kazetari-argazkilari-musikari Iban Gorritik<\/a>. Bera ere lankide izan nuen Anboton. Gogoan nuen Durangoko <a href=\"http:\/\/www.plateruena.net\/eus\/\">Plateruenean<\/a> kontzertua egiteko asmoa zutela eta berriz ere Martxoak 31 izan zena batu eta zuzenekoa egitekoak zirela. \u201cIgual joango naiz, gainera publizitate zibernetikoa egin dizut!\u201d esan nion Ibani eta berak \u201ceskerrik asko, irakurriko dut!\u201d. Hara! Zer galdetu eta zea aditu! Nik imeila berbidali nuela esan nahi nion, baina berak blogean idatzi nuela ulertu zuen. Beraz, eta berandu baino lehen, publizitate zibernetikoa egitea pentsatu dut: Durangoko Plateruena kafe antzokian Martxoak 31 taldeak kontzertua egingo du; denboratxoa da talde desegin zutela, baina datorren zapatuan berriz ere zuzenean ikusi eta entzuteko aukera egongo da Plateruenean! Igual han ikusiko dugu elkar Iban; eta Iokin ere handik ibiliko da, kontzertu berean arituko baitira Martxoak 31 eta Seiurte: <a href=\"http:\/\/www.gerediaga.com\/news\/1174061192\">Durangoren bonbaketaren 70. urteurrena<\/a> betetzen den egunean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Barikuan Seiurte taldearen kontzertua ikusten egon nitzan Gernikan. Etxe aurreko Musutruk tabernan jotzen zuten berriztarrek eta aspaldi Iokin ikusi barik nengoenez gerturatzeko plana egin nuen. Anboto astekarian lanean nenbilela ezagutu nuen Iokin. Zutabegile zen bera eta hilean behin bere pertsonaien &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/03\/25\/zer-zea-martxoak-31k-joko-duela-durangon\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[16,51,11],"class_list":["post-198","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-kontzertuak","tag-lagunak","tag-musika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/198","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=198"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/198\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=198"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=198"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=198"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}