{"id":188,"date":"2007-06-06T09:36:03","date_gmt":"2007-06-06T09:36:03","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/kinielak-gori-gori"},"modified":"2007-06-06T09:36:03","modified_gmt":"2007-06-06T09:36:03","slug":"kinielak-gori-gori","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/06\/06\/kinielak-gori-gori\/","title":{"rendered":"Kinielak gori-gori"},"content":{"rendered":"<p>Asteleheneko Goienkaria, 2007-06-04<\/p>\n<p><b>Kiko Veneno<\/b> ikusi barik geratu naiz; ez naiz <a href=\"http:\/\/www.mundumirafesta.com\/2007\/eu\/index.html\">Mundumira<\/a> jaialdira joan. <i>El hombre invisible<\/i> diskoa aurkeztekoa zen abeslaria. Nor ote bada gizon ikusezina? <b>Pako Aristi<\/b>ri egindako galderaren erantzunaren parte ote? \u201cZer nolako gizartea egiten ari garen\u201d galderari erantzuteko lana hartu zuen idazleak O\u00f1atin atzo. Badira baina beste galdera batzuk, gertuagokoak. Izan ere, astebete geratzen zaigu oraindik kinielak egiteko; ekainaren 16rako osatu beharko dira udalak eta tarte horretan argitu beharko dute Bergaran, esaterako, ia <b>Agurne Barruso<\/b> alkate izango den bere taldearen babesarekin bakarrik ala Aretxabaletan <b>Inaxio Garro<\/b>k norekin aginduko duen. Debagoieneko hauteskunde biharamonak aldaketa asko eragin ditu udaletan eta orainarte agintaldian izan diren jeltzaleei zer pentsatua eman beharko lieke horrek. <b>Patxi Basauri<\/b>ri elkarrizketa egin nion behin <i>Asteleheneko Goienkari<\/i>rako eta ez zidan erantzun nahi izan aurkeztuko ote zen berriz hauteskundeetara. Akaso hauteskundeak galdu barik agurtzeko aukerari uko egin dio Elgetako alkate ohiak oraingoan. Baina demokraziarentzako osasungarria ere badenez aldaketa ematea, ondo-etorria. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asteleheneko Goienkaria, 2007-06-04 Kiko Veneno ikusi barik geratu naiz; ez naiz Mundumira jaialdira joan. El hombre invisible diskoa aurkeztekoa zen abeslaria. Nor ote bada gizon ikusezina? Pako Aristiri egindako galderaren erantzunaren parte ote? \u201cZer nolako gizartea egiten ari garen\u201d galderari &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/06\/06\/kinielak-gori-gori\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[251,124,110,43],"class_list":["post-188","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-2007-06-04","tag-asteleheneko","tag-goienkaria","tag-hauteskundeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/188","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=188"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/188\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=188"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=188"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=188"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}