{"id":187,"date":"2007-06-11T10:53:00","date_gmt":"2007-06-11T10:53:00","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/hauxe-duk-hauxe"},"modified":"2007-06-11T10:53:00","modified_gmt":"2007-06-11T10:53:00","slug":"hauxe-duk-hauxe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/06\/11\/hauxe-duk-hauxe\/","title":{"rendered":"Hauxe duk hauxe"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\"><i>Espaloia, 2007-06-8<\/i><br \/><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Larrialdietarako irteeratik atera ginen bariku<br \/>\ngoizaldean Elgetako Espaloitik. Lehenago egiterik ere izan genuen, baina<br \/>\nazkeneko ordurarte itxaron genuen\u2026 Hark esaten zuen moduan, \u201cbeti aritzen gara<br \/>\nzerbait gehiagoren bila\u201d. Eta, Espaloitik hango lagunen Elgetako txoko batera<br \/>\njoan ginen. Intxaurrak, urrak eta oliba gaziak atera zizkiguten. Handik<br \/>\naurrerakoak, Pettiren karta jokoak eta Gaizkaren lehengusinaren lagunaren<br \/>\nkontuak, gogoan izango ditugu.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Larrialdietarako irteeraren bila ez nintzen<br \/>\naritu, baina biharamonean harekin gogoratu nintzen; batez ere nire gorputzaren<br \/>\nerantzun gaitasun ezaz ohartu nintzenean. Hala ere, aitortu behar dut Txuma<br \/>\nMurugarrenek \u201c<a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/kritikak\/2007\/krit0107.htm\">Larrialdietarako irteera<\/a>\u201d oparituko zidala esan zidan arren,<br \/>\ngoizalderarte ez ginela liburu bila joan eta harrezkero, gainera, Espaloiko<br \/>\nlarrialdietarako irteeratik pasata ginen guztiok. Beraz, ez zegoen atzera<br \/>\negiterik! Jada berandu zen, edo goizegi, bestelako hauturik egiteko. Alkoholaren<br \/>\nlurrinek aspaldi hartu gintuzten eta aitzakiarik ez zegoen.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Beraz, Txuma bere autoan lagata \u2013Sopuertara<br \/>\njoan behar zela aitortu zidanean, flipatu egin nuen; non dago hori?\u2013 txokora<br \/>\nbueltatu nintzen; gure ganberroen hirukoa, bikote bilakatua zen ordurako.<br \/>\nBaina, horra iritsi bitartean, eta zintzoa izate aldera, eta Maiteri zer<br \/>\nirakurria emateko, Espaloian Hauxe ikusi genuela kontatuko dizuet.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Pettiren<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.espaloia.com\/images\/Hauxe.jpg\">Hauxe <\/a>diskoa Durangoko Azokan erosi nion Ubaneri. Lauaxetaren omenezko lanari esker<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/marijo\/14\">ezagutu nituen hirurak<\/a> eta harrezkero, euren lanen bat edo beste eskuratu dut<br \/>\nkotxean egiten ditudan kilometro mordoa alaitze aldera. Kontzertua Elgetako<br \/>\nEspaloian eman zuten; alai zeuden hirurak eta tarteka, gitarrak afinatzeko<br \/>\naitzakiarekin, txiste eta komentario \u201csinpatikoak\u201d egiten aritu ziren hirurak.<br \/>\nGu, bitartean, Mireia eta biok, lehenengo lerroan eserita, gustura, barreka,<br \/>\nhizketan, abesten\u2026 <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/maite\">Maite<\/a>k esan zigunez larregi entzuten zitzaigun, baina<br \/>\nmarijaia bi elkarren ondoan eseritzearen ondorio, Maite!<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Kontzertuko abestien ordena gogoratzeko<br \/>\nzailtasunak ditudala aitortu beharra daukat. Hala ere, eta oker ez<br \/>\nbanago, Txuma Murugarrenek ekin ziola uste dut; \u201clokal horretan, ez dakit nor<br \/>\nzaren, etzaitut ezautzen\u201d abestuz. Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina ezagutu<br \/>\nnuen. Berriketan aritu ginen kontzertu ostean, bizitzaz, bakoitzaren gogonahiaz<br \/>\neta asmoetaz, aukeretaz, bere aitaz eta nireaz. Pozten naiz ezagutu izanaz,<br \/>\nTxuma; zintzo diotsut eta goizaldean agindutako moduan, liburua irakurri ostean<br \/>\n\u201cdedikatoria\u201d eskatzeko geratuko gara.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Txumak ekin zion zuzenekoari eta ondotik bina<br \/>\nabesti jo zituzten Rafa Ruedak eta Pettik. Hauxek kanta gutxi dituenez,<br \/>\neuretako bakoitzaren kanta banakin jarraitu zuten, Espaloian sortu zen etxeko<br \/>\ngiroa berotze aldera. Jende askorik ez ginen elkartu eta etxean moduan ginen<br \/>\nguztiok. Atera kontuak: sarrera kobratzen alkatea eta alkarte-ordea aritu<br \/>\nziren! Elgeta, is diferent, esango luke nonork, baina zin dagizuet, badela. Han<br \/>\nhaizeak beste modu baten jotzen du; edo niri eragin egiten dit behintzat.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gau ederra izan zen, niretzako. Oso gustura<br \/>\nizan nintzen eta lagun berriak egiteko aukera izan nuen. \u201cgernikatik etorri<br \/>\nzara gu ikustera?\u201d galderari ere erantzun nion, baina Elgetako fan kluba<br \/>\naspaldi eratu zen: Ehungarrenean hamaika estreinatu zenean, alegia. Hortaz, zer<br \/>\nda ba Gernikatik Elgetara joatea gustuko artista koadrila entzun eta haiekin<br \/>\ngozatzeko? A, ta, anfitrioiei ere besarkada bat. Eta, gorantzia <a href=\"http:\/\/www.seiurte.com\/img\/f80p.jpg\">Ekain <\/a>eta Rafa Acevesi eta honen buruarekin sinbiosian bizi den txanoari.<br \/> <\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Pettiren karta jokoa<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Aukeratu karta bat; hauxe! Ondo da, orain<br \/>\nsartu ezazu seigarrenaren eta zazpigarrenaren artean, baina ez kontatu kartak.<br \/>\nHau al zen zuren karta? Ez, baina zergatik dago nik aukeratutako karta<br \/>\nbirritan? <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Eta, holaxe zen, ezpatazko jota bi zeuden<br \/>\nPettiren eskuarteko karta sortan. Hauxe bai, hauxe karta jokoa! Bai, horixe!<br \/>\nTxalo, txalo\u2026<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Txumaren amonaren ohitura zaharrak<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gure amona zenak bazeukan ohitura bitxi bat<br \/>\nbere biloba mutilezkoekin; gantzontziloetako gomak mozten zizkigun eta<br \/>\nxingolakin lotzeko egokitu. Nola baina, zertarako? Erosoagoa izan zedin gantzontziloa<br \/>\ngerri bueltan, era horretara norberaren gerri bueltaren arabera lotzeko edo<br \/>\naskatzeko xingola; beti ere eroso.<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Rafa eta Fernando<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Nik ez nekien, baina Iban gogoratu zen: Marijo<br \/>\nbazenekien Rafa Fernando Saundersekin egon zela Madrilen jotzen? Zuk ere<br \/>\nezagutzen duzu Fernando, ala? Bueno, esto, bai: behin elkarrizketa egin genion<br \/>\nAsteleheneko Goienkarirako. Hori baino gehiago, Marijotaz maitemindu zen<br \/>\nFernando. Baina, zu ere maitemindu zinen, bestela ezingo dut kontatu gogoratu<br \/>\ndudana. Ez, lasai, kontatu, ez zen hain sakona izan. (Amona ez dudanetik nire burua gehiego maite dudala sinesten hasia nago).<br \/><\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">Blogariak<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Baina zuk ere bloga duzu? Berrian? Ez, nik<br \/>\nGoienaneten. Ba irakurriko zaitu, bai horixe! Hortaz, ordu txikietan esandakoak<br \/>\ngogora ekartze aldera eta nire burmuineko putzuak sakonegiak direnez, ia nork<br \/>\nekiten dion kronika osatzeari.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Espaloia, 2007-06-8 Larrialdietarako irteeratik atera ginen bariku goizaldean Elgetako Espaloitik. Lehenago egiterik ere izan genuen, baina azkeneko ordurarte itxaron genuen\u2026 Hark esaten zuen moduan, \u201cbeti aritzen gara zerbait gehiagoren bila\u201d. Eta, Espaloitik hango lagunen Elgetako txoko batera joan ginen. Intxaurrak, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/06\/11\/hauxe-duk-hauxe\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[160,250,178,245],"class_list":["post-187","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-espaloia","tag-hauxe","tag-kontzertua","tag-laguna"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/187","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=187"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/187\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=187"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=187"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=187"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}