{"id":180,"date":"2007-07-12T10:24:36","date_gmt":"2007-07-12T10:24:36","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/ai-fermin-parrandazale-mundiala-tipoa"},"modified":"2007-07-12T10:24:36","modified_gmt":"2007-07-12T10:24:36","slug":"ai-fermin-parrandazale-mundiala-tipoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/07\/12\/ai-fermin-parrandazale-mundiala-tipoa\/","title":{"rendered":"Ai, Fermin! Parrandazale mundiala tipoa"},"content":{"rendered":"<p>A zer nolako parranda martitzenekoa! Iru\u00f1eara iritsi orduko Gaztelu plazarantz abiatu ginen. Eta, bidean, Metallicaren kontzertu egunean lagun batek esan zidana gogoratu nuen: \u201cnon? Han, beltzez jantzitako koadrila haren ondoan\u201d, txartelak erosteko lekua non zegoen galdetuta. Kontua da, han beltzez jantzitako milaka lagun zegoela. Ba Gaztelu plazara bidean, zuri-gorri, zuriago-gorriago eta sanfermin \u201cuniformeen\u201d milaka barietate genituela eta guk, berriz, ez zuri, ez gorri, ezta zapirik ere! Hura zen hura, zozo parea. Baina, gutxigatik! Azkar baten bertakotu ginen. Hasteko Gaztelu plazan bertan dagoen Casinoko tinbrea jo genuen eta \u201changoen\u201d begirada guztiei eutsiz, balkonera erraldoira atera ginen, plazako giroaz gozatzeko. Lotsa gutxi gurea, baina, lagunak esan zidan moduan: \u201ceta zer?\u201d. Ba, horixe; han hartu genuen gure lehenengo, eta asko eta asko izan ziren ondorengoak, garagardoa.<\/p>\n<p>Handik Alde Zaharreko taberna \u201cgorrietara\u201d eraman ninduen lagunak eta koadrila-txaranga artean ibili ginen, oraindik hutsik zeuden tabernarik taberna. Afaltzeko ordurako, baina, betetzen hasi ziren. Temple izeneko baten ere egon ginen, han \u201cohikoa\u201d den pintxoa jaten. Sevillako senar-emazte koadrila batekin egin genuen topo han. Kroketa platera parean jarri zidaten komunera bidean eta \u201cbueltan hartuko dizuet\u201d esan nien; \u201cque cea r\u00e1pido!\u201d esan zidan sanfermin uniforme estreinatu-berridunak. Eta, azkar baten atera eta kroketa jan eta \u201csolera\u201d zuen Sevillako ardoz beteriko eta faralaez jantziak zituzten dantzari batzuekin apaindutako \u201cbota\u201dtik tragoxka hartu nuen. Gozo!<br \/>Kafea hartu genuen tabernan ere ikusi genituen atzera sevillanoak, baina gero giroz aldatu genuen eta bistatik galdu genituen. Koadrila benetan sinpatikoa!<\/p>\n<p>Handik aurrerakoak, dantzak, kantuak, dantzak, garagardoak, berriketaldia, dantzak, berriketaldiak\u2026 izan ziren goizalderarte. Jendea barra-barra alde guztietan, gazte asko eta asko eta neska koadrilak ere mordoa, mutilik barik, baina mutil mordo batekin inguruan. Santo Domingoko aldapa gainetik igaro ginen eta santuaren leihotxoa goitik begiratu genuen; orduan lo zen Fermin, itxita zegoen leihoa eta jarraitu ekin genion bideari, beste taberna baterantz; txosnarik ezean, taberna zuloak ere ugari dira Iru\u00f1ean. <\/p>\n<p>Goizaldean, garbitzaileen kamioien atzetik joan ginen etxealdera. Hura zen zikin mordoa! Egun argiz erretiratu ginen, entzierroko txaplieguak entzun ostean. Entzierroa laburra izan zela ere ohartu ginen, hori sikiera. Eta, txokolaterik hartu barik, etxera, ohera, lotara, atsedena hartzera\u2026 Biharamona ere egon zen, baina hori beste kontu bat da, ze, nik ere, Rafa Ruedak abesten duen moduan, \u201cbezperak nahi(ago) ditut, biharamunik ez\u201d.<\/p>\n<p>Hamar urteren ostean, oraingoa ere, primerako sanferminparranda! Itzela!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>A zer nolako parranda martitzenekoa! Iru\u00f1eara iritsi orduko Gaztelu plazarantz abiatu ginen. Eta, bidean, Metallicaren kontzertu egunean lagun batek esan zidana gogoratu nuen: \u201cnon? Han, beltzez jantzitako koadrila haren ondoan\u201d, txartelak erosteko lekua non zegoen galdetuta. Kontua da, han beltzez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/07\/12\/ai-fermin-parrandazale-mundiala-tipoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[67,225,128,51,241,65],"class_list":["post-180","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-fermin","tag-hondarrak","tag-jaiak","tag-lagunak","tag-naufragioaren","tag-san"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/180","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=180"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/180\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=180"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=180"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=180"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}