{"id":169,"date":"2007-09-26T21:32:39","date_gmt":"2007-09-26T21:32:39","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/etbren-egoitza-berrira-bisitan"},"modified":"2007-09-26T21:32:39","modified_gmt":"2007-09-26T21:32:39","slug":"etbren-egoitza-berrira-bisitan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/09\/26\/etbren-egoitza-berrira-bisitan\/","title":{"rendered":"ETBren egoitza berrira bisitan"},"content":{"rendered":"<p>ETBk (ze EITBk aurreteik estreinatu zuen) atzo estreinatu zuen Bilboko <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/spot_eitb\/default.asp?hizk=eu&amp;id=N_SEDE\">egoitza berria<\/a>; albistegiak, lehenengoz, sasoi bateko \u2018feriademuestrasian\u2019 egin zituzten. Eta, kasualitatez, goizean han egotea tokatu zitzaidan. Bigen Zupiria eta Andoni Ortuzar izan genituen gida-lagun. Estreinaldia egin zutenean ezin izan nintzen gerturatu (<a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/faroa\/eitbk-etxe-berria\">Joxe Arantzabalek<\/a> kontatu zuen ordukoa bere blogean) eta, kontuan kontu, atzo goizean handik bueltan ibili gi\u00f1en. Izugarria! Horixe datorkit gogora, lehenengo bistara. Atetik sartu ahala, <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/argazki\/galeria\/sede01_75x45.jpg\">itzelezko espazioa<\/a> dago: ezkerretara mostradore txikitxo bat eta aurrez aurre ate mekanikoak; besterik ez. Leku horretan egin zuten gainera, atzo bai Gaur egun zein Teleberriko sarrerakoa, aurkezleak: euren lan-lekura, euskal ikus-entzuleen etxera, ondo-etorria egite aldera-edo.<\/p>\n<p>Diafanoa da, zuri-zuri eta oso argitxua. Eskailera mekanikoak daude gora igotzeko; erdian, eraikinaren alderik ilunena betetzen, platoak jarri dituzte eta inguru guztian, alde batera erredakzioa \u2013<a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/argazki\/galeria\/sede07_75x45.jpg\">idazgela<\/a>, Bingen Zupiriak esan digunez\u2013 (irratia, telebista, Interneteko beharginak, errealizadoreak, eta azken baten, informazioaren produkzioak parte hartze zuzena duten langile guztiak) lehia erraldoi-argitxuekin eta beste aldean, kontinuidade eta bestelako guztiak. <\/p>\n<p>Albistegietako platoak ere ikusi genituen; estreinatzeaz ziren bi platoak gainera. ETB2koa lehenengo eta ETB1ekoa gero. Lehenengo platora sartzear ginela \u201cia zer inpresioa hartzen duzuen\u201d esan ziguten gure anfitrioiek. \u201cItzela\u201d. Bigarrenera bidean, Maribel Aizarnak eta Joseba Iriondok estreinatu zuten platora bidean, \u201cia honi zer irizten diozuen, ze asko ziren Teleberrikoa \u2018ederragoa\u2019 izango zela uste zutenak-eta\u2026\u201d. \u201cBa, niri gehiago gustatu zait Gaur egun albistegiaren platoa\u201d esan nien eta \u201cjenderik gehienak horixe bera esan du\u201d. Behingoagatik-edo, ETB1 irabazten atera ote da? Hortik zihoan komentarioa, hala aditu nuen nik behintzat.<\/p>\n<p>Gogoan daukat Durangaldeko Anboto astekarian ari nintzela Iurretako ETBra joan ginela inkesta egitera beharginei, Bilbora joateko proiektuaren gaineko kexak zabaldu zirenean. Harrezkero, bost bat urte pasa dira eta jada, atzo ezkero, Iurretako langile guztiak Bilbon dira eta Gabonetarako Iurretako ETB itxita egongo da.<\/p>\n<p>Lanerako giro bikaina dagoela iruditu zitzaidan, hainbeste jende batera egon arren, ez zen burrundararik entzuten. Eta, hori, atzo behintzat, mahai-gain guztiek numero bana zutela, bakoitzak bere mahaia zein den ezagutu arte.<\/p>\n<p>Zenbat diru inbertitu den ez dakit, baina etorkizuneko telebista hori bada, bikaina iruditu zitzaidan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ETBk (ze EITBk aurreteik estreinatu zuen) atzo estreinatu zuen Bilboko egoitza berria; albistegiak, lehenengoz, sasoi bateko \u2018feriademuestrasian\u2019 egin zituzten. Eta, kasualitatez, goizean han egotea tokatu zitzaidan. Bigen Zupiria eta Andoni Ortuzar izan genituen gida-lagun. Estreinaldia egin zutenean ezin izan nintzen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2007\/09\/26\/etbren-egoitza-berrira-bisitan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[234,48,103],"class_list":["post-169","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bisita","tag-bitxikeriak","tag-etb"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/169","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=169"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/169\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=169"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=169"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=169"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}