{"id":1679,"date":"2020-09-11T14:43:11","date_gmt":"2020-09-11T13:43:11","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=1679"},"modified":"2020-09-11T14:43:13","modified_gmt":"2020-09-11T13:43:13","slug":"2-urte-4-hilabete","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2020\/09\/11\/2-urte-4-hilabete\/","title":{"rendered":"2 urte, 4 hilabete (eta egun bat)"},"content":{"rendered":"\n<p><strong><a href=\"https:\/\/twitter.com\/landergarro\">Lander Garro<\/a>k zuzendutako film-dokumentalaren harira, <em>Puntua<\/em><\/strong>, 2020-09-11<\/p>\n\n\n\n<p>Jakinda ere utopia bat zela, Conchita Salinasek <em><a href=\"https:\/\/www.2urte.com\/\">2 urte, 4 hilabete<\/a><\/em> film dokumentalean esaten duen moduan, derrigorrezko soldadutzaren kontra egin zen borroka &#8220;borroka antimilitarista zen, bakearen aldekoa, armagintzaren kontrakoa, gerren aurkakoa&#8221;. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"680\" height=\"340\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2020\/09\/goiena.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1681\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/09\/goiena.jpg 680w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/09\/goiena-300x150.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 680px) 100vw, 680px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Ez zen, hainbatek esaten zuten bezala, soldadutzatik libratzeagatik; ez behintzat Antzuolako Intsumiso Taldean. Inplikatu egin ginen, Kakitzat mugimenduan parte hatu genuen, bileretara joaten ginen, manifestazioetara, herriko jaietako kamisetak egin ziren, pegatinak atera, txosna jarri jaietan. Eta epaiketetara joan. Guztiak ez ziren joaten eta atxilotu ere egin zituzten kideetako batzuk eta polizia-etxean gaua pasarazi zieten; eta aurretik espetxean hilabete batzuk egin zituenik ere egon zen, intsumisioagatik kondenatua espetxe zigorra betetzen. Alkatea ere kargua betetzeko gaitasunik gabe laga zuen epaile batek, soldadutzara joan behar ziren gazteak erreklutatzeari uko egiteagatik.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrekin guztiarekin\ngogoratu naiz Lander Garroren lana ikusten. Ez zelako bakarrik soldadutza\negitea tokatzen zitzaien mutilen mugimendua izan; intsumisio mugimenduaren\narrakasta komunitatearena izan zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Egia da gure belaunaldia\ninplikatu zenerako, bide luzea egina zuela intsumisoen mugimenduak, baita\nAntzuolan ere. Baina gure belaunaldiko mutilei tokatu zitzaienean buru-belarri\nekin genion: soldadutzari ez!<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoratzen zarete udaletxean\nasteburuko baraualdia egin genuenekoa? Zenbat jende elkartu zen plazara atera\nginenean? Taldea izan baitzen Antzuolako Intsumisoena; talde-lana, elkartasuna,\nkontzientzia hartzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Orduko une eta emozio asko\ngogorarazi dizkit dokumentalak. Egin kontu, Antzuolako intsumisoen abokatu\nGorkarekin gogoratu naiz. Gure amak ez zuen ezagutu, baina haren telefono dei\nasko erantzun zituen, epaiketa-egunak noiz izango ziren esateko deitzen\nbaitzuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Tamalez, derrigorrezko\nsoldadutza bertan behera laga orduko amaitu zen intsumisoen mugimendua gurean\nere. Ez genuen jakin mugimendu antimilitaristari eusten, ez genuen asmatu\nhorretan. Baina, iraun zuen bitartean sekulako elkartasun olatuak hartu zuen\nherria eta hori, behintzat, ez daukat ahazteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Aukera baduzue, zoazte\nzinemara dokumentala ikustera; gainera, <em>#kulturaseguruada<\/em>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lander Garrok zuzendutako film-dokumentalaren harira, Puntua, 2020-09-11 Jakinda ere utopia bat zela, Conchita Salinasek 2 urte, 4 hilabete film dokumentalean esaten duen moduan, derrigorrezko soldadutzaren kontra egin zen borroka &#8220;borroka antimilitarista zen, bakearen aldekoa, armagintzaren kontrakoa, gerren aurkakoa&#8221;. Ez zen, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2020\/09\/11\/2-urte-4-hilabete\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1679","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1679","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1679"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1679\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1682,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1679\/revisions\/1682"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1679"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1679"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1679"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}