{"id":1655,"date":"2020-05-13T17:05:50","date_gmt":"2020-05-13T16:05:50","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=1655"},"modified":"2020-05-13T17:05:53","modified_gmt":"2020-05-13T16:05:53","slug":"hauteskunde-egunaren-pista-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2020\/05\/13\/hauteskunde-egunaren-pista-bila\/","title":{"rendered":"Hauteskunde egunaren pista bila"},"content":{"rendered":"\n<p>Hauteskundeak noiz\nizango diren, akaso, bihar argituko digute. Alderdien mahaiaren bigarren bilera\negitekoak dira. Pista bat: legebiltzarkide izateari utzi diotenek apirilaren\n26tik uztailaren 9ra bitarteko epearen arabera jasoko dute \u201ctrantsizio-ordaina\u201d.\nHorrela deitzen zaio, legebiltzarra desegin eta legebiltzarkide izateari uzten\ndiotenek jasotzen duten ordainketari; Mahaiari dagokio zenbatekoa zehaztea. <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"683\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2020\/05\/bozka-irudia-1024x683.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1656\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-300x200.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-768x512.jpg 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-2048x1366.jpg 2048w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-1152x768.jpg 1152w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/files\/2020\/05\/bozka-irudia-1620x1080.jpg 1620w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption> Photo by <a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@anniebolin?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">annie bolin<\/a> on <a href=\"https:\/\/unsplash.com\/@anniebolin?utm_source=unsplash&amp;utm_medium=referral&amp;utm_content=creditCopyText\">Unsplash<\/a> <\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Legebiltzarreko Mahaiak, otsailean\nlegebiltzarra desegin ondotik, ezarri zuen trantsizio ordainketa \u201c<a href=\"http:\/\/www.legebiltzarra.eus\/portal\/documents\/16182\/636983\/Trantsizioko+ordaina.+XI.+legealdia\/9d21d1ba-a373-4717-aac2-df4f0dd5cc64\">legebiltzarkide\nbaten 75 eguneko ordainsariaren zenbateko baliokidea<\/a>\u201d izango zela. Aldiz, hauteskundeak\negingo ez zirela ikusita, txosten juridikoa eskatu zion Legebiltzarreko\nzerbitzu juridikoei trantsizio ordainketa nola kudeatu behar zen azter zezan.\nHori martxoaren 24an izan zen eta zerbitzu juridikoen txostena aztertu eta\nonartu zuen Mahaiak <a href=\"http:\/\/www.legebiltzarra.eus\/portal\/documents\/16182\/636983\/Luzaera.+Trantsizioko+ordaina.+XI.+legealdia\/8d2453cd-e5a1-4462-8686-8643b1ec9f9d\">apirilaren\n24ko bileran<\/a>: \u201cTrantsizio-kalteordainaren zenbatekoa izango da aurrekoan\nezarritakoaren ehuneko 40a, hau da, 5.380,61 euro\u201d. <\/p>\n\n\n\n<p>Diru kopurutik harago, kalkulua egiteko\nerabili zen denbora epea da aipagarria: \u201cTrantsizio-ordainaren zenbatekoa\nkalkulatzeko hartu den aldia apirilaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa (biak\nbarne) da\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 7ra arte izan dute astia\nlegebiltzarkide izateari utzi diotenek ordainketa hori eskatzeko. Ordainketa\nbakarra izango da eta Mahaiari dagokio eskariak onartzen diren ala ez\nerabakitzea. Gainera, Mahaiak eskumena dauka (erregelamenduaren 36. artikuluari\njarraituz) trantsizio ordainketa atzera ere luzatzeko. Alegia, biharko\nalderdien mahaian hauteskunde eperik onartuko ez balitz, atzera ere erabaki\nahalko du Mahaiak legebiltzarkideen trantsizio ordainketa luzatu ala ez. Hori,\nedo aldi baterako prestazio ekonomikoa eskatu dezatela esan. Izan ere,\nlegebiltzarkideek ez daukate langabezia eskubiderik (Gizarte Segurantzak ez du\nhorrelakorik jasotzen), baina Eusko Legebiltzarrak zera onartu zuen (2012an\nonartu zuen <a href=\"http:\/\/www.legebiltzarra.eus\/portal\/documents\/16182\/230080\/Eusko+Legebiltzarraren+Erregelamendua\/ae9efb6b-ff92-4b52-86a5-291280b01769\">erregelamendu<\/a>\naldaketan): \u201cGizarte Segurantzako legeria orokorrak legebiltzarkideen\nlangabezia-prestazioa estaltzea aurreikusten ez duen bitartean, karguari uko\negiten diotenean edo agintaldia bukatzen zaie\u00adnean aldi baterako prestazio\nekonomiko bat jasoko dute legebiltzarkideek, beren oinarrizko soldataren hileko\nordainsari baten % 40ko kopurukoa\u201d. Beraz, hori ere bada aukera. Izan ere,\nDiputazio Iraunkorreko 22 legebiltzarkideek ez, gainerakoek (53) legebiltzarkide\nizateari utzi zioten ganbera desegin zenean, eta euretako asko atzera ere\nhautagai diren arren, edo baziren arren, uztailera bitartean 5 hilabete batuko\ndituzte legebiltzarkide bezala lanik egin barik. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hauteskundeak noiz izango diren, akaso, bihar argituko digute. Alderdien mahaiaren bigarren bilera egitekoak dira. Pista bat: legebiltzarkide izateari utzi diotenek apirilaren 26tik uztailaren 9ra bitarteko epearen arabera jasoko dute \u201ctrantsizio-ordaina\u201d. Horrela deitzen zaio, legebiltzarra desegin eta legebiltzarkide izateari uzten diotenek &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2020\/05\/13\/hauteskunde-egunaren-pista-bila\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1655","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1655","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1655"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1655\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1657,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1655\/revisions\/1657"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1655"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1655"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1655"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}