{"id":1583,"date":"2017-03-06T12:52:16","date_gmt":"2017-03-06T11:52:16","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/?p=1583"},"modified":"2017-03-06T12:52:16","modified_gmt":"2017-03-06T11:52:16","slug":"aizue-eitbk-bere-erabiltzaileen-defentsa-bulegoa-dauka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2017\/03\/06\/aizue-eitbk-bere-erabiltzaileen-defentsa-bulegoa-dauka\/","title":{"rendered":"Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka!"},"content":{"rendered":"<p lang=\"eu\">ETBko ikus-entzule gisa, defentsa bulegoan salaketa jartzeko eskubidea daukagu. Baina, susmoa dut ez dugula bide administratibo hori erabiltzen gure kexak, kritikak eta bestelakoak egiteko. Era publikoan egiten ditugu, bai, baina sare sozialetan. Nahiz eta \u201cEiTBko telebista, irrati eta interneteko erabiltzaileen defentsa bulegoak\u201d kexak, iradokizunak eta bestelako iritziak helaratzeko bidea abiarazi zuen, hala erabaki baitzuen 2016ko ekainean, administrazio kontseiluaren funtzionamendu berriaren barruan. <a href=\"http:\/\/www.eitb.eus\/eu\/eitb-taldea\/defentsa-bulegoa\/bidali-zure-iradokizuna\/\">EiTB<\/a>ren webgunean dago \u201ckexak\/irakodizunak\/bestelakok\u201d egiteko leihoa.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Izan ere, gehiago edo gutxiago, sare sozialen erabiltzaileek @euskaltelebista-ri buruz txiokatzen dute. Unean bertan telebista ikusten ari direnek egiten dituzte komentarioak sarean: emisioaren zuzeneko lekukoak dira (diotena hala ez bada, berehala zuzendu dakieke). Hortaz, oso aintzat hartzekoak iruditzen zaizkit audientziak neurtzen dituztenentzat zein programazioaren inguruko erabakiak hartzen dituztentzat, hau da, erabaki editorialak hartzen dituztenentzat. Izan ere, Twitter sare sozialean egiten diren komentario asko eta asko Euskal Telebistaren albistegiek eragiten dituzte, eta horrek zuzenean dauka ildo editorialarekin lotura. Eta, ez nabil alderdi politiko bati beste bati baino tarte zabalagoa eman zaiola, edo antzeko komentarioez. Gai sozialez, iritzi publikoan eragiten duten gaiez, albisteen tratamenduaz nabil. Azken egunotako adibide bi hemen:<\/p>\n<p><span lang=\"eu\">Otsailaren 21ean: diru-sarrerak bermatzeko errenta eta yihadista izatea leporatutakoen atxiloketak hizpide izan zituzten eguerdiko albistegian:<\/span><\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-width=\"550\" data-dnt=\"true\">\n<p lang=\"eu\" dir=\"ltr\">ETB minutu bete eskaintzen EHn atxilotutako ustezko yihadistek zer RGI kobratu dituzten azaltzeari. Benetan ikusi dut ezta?<\/p>\n<p>&mdash; Inigo Astiz (@iastiz) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/iastiz\/status\/834049015004221440?ref_src=twsrc%5Etfw\">February 21, 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><script async src=\"https:\/\/platform.twitter.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script><\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-width=\"550\" data-dnt=\"true\">\n<p lang=\"es\" dir=\"ltr\">hay much\u00edsimo m\u00e1s control que entre los que cobran el paro pero eso no lo dicen nunca ni Maroto ni el Teleberri<\/p>\n<p>&mdash; eidergorostiza (@eidergorostiza) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/eidergorostiza\/status\/834052584818274305?ref_src=twsrc%5Etfw\">February 21, 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><script async src=\"https:\/\/platform.twitter.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script><\/p>\n<p>Otsailaren 19an: indarkeria matxistaren inguruan, \u201custezko\u201d berbaren erabilera okerrak hainbat komentario eragin zituen sare sozialean.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-width=\"550\" data-dnt=\"true\">\n<p lang=\"eu\" dir=\"ltr\">Biktimak salatu badu, ez da &quot;presunta&quot;, lapurretak &quot;ustezko&quot; ez diren lez. Biktimaren hitza ez duzue sinesten <a href=\"https:\/\/twitter.com\/euskaltelebista?ref_src=twsrc%5Etfw\">@euskaltelebista<\/a> <a href=\"https:\/\/twitter.com\/emakundEJGV?ref_src=twsrc%5Etfw\">@emakundEJGV<\/a><\/p>\n<p>&mdash; leire narbaiza arizmendi \ud83d\udfe3 (@txargain) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/txargain\/status\/833412522153803776?ref_src=twsrc%5Etfw\">February 19, 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><script async src=\"https:\/\/platform.twitter.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script><\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-width=\"550\" data-dnt=\"true\">\n<p lang=\"eu\" dir=\"ltr\">atzoko teleberri <a href=\"https:\/\/t.co\/VRApCgvKIz\">pic.twitter.com\/VRApCgvKIz<\/a><\/p>\n<p>&mdash; Pilon (@pmendibil) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/pmendibil\/status\/833949530110443521?ref_src=twsrc%5Etfw\">February 21, 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><script async src=\"https:\/\/platform.twitter.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script><\/p>\n<p>Nik neuk ez dut inoiz EiTBko telebista, irrati eta interneteko erabiltzaileen defentsa bulegora jo. Eta interesgarria litzateke jakitea ea EiTBren erabiltzaileek, oro har, ezagutzen duten bulego hori; ea kexak, iradokizunak eta proposamenak aurkezteko eskubidea dutela badakiten.<\/p>\n<p>Hona, badazpada, modua, EiTBren webgunean azaltzen den moduan: <a href=\"http:\/\/www.eitb.eus\/multimedia\/documentos\/2016\/07\/29\/2008250\/Formulario_Defensoria_EiTB.PDF\">inprimakia deskargatu<\/a>, bete eta posta elektronikoz bidali, <a href=\"mailto:defentsa_bulegoa@eitb.eus\">defentsa_bulegoa@eitb.eus<\/a> helbidera, NAN, pasaportea edo AIZ kopiarekin batera. Nahi izatera, ohiko posta zerbitzutik ere bidali daiteke: Defentsa Bulegoa &#8211; EiTB, Basurtuko kaputxinoak 2, Bilbo 48013 (Bizkaia).<\/p>\n<div id=\"attachment_1584\" style=\"width: 660px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2017\/02\/ETB.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1584\" class=\"size-full wp-image-1584\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2017\/02\/ETB.png\" alt=\"\" width=\"650\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2017\/02\/ETB.png 650w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2017\/02\/ETB-300x185.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 650px) 100vw, 650px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1584\" class=\"wp-caption-text\">Iturria: Eitb.eus (http:\/\/www.eitb.eus\/eu\/eitb-taldea\/defentsa-bulegoa\/bidali-zure-iradokizuna\/)<\/p><\/div>\n<p><strong>#euskaldunanaizetazu?<\/strong><\/p>\n<p>Bide batez, &#8220;Euskalduna naiz, eta zu?&#8221; telebista saioaren kontura sortu den eztabaida interesatua dela eta, balia dezagun kexak jartzeko modu ofiziala, EiTBk ofizialki merezi dugun azalpena eman diezagun (saioa emateagatik, eta desagerrazteagatik).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ETBko ikus-entzule gisa, defentsa bulegoan salaketa jartzeko eskubidea daukagu. Baina, susmoa dut ez dugula bide administratibo hori erabiltzen gure kexak, kritikak eta bestelakoak egiteko. Era publikoan egiten ditugu, bai, baina sare sozialetan. Nahiz eta \u201cEiTBko telebista, irrati eta interneteko erabiltzaileen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2017\/03\/06\/aizue-eitbk-bere-erabiltzaileen-defentsa-bulegoa-dauka\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[429,473],"tags":[565,103,298,312],"class_list":["post-1583","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kazetaritza-2","category-sare-sozialak","tag-defentsa-bulegoa","tag-etb","tag-sare-sozialak","tag-telebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1583","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1583"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1583\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1592,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1583\/revisions\/1592"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1583"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1583"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1583"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}