{"id":156,"date":"2008-02-12T13:29:23","date_gmt":"2008-02-12T13:29:23","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/emakume-agintariak-akaso-alderdietako-bozeramaile-berriz"},"modified":"2008-02-12T13:29:23","modified_gmt":"2008-02-12T13:29:23","slug":"emakume-agintariak-akaso-alderdietako-bozeramaile-berriz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/02\/12\/emakume-agintariak-akaso-alderdietako-bozeramaile-berriz\/","title":{"rendered":"Emakume agintariak akaso, alderdietako bozeramaile berriz&#8230;"},"content":{"rendered":"<p><span>Gaurko <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=harian&amp;data=2008-02-12&amp;orria=010&amp;kont=005\">Berrian&nbsp;<\/a><br \/>\nordezkari politikoen adierazpen sortari begira geratu naiz; diotena irakurri beharrean<br \/>\natentzioa deitu didana zera izan da: 10 adierazpenetatik 8 gizonezkoenak izatea<br \/>\n(beste bietan ez zen jartzen noren izenean ziren esandakoak; taldearen izena<br \/>\nageri zen). Gogoratu dut <a href=\"http:\/\/www.elpais.com\/articulo\/espana\/Solo\/diputadas\/elpepiesp\/20080211elpepinac_5\/Tes\">Pais<\/a>ek atzo osatu zuen erreportajea: Berdintasun<br \/>\nLegeak agintzen duen parekotasunak ordezkari politikoetan dakarren aldaketa<br \/>\ntxikia, alegia: emakumeak zerrendan joan badoaz, baina kasurik gehien-gehienetan ez<br \/>\ndoaz ordezkaria lortzeko aukera dagoen postuetan.<\/span><\/p>\n<p><span>Hau ere, emakumeek<br \/>\nbizitza publikoan dugun parte hartzearen beste adibide bat da. Ibili<br \/>\nbagabiltza, baina dirudienez ez dugu behar beste agintzen-edo. Egungo politikarien<br \/>\nartean, <a href=\"http:\/\/www.parlamento.euskadi.net\/comparla\/e_comparla_gru_ACT_04.html\">EHAK<\/a>-k dauka emakume aurpegia Euskal Herriko alderdien artean, <a href=\"http:\/\/plazandreok.blogspot.com\/\">Plazandreok<br \/>\n<\/a>alde batera utzita (erakundeetan ordezkaritzarik ez duen alderdia delako). Egia da hainbat erakundetan emakumeak direla agintari nagusi: <a href=\"http:\/\/www.parlamento.euskadi.net\/fichas\/e_100.html\">EAE&nbsp;<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.parlamento-navarra.es\/euskara\/saludos.asp\">Nafarroako&nbsp;<\/a><br \/>\nparlamentuetan eta <a href=\"http:\/\/w390w.gipuzkoa.net\/WAS\/CORP\/DJGPortalWEB\/saludo.jsp\">Gipuzkoa<\/a>ko BBNNetan, esaterako. <a href=\"http:\/\/www.ibarretxe.com\/elkarrizketak\/es\/idoia\">EAEn lehendakariordea<\/a> ere badugu eta <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Mar%C3%ADa_Teresa_Fern%C3%A1ndez_de_la_Vega\">Espa\u00f1a<\/a>n ere presidente<br \/>\nordea emakumezkoa da -eta <a href=\"http:\/\/www.esperanzaaguirre.net\/\">webgune ez ofiziala duen Madrilgo erkidegokoa<\/a> ere emakumea da. <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Angela_Merkel\">Alemania<\/a>n ere emakumezkoa da presidentea. Haratago <a href=\"http:\/\/www.gobiernodechile.cl\/biogra_bachelet\/\">Txile<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.casarosada.gov.ar\/index.php?option=com_content&amp;task=view&amp;id=1450&amp;Itemid=117\">Argentina <\/a>aipatu genitzake;<br \/>\neta, akaso, <a href=\"http:\/\/www.hillaryclinton.com\/about\/\">AEB<\/a>k ere emakume baten<br \/>\naurpegia izango dute. Baina kasu horiek gugandik urruti samar daude. Gurean, gizonezkoek egindako politikaren inguruan ari gara egunero; eurak dira alderdietako bozeramaile. Erakundeetan ere urte gutxien emakumezkoek egiten dute eta badira gainera, aginte apur bat eta politikan jantziago egiten diren emakume politikarien kasuan ere, alderdiak (gizonezkoek) bigarren lerra pasarazten dituztenen kasuak ere (esango nuke <a href=\"http:\/\/www.eaj-pnv.eu\/popups\/popup.asp?opc=3_3\">EAJ<\/a>k ere antzeko zerbait egin duela bere zuzendaritza berria aukeratzeko orduan).<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaurko Berrian&nbsp; ordezkari politikoen adierazpen sortari begira geratu naiz; diotena irakurri beharrean atentzioa deitu didana zera izan da: 10 adierazpenetatik 8 gizonezkoenak izatea (beste bietan ez zen jartzen noren izenean ziren esandakoak; taldearen izena ageri zen). Gogoratu dut Paisek atzo &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/02\/12\/emakume-agintariak-akaso-alderdietako-bozeramaile-berriz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[97,216,3],"class_list":["post-156","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-berdintasuna","tag-emakumeak","tag-politika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/156","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=156"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/156\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=156"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=156"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=156"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}