{"id":155,"date":"2008-02-20T09:28:10","date_gmt":"2008-02-20T09:28:10","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/denok-egunkaria-izan-ginenekoa"},"modified":"2008-02-20T09:28:10","modified_gmt":"2008-02-20T09:28:10","slug":"danok-egunkaria-izan-ginenekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/02\/20\/danok-egunkaria-izan-ginenekoa\/","title":{"rendered":"Danok Egunkaria izan ginenekoa"},"content":{"rendered":"<p>Bost urte igaro dira, bai&nbsp; bost. Amak esandako esaldia gogorarazi dit <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=iritzia&amp;data=2008-02-20&amp;orria=007&amp;kont=267\">I\u00f1aki Uriak gaur<\/a>. I\u00f1akik dio &#8220;Donostian <i>Egunkaria itxi <\/i>eta berehala antolatutako manifestazioak. <i>Egunkaria aurrera!<\/i> izan zen<br \/>\njendearen oihua, eta seguruen lortu zuen \u00abhurrena zein?\u00bb, euskalgintzan<br \/>\nzabaldutako galdera mamuari, eta iragarritako beste zenbait polizia<br \/>\noperaziori frenoa jartzea&#8221;. <br \/>Nire amak Egunkaria itxi zuten egun hartan telefonoz deitu zidan eta gauza bera galdetu zidan: &#8220;hurrengo zein?&#8221;. <br \/>Nire amak galdetu zidana askorik pasa zitzaigun burutik. Orduan &#8220;Anboto Durangaldeko astekaria&#8221;n ari nintzen lanean. Gogoan daukat Egunkaria itxi eta berehala sortu zen elkartasun mugimendu haren bitartez jaso genuela erredakzioan &#8220;Danok gara Egunkaria&#8221; zioen banerra. Ez genuen dudarik izan: Anbotoren mantxetari gehitu genion.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/8432880@N07\/2262926289\/\" title=\"DanokGaraEgunkaria por marijodeo, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2298\/2262926289_df0094e3b1.jpg\" alt=\"DanokGaraEgunkaria\" height=\"500\" width=\"450\"><\/a><\/p>\n<p>Eta halaxe atera zen aste horretako Anboto, baita hurrengo bi astetako astekariak ere.<br \/>\nJoan zen astean atzera pasa nintzen Durangotik eta egungo zuzendariari, Xabierrei, gogora ekarri nion orduko Anboto; gaur hona ekarri nahi izan dut gogora.<br \/>\nAitziberri ere esan nion egingo nuela. Anbotoren 60. zenbaki hura atera genuen arte, Egunkariko langilea zen.<\/p>\n<p>Bost urte igaro dira, azkar esaten da. Gaur ere Andoainen elkartuko dira hainbat eta hainbat euskaltzale Egunkariaren itxiera salatzeko, euskararen kontrako desprestigio kanpaina salatzeko. Atzera entzungo dugu &#8220;Denok gara Egunkaria&#8221;; ze, gustatu ala ez Egunkariak zuen ildo editoriala, euskara hutsez genuen egunkari bakarra zen. Eta egin zutena injustizia kalifika ezina izateaz gainera, gu guztion kontrakoa izan zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bost urte igaro dira, bai&nbsp; bost. Amak esandako esaldia gogorarazi dit I\u00f1aki Uriak gaur. I\u00f1akik dio &#8220;Donostian Egunkaria itxi eta berehala antolatutako manifestazioak. Egunkaria aurrera! izan zen jendearen oihua, eta seguruen lortu zuen \u00abhurrena zein?\u00bb, euskalgintzan zabaldutako galdera mamuari, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/02\/20\/danok-egunkaria-izan-ginenekoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[214,215,213],"class_list":["post-155","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anboto","tag-egunkaria","tag-itxiera"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/155","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=155"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/155\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=155"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=155"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=155"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}