{"id":150,"date":"2008-03-03T10:37:52","date_gmt":"2008-03-03T10:37:52","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/marijo\/ikusi-duzu-nire-titizorroa"},"modified":"2008-03-03T10:37:52","modified_gmt":"2008-03-03T10:37:52","slug":"ikusi-duzu-nire-titizorroa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/03\/03\/ikusi-duzu-nire-titizorroa\/","title":{"rendered":"Ikusi duzu nire titizorroa?"},"content":{"rendered":"<p>Joan zen aste osoan Euskadi Irratian eman zuten <i>Ohean <\/i>antzezlanaren estreinaldiaren iragarkia. Ikusmina sortu zitzaidan eta horretan nenbilela, sarrera bi eskuratu nituen (orain dela ia 20 urte irabazi nituen Mecano ikusten joateko sarrerak eta harrezkero ez dut lehiaketetan zorterik izan, baina eguenean Euskadi Irratitik deitu zidaten Arriagan igandean sarrera bi zain izango nituela). Aukera aprobetxatu nuen eta aspaldiko partez euskarazko antzezlan batez gozatzera joan nintzen. Eta gozatu nuen, bai. Oso gustura izan nintzen Arriagako aulki zaharkituetan <a href=\"http:\/\/www.maskarada.net\/default_eu.htm\">Maskarada<\/a>rena irauten duen ordu eta erdian.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.artezblai.com\/aldizkaria\/artez119\/musika\/txotxongilo.htm\">Matxalen de Pedro<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=kultura&amp;data=2008-02-22&amp;orria=043&amp;kont=012\">Aitor Beltran<\/a> primeran daude. Eurak dira taula gaineko aktore bakarrak, baina ez pertsonaia bakarrak. Ohe erraldoi baten txortan hasten dute antzezlana; biluzik biak, sexu gosez; Aneren plazer oihuak entzuten dira argi epel batek ikustarazten dizkigun oihal zurien artetik.<\/p>\n<p>Era horretako eszenak antzerkian ez dira ohikoak, baina ez dira inondik inora deseroso egiten. Han batu zen publikoaren batez besteko adina ikusita, nago askori egin zitzaigula ezagun bi pertsonaiek bizi dituzten pasadizoak. Ordu eta erdi hotel bateko ohe baten inguruan da antzezlan osoa, baina era guztietako sentimenduak eragin arazteko ahalmena izan dute bi aktoreek, <a href=\"http:\/\/tbn0.google.com\/images?q=tbn:1hOWHrzE0Z4sVM:http:\/\/www.bizkaie.biz\/idb\/articulos\/panera1.jpg\">Carlos Panera<\/a>ren zuzendaritzapean. <a href=\"http:\/\/www.elkarlanean.com\/unaielorriaga.cfm\">Unai Elorriaga<\/a>k euskaratu du Matias Bize txiletarraren jatorrizko film baten oinarritutako gidoia eta eman dio bai bere &#8216;puntua&#8217; getxoztarrak. <\/p>\n<p>&#8211; Ikusi duzu nire titi-zorroa?<br \/>&#8211; &#8230; Titi-zorroa? Zera&#8230; ta zuk nire ipur-oihala?<\/p>\n<p>Hortik aurrera burko borroka egiten duten bitartean Euskaltzaindiaren arauen inguruan barre algara dezente eragin zizkiguten. Eta, marrazki bizidunen Fran\/Aitorren kanta-saioa ere apartekoa izan zen, hura zen barre algara! Txalotua izan zen bere sesioa eta baita Ane\/Matxalenek egiten duen Tina Turnerren interpretazioa, bikaina! <\/p>\n<p>Beste musika, antzezlana laguntzen duen musika, <a href=\"http:\/\/www.myspace.com\/rafarueda\">Rafa Rueda<\/a>k sortu du; ohe sesioa girotzen laguntzen du sortutako doinuak eta trantsizioa egiteko, giro aldatzeko, egoki ematen du.<\/p>\n<p>Gau batez elkartu eta hotel batera joateko aukera egiten duten bi pertsona heldu dira Ane eta Fran; errez egiten zaie elkarren barrena hustea sexu saio baten eta bestearen artean; hasteko bi ezezagun direlako eta, bestetik, badakitelako atzera ez direla ikusiko. Nork ez dizkio&nbsp; norberaren sentimendu eta sekretu ezkutuen berri eman inoiz ezezagun bati, ezagunari baino lehenago? Terapia modu merkea da ezezagun batekin barrenak hustea; behin hustuta, norbera ere lasaiago geratzen da. Zailago egiten zaigu askotan ondoko lagunmin, maitale, ohelagun edo amari kontatzea.<\/p>\n<p>Pasadizoetako asko ezagun egin zitzaizkidan eta uste dut horrek ere eragin zidala antzezlana gustura ikusten egotea. Gustatu zitzaidan&nbsp; antzerkia atzo, eta gustatu zitzaidan hainbeste euskaldun euskarazko antzezlana ikustera joan ginela jakitea.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.teatroarriaga.com\/euskera\/fichas08\/en_la_cama.htm\">Aukera duenak<\/a> ikus dezala Ohean antzezlana.<br \/> <font face=\"Times New Roman, Times, serif\" size=\"3\"><font face=\"Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif\" size=\"2\"> <\/font><\/font><font face=\"Times New Roman, Times, serif\" size=\"3\"><font face=\"Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif\" size=\"2\"><\/font><\/font><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan zen aste osoan Euskadi Irratian eman zuten Ohean antzezlanaren estreinaldiaren iragarkia. Ikusmina sortu zitzaidan eta horretan nenbilela, sarrera bi eskuratu nituen (orain dela ia 20 urte irabazi nituen Mecano ikusten joateko sarrerak eta harrezkero ez dut lehiaketetan zorterik izan, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/2008\/03\/03\/ikusi-duzu-nire-titizorroa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":36,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[210,211,209],"class_list":["post-150","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-antzerkia","tag-maskarada","tag-ohean"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/150","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/users\/36"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=150"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/150\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=150"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=150"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/marijo\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=150"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}